Castellano | Euskara | Français | English
Udaltzaingoa duten Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioko 19 udalerrietatik 18k egin dute bat hitzarmenarekin, eta Barañaingo Udalak ere laster sinatuko du dokumentua
"Nafarroan Abiadura Handiko Zaragoza-Iruñea Trenbidea eraikitzako Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren arteko Esparru Hitzarmena"ren testua aintzakotzat hartu du Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kontseiluak aginduzko iritzia emateko eskaria dela-eta.
Huarte-Fresneda S.L. enpresako bost betoi-kamioi erre dira, gaur goizaldean. Kamioiak Hormigones Cetya enpresak Tiebas-Muru Artederretan duen aparkalekuan zeuden, eta Foruzaingoak egin dituen lehen ikerketen arabera, sutea eragindakoa izan da.
Nafarroako Gobernuak onetsi ditu gaurko bilkuran 2007ko Estatistika Programaren jarraipen txostena eta arlo berean 2008. urtean zehar garatuko den programa.
2007-2010 aldirako Nafarroako Estatistika Plana Nafarroarentzat interesa duen estatistika publikoaren jarduera sustatu, antolatu eta planifikatzeko tresna da, eta bertan agertzen dira aipatu epean Foru Erkidegoko Sistema Estatistikoak eginen dituen eragiketa estatistikoak. Plana urteko programen bidez garatzen da eta programa horietan zehatz-mehatz definitzen dira aurreikusitako eragiketa guztiak banakako fitxetan.