Castellano | Euskara | Français | English
Turismo intereseko guneetan eta enpresetan kokatutako TETRA igorgailuek SOS Nafarroarekiko konexioa bermatzen dute, telekomunikazioetako sare arruntetan gorabeherak izanez gero
Finala irailaren 19an ospatuko da, eta hurrengo egunean banatuko dira sariak, Sarasateren heriotzaren urteurrena ospatzeko kontzertuan
Irailaren 10 eta 11an zehar eginen dira eta zirkulazioa errei batera murriztuko da, beraz, auto-ilarak egon litezke obren alderdian trafikoaren puntako orduetan.
Gaur goizean, Alberto Catalán Nafarroako Gobernuko Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko kontseilariak harrera egin die, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan, Nafarroako Etxe eta Komunitateetako Munduko V. Mus Txapelketan parte hartzen ari diren 16 bikoteei. Txapelketa Iruñean ari dira jokatzen, irailaren 9tik 12ra bitarte, Foru Gobernuaren lankidetzarekin.
Nafarroako Gobernuak ezohiko bilkura egin du, gaur goizean, eta 2009ko Nafarroako Aurrekontu Orokorrak lantzeko ildo nagusiak onartu ditu. Aurrekontu "zorrotzak" izanen dira, baina "herritarrekin eta ekonomiaren susperraldiarekin duten konpromisoari eutsiko diote". Onartu duten testuaren arabera, gehienezko gastua 4.161,1 milioi eurokoa izanen da (urte honetako hasierako aurrekontua baino %2,94 txikiagoa).