Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI) etxez etxeko inkesta eginen die gure Erkidegoko 1.700 gazteri osasunarekin zerikusia duten zenbait alderdi ezagutzeko eta horiei erantzun egokia eman ahal izateko prebentzioko eta esku hartze soziosanitarioko programen bidez. Ikertuko diren alderdien artean daude, elikadura, jarduera fisikoa eta substantzien kontsumoa.
Tratamendua
Nafarroako Gazteriaren Osasunari buruzko Inkesta 2019
Arduraduna
INafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua
Leire kalea 15. 31003 Iruña
www.isp.navarra.es
Tel. 848 423440
Datuaren babeseko ordezkaria: Nafarroako Gobernuko Datuak Bebesteko Ordezkaritza. Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusia
Helbide elektronikoa: dpd@navarra.es
Helburua
Nafarroako Gazteriaren Osasunari buruzko Inkesta (NGOI) eginen da, Nafarroako gazteriaren osasun egoerari eta horretan erabakigarriak diren alderdiei buruzko balorazio eguneratu bat izateko beharrari erantzuteko. Osasun Departamentuak 2007an eta 2013an egin zituen Nafarroako Gazteriaren Osasunari buruzko Inkesten oinordeko da, haien aitzindari direlarik Bartolomé de Carranza Fundazioak 1982tik 2003ra arte bost urtetik behin egin zituen inkestak.
Hauek dira Nafarroako Gazteriaren Osasunari buruzko 2019ko Inkestaren (NGOI 2019) ikerketa arloak:
NGOI-2019ren helburuak hauek dira:
Legitimazioa (oinarri juridikoa)
Hura egiteko oinarri juridikoa 14/2016 Foru Legea da, Nafarroako 2017-2020 Estatistika Plana onetsi eta Nafarroako Estatistikari buruzko 11/1997 Foru Legea aldatzen duena. Planaren barnean Nafarroako Gazteriaren Osasunari buruzko Inkesta (NGOI) sartzen da, indarrean dagoen bitartean egin beharreko lanetariko baten gisan.
Datu pertsonalak norendako
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua.
Pertsonen identifikazio datuak ez dira azterketaren azken fitxategien parte izanen.
Datuak hirugarren bati transferitzeko asmorik
Ez zaie hirugarrenei daturik transferituko.
Iturria
Pertsona interesatuek zuzenean emanak.
Eskubideak
Datuen Babesari buruzko Erregelamendu Orokorraren 89. artikuluarekin bat, xede estatistiko hutsa denez Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 3/2018 Foru Legean oinarrituta eginen da datuen babesa.
Datuak emateko betebeharra eta hala ez egitearen ondorioa
Estatistikan parte hartzea derrigorrezkoa da, Nafarroako Estatistikari buruzko 11/1997 Foru Legeko 23.1. artikuluarekin bat, salbu eta Espainiako Konstituzioaren 16.2 eta 18.1 artikuluetan aipatzen diren datuak (11/1997 FLren 23.3 art) eta (EB) 2016/679 Erregelamenduaren 9. eta 10. artikuluetan adierazitakoak (3/2018 Loren 25. Art. Eta 12/1989 Legearen 11.2 art.) emateko bada. Galdetegian bertan jasotzen da artikulu horiek zer gairi buruzkoak diren, eta galdekatuei gogorarazi eginen zaie inkesta egiterakoan.
( 848 425582 / 848 423357