(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

 Imagen decorativa
Noiz eskatu medikuaren laguntza

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

 

Orokorrean, gripea etxean sendatzen da, behar bezala zainduz gero. Ez dago gripe-mota identifikatu beharrik, ezta ere birusaren kontrako botikarik hartu beharrik.

Alferrikakoa da antibiotikoak hartzea, medikuak agindu gabe, birusen aurrean ez baitute eraginik.

Honako kasu hauetan, ordea, zure osasun-etxera deitzea eta hitzordua eskatzea gomendatzen da:


Halaber, zure Osasun-etxera joateko gomendioa egiten dizugu honako sintoma hauek izanez gero, zailtasunak izatea adieraz baitezakete:

  • Arnasteko zailtasuna edo airerik ez izatearen sentsazioa, bular aldean edo saihetsean mina.
  • Bat-batean okerragotzea edo ohikoak ez diren sintomak azaltzea.
  • Sukar altuarekin jarraitzea, 38 gradutik gora 4 egun edo gehiagotan.

Jaiegunetan, zure Osasun-etxea itxita dagoenean, joan zaitez

Ospitalez kanpoko Larrialdi Zerbitzuetara edo deitu Sos-Nafarroara 112.

Zalantzak izanez gero, hitz egin telefonoz Osasun Zentroko zure erizainarekin eta hark esandakoa egin.  

 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa