(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

Bakartzea, Covidaren ondorioz

Osasun etxeak jarraipena egiten die COVID diagnostikatuta duten pertsonei. Jarraipen hori banakakoa da, eta haien gaixotasunetara eta egoera klinikora egokitua.

 

Sintomarik ez duten edo sintoma arinak dituzten paziente positiboei, txertaketa osoa dutenei, proba diagnostikoa egin ondoko 7. egunean deituko zaie telefonoz, bilakaeraren berri izateko eta alta berresteko.

  

Osasun etxearekin edo 112arekin harremanetan jarri beharko duzu, okerrera eginez gero edo honelako sintomak agertuz gero:

  • Egoera orokorra okertzea.
  • 38°C-tik gorako sukarra izatea etengabe.
  • Arnasa hartzeko zailtasuna, arnasestua edo aire faltaren sentsazioa.
  • Eztul gehiago egitea edo karkaxa agertzea.
  • Bularreko min edo presio iraunkorra.
  • Oka egitea edo beherakoa izatea etengabe.
  • Buruko mina izatea etengabe.
  • Nahasmena, zorabioa edo logura.
 

OROITU 

  • Isolamendu egoerari eutsi behar zaio sintomak hasi zirenetik edo proba diagnostikoa egin zenetik gutxienez 7 egun igaro arte, erreferentziako profesionalen jarraibideei jarraikiz.
  • Eskuak maiz garbitu.
  • Likido ugari edan.
  • Tenperatura maiz hartu.
  • Atseden hartu.
  • Ongi jan.
  • Garrantzitsua da osasun etxean emandako telefonoari adi egotea eta hartzeko prest egotea, jarraipen deiak erraz egiteko.

GARRANTZITSUA

SMS bat jasoko duzu zure kontaktu estuetarako garrantzitsua den informazioarekin, eta ahalik eta lasterren helarazi behar diezu.

Bigarren SMS hau lehenbailehen bidali behar diezu zure laguntzaileei.

Zure kontaktu estuak 15 minutu baino gehiago maskararik gabe egon direnak dira, sintomak hasi aurreko 48 orduetan zugandik 2 metro baino gutxiagora.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa