(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

COVID-19a detektatzeko baheketa

  
PCR bat egiteko zitazioa jaso duzu. Zure inguruan COVID-19aren kasu positibo asko daudela da arrazoia.

Mezu honetan, horretarako tokia eta ordua bidaliko dizkizugu.

Probaren emaitzei buruzko argibideak.

  • Proba negatiboa bada, bizimodu normala egin dezakezu. SMS bat iritsiko zaizu emaitza horrekin. Osasun Karpeta Pertsonalean ere kontsulta dezakezu.
  • Proba positiboa bada, bakartu behar duzu. Zure osasun-etxetik deituko dizute kasuaaren jarraipena egiteko, eta bilaketa-taldea zuekin jarriko da harremanetan.

Osasun-gomendioak:

  • Beharrezkoak ez diren kontaktuak murriztea, ahal den neurrian.
  • Pertsona kalteberekin kontakturik ez izatea
  • Ekitaldi jendetsuetara ez joatea
  • Beste pertsona batzuekiko 2 metroko segurtasun-tartea gordetzea.
  • Maskararen erabilera: nahitaezkoa barnealdeko espazioetan eta aire zabaleko espazioetan, 2 metroko distantzia mantendu ezin denean.
  • Eskuak xaboiarekin edo gel hidroalkolikoarekin behar bezala garbitzea.
  • Lokalak eta barreneko espazioak behar bezala aireztatzea.
  • COVID-19aren sintomarik agertzen ote den zaintzea, eta agertzen bada, zure Osasun-etxearekin edo Osasun-aholkualariarekin harremanetan jartzea 948290290

 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa