(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

Kaparrak

Kaparrak parasito hematofago txikiak dira (odolez elikatzen dira), ziztadaren bidez pertsonei eta animaliei gaixotasunak transmititzen ahal dizkietenak; beraz, komeni da eragiten dituzten ondorioei kasu egitea.

Kaparrak pertsonaren soinera ailegatuta, toki bero eta hezeetara joaten dira, besapeetara, izter-txokoetara edo buruko larruazalera gehienetan. Han, ahoaz, azalera lotzen dira.

Prebentzio-neurriak

Galtza luzeak eta atorra mahukadunak jantzi, baso itxian, belar luzeko larreetan edo landare askoko tokietan.

Galtza-barrenak galtzerdien barrenetik sartu, kaparrak sartu ez daitezen. Halaber, komeni da atorra galtza barrenetik sartzea beti.

Kolore argiko arropa jantziz gero, errazago ikusiko dituzu kaparrak.

Prebentzioko neurri bat izan daiteke arropan intsektu-uxagarria botatzea.

Halako tokietan zabiltzanean, maiz begiratu arropara eta azalera, kaparrik ba ote duzun ikusteko.
 

Urratsak kaparra kentzeko:

Burutik edo ahotik hurbil heldu kaparrari hortzik gabeko pintza batekin. Ez erabili eskuak, eskularrurik ez baduzu. Beharrezkoa bada, komuneko papera edo paperezko eskuoihal bat erabil dezakezu.

Kanpoaldera tiratu, gelditu gabe, baina mugimendu xuabe baino tinko batekin, kaparra zanpatu gabe. Kontuz egin, kaparraren burua azal barrenean geldi ez dadin.

Gero, ziztadaren aldea urez eta xaboiz garbitu, ongi, baita eskuak ere.

Aste batez edo pare batez, begiratu Lymeren eritasunaren sintomarik agertzen ote den (alde hori gorritzea, gripe moduko zerbait).

Kaparra osorik atera ez bada, joan zure osasun etxera.


     

Edozein zalantza duzula ere, galdetu osasun-etxeko erizainari. Izan gogoan arratsaldeetan eta asteburuetan osasun aholkurako telefonora jo dezakezula. Erizainek atendituko zaituzte.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa