Castellano | Euskara | Français | English
Hotz oso handiak eta berebiziko tenperaturek osasunari zuzenean eragin diezaiokete eta izozketak eta hipotermiak sortu. Halaber, hotz oso handiak zeharka eragin dezake, eritasun kronikoak, hala nola bihotzekoak, arnas-aparatuetakoak eta erreumatikoak larrituz eta, orobat, gripea, bronkitisa eta neumoniak ager daitezen erraztuz. Era berean, istripu gehiago izan daitezke, bai trafikokoak, bai izotzaren ondoriozko erorikoengatik sortutakoak.
Hotz oso handiaren aurrean arriskurik handiena honakoek dute: helduek, jaioberriek eta bularreko haurrek, maila sozioekonomikoko apaleko pertsonek edo ezegonkortasun-egoeran daudenek, eta zenbait eritasun kroniko dituztenek edo zenbait botika hartzen dituztenek.
Egoera honen aurrean, komeni da zenbait neurri kontuan izatea, hipotermia-egoerak eta osasuneko beste alterazio batzuk saihesteko.
Etxe barnean lortzen den tenperaturaren araberakoa izanen da:
Elikagaiek gure gorputzari beroa ematen diote. Hotzarekin elikagai gehiago kontsumitu behar dugu:
Ahal dela ez atera kalera, bereziki helduak edo eritasun kronikoak dituztenak. Kanpora atera behar bada eta, bereziki, haize handia badabil, neurri hauek hartu:
Ahal dela, baztertu joan-etorriak. Nahitaez bidaiatu behar baduzu, komeni da aholku hauek kontuan hartzea:
Blokeaturik gertatuz gero: