(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Esleitzeko prozeduraren faseak

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Kontratuak sinatzeko baimena / Kontratuak sinatzea / Ikus-onestea

Prozeduraren fase honetan Administrazioak lehen kontaktua izanen du herritarrak alegatzen dituen inguruabarren betetze-maila egiaztatzen duen dokumentazioarekin. Gauzak horrela, eskatzaileei bai eskuratzeko betekizunak bai baremoan puntuazioa eskuratzeko alegaturiko inguruabarrak betetzen direla egiaztatzeko beharrezko dokumentazio osoa eskatuko zaie. Horretarako, esleipen-hartzaileek 10 eguneko epea izanen dute, etxebizitzen behin-behineko esleipen-hartzaileen zerrenda iragarki oholean argitaratzen den egunetik aurrera zenbatuko dena. Epe horretan beharrezko dokumentazioa aurkezten ez bada, eskatzaileak isilbidez etxebizitzari uko egiten diola ulertuko da. Horrek berariazko uko egiteak dakartzan ondorio berdinak izanen ditu, eta etxebizitza babestuen behin-behineko esleipen 1, gehienez, uko egitea onartzen da. Fase honetan bigarren etxebizitza bati uko egiteak zentsutik urtebetez baztertzea dakar.

Dokumentazio hori jaso ondoren, departamentuak egiaztatzen du esleipen-hartzaileak eskuratzeko betekizunak betetzen dituela eta esleituriko puntuazioa zuzena dela. Hori dela eta, jarraian kontratua sinatzen ahal da.

Departamentuak kontratua sinatzea baimendu ondoren, eskatzaileetako baten batek etxebizitzari uko egiteak zentsutik urtebetez baztertzea ekarriko du, ukoa edozein fasetan ematen dela.

Ondorio horietarako, sustatzaile bakoitzari jakinaraziko zaio kontratuak zein esleipen-hartzailerekin sinatzen ahal dituen. Hilabeteko epea izanen dute hori egiteko, baita 15 egun gehiago ere, administrazioak kontratu horiek ikus-onesteko. Esleipen-hartzaileetako baten bat ez badoa kontratua sinatzera hilabeteko epean, sinadura baimentzen denetik aurrera zenbatuta, etxebizitzari isilbidez uko egiten diola ulertuko da. Horrek zentsurik urtebetez baztertzea ekarriko du.

Hori ikus-onetsita, kontratuak legez ezarritako betekizunak betetzen dituela egiaztatu, eta esleipen-hartzaile bakoitzari dagokion diru-laguntza onartuko da.





Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa