(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Gizarte gaiak :
    • Prestazioen araubidea :
      • 58/1999 Foru Agindua, abuztuaren 17koa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak emana, Oinarrizko Errenta arautzen duen apirilaren 19ko 120/1999 Foru Dekretua garatzen duena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

58/1999 Foru Agindua, abuztuaren 17koa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak emana, Oinarrizko Errenta arautzen duen apirilaren 19ko 120/1999 Foru Dekretua garatzen duena

 

(1999ko 113. NAOn argitaratua, irailaren 10ean)

Atarikoa

Gizarte Eskubideen Kartari buruzko apirilaren 6ko 9/1999 Foru Legea garatzeko onetsi zen apirilaren 19ko 120/1999 Foru Dekretuaren bidez, oinarrizko premiak asetzeko baliabide ekonomikorik ez duten familientzako "Oinarrizko Errenta" izeneko diru-prestazioa arautzen da.

Horretan zehazten dira: unitate hartzailea, oinarrizko errenta jasotzeko egoera ekonomikoa eta baldintzak, bai eta laguntza jasotzen duten pertsonek hartu beharreko konpromisoak, "Gizarteratzeko eta Lan-munduratzeko Akordioan" bilduak, eta laguntzak arautzen dituzten gainerako baldintzak.

Hala ere, Foru Dekretuak berak ezartzen du laguntzen tramitazioko zenbait alderdi praktiko geroago garatuko direla.

Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, agindu dut:

Lehena

1999. urtean jaso beharreko Oinarrizko Errentaren zenbatekoak, 120/1999 Foru Dekretuaren 3. artikuluan aurreikusiak, onestea, 1. eranskineko zenbatekoen taulan agertzen denaren arabera.

Bigarrena

Lan jarduera irregularretako errendimenduen kalkulurako, 4.2.1 d) artikuluan aurreikusia, modulu estandarizatuak onestea. 2. eranskinean ageri dira.

Hirugarrena

Laguntzak eskatu eta berritzeko ereduak onestea. 10. artikuluan aurreikusiak. 3. eta 4. eranskinetan ageri dira.

Laugarrena

Laguntzen tramitaziorako txosten sozialaren eredua onestea. 11.2.2 artikuluan aurreikusia. 5. eranskinean ageri da.

Bosgarrena

Laguntzak jasotzeko sinatu beharreko gizarteratzeko eta lan-munduratzeko akordioaren eredua onestea. 6. artikuluan aurreikusia. 6. eranskinean ageri da.

Seigarrena

Gizarteratzeko eta lan-munduratzeko akordioaren ebazpen eredua onestea. 9. artikuluan aurreikusia. 7. eranskinean ageri da.

Zazpigarrena

120/99 Dekretu horretako xedapen gehigarriaren arabera, adin txikikoak babesteko programa batetik heldu diren 18 urtez gorako eta 25 urtez beherako pertsonentzat aurreikusita dauden laguntzak jasotzeko baldintzak ezartzea.

Laguntza hauek murriztuak izanen dira eta normalizatuagoak diren beste baliabide batzuk baztertu eta gero aplikatuko dira. Banan-banan eta pertsonalizatuta aztertuko dira, eta gizarteratzeko, lan- munduratzeko eta hezkuntza jasotzeko akordioa, adierazle objektiboen bidez ebaluatzen ahal dena, diseinatuko da.

Bai laguntza eskaera bai programaren hasierako jarraipena Nafarroako Gizarte Ongizate Institutuko Familia, Haur eta Gazteriarentzako Atalak kudeatuko ditu, eta gero Gizarteratze eta Lan-munduratze Taldeei eramanen zaizkie, pertsona erabiltzailearen eboluzio une egokia dela uste denean.

Zortzigarrena

% 33tik gorako eta % 65etik beherako ezgaitasuna duten eta ezgaitasun horrengatik dirusarrerarik ez duten pertsonentzat xedapen gehigarrian aurreikusitako laguntzak jasotzeko baldintzak ezartzea. Hauek dira:

18 urte baino gehiago eta 65 urte baino gutxiago izatea.

Minusbaliotasun maila % 33tik % 64ra bitartekoa izatea.

Hezkuntza Programa arautuak bukatuak izatea (Lanbide Heziketa eta/edo Helduarora Igarotzeko Programak).

Lanerako Prestatzeko Zentro batean eta/edo Eguneko Zentro batean Egokitze Pertsonal eta Sozialeko Programan sartuta egotea.

4. artikuluan ezarritakoaren arabera baliabide ekonomiko konputagarriak ezartzeko, Egokitze Pertsonal eta Sozialeko Programan parte hartzeagatik jasotako gratifikazio edo konpentsazioak kontatuko dira.

Bederatzigarrena

Foru Agindu hau Nafarroako Gizarte Ongizate Institutura igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa