(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Gizarte gaiak :
    • Prestazioen araubidea :
      • Erabakia 1997ko ekainaren 18koa, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Gobernu Batzordeak hartua, erakunde autonomo horrek zuzenean edo zeharka kudeatzen dituen zerbitzuak emateko tarifak eta horiek aplikatzeko arauak onesten dituena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Erabakia 1997ko ekainaren 18koa, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Gobernu Batzordeak hartua, erakunde autonomo horrek zuzenean edo zeharka kudeatzen dituen zerbitzuak emateko tarifak eta horiek aplikatzeko arauak onesten dituena

 

(Testu bateratua. Jatorrizkoa 1997ko 96. NAOn argitaratua, abuztuaren 11n. Aldaketak: 2010eko urriaren 14ko Erabakia; 2001eko irailaren 6ko Erabakia)

 

Atarikoa

Gizarte Zerbitzuei buruzko martxoaren 30eko 14/1983 Foru Legeak, ) artikuluan, tarifen erregimena arautu beharko dela xedatzen du, bai sektore publikoan, bai sektore pribatu laguntzailean.

Halaber, Gizarte Zerbitzuen arloko hitzarmenei buruzko urriaren 25eko 20/1985 Foru Legeak ezartzen du hitzarmenek hitzarturiko zerbitzuak darabiltzatenek ordaindu beharreko tarifen erregimena eduki beharko dutela.

Bestaldetik, abenduaren 18ko 596/1995 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutua erakunde autonomoko estatutuetako 8. artikuluak ezartzen duenez, erakunde horretako erakunde autonomoko Gobernu Batzordeari, besteak beste, eskumen hau dagokio: "Zentro eta zerbitzu bereki nahiz hitzartuetan erabiliko diren tarifa eta prezioen erregimena onestea".

Eskuordeturiko eskumenak betetzeko asmoz, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Gobernu Batzordeak, erabaki du:

Lehena

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak zuzenean edo zeharka kudeatzen dituen zerbitzuak, eraskinean agertzen direnak, emateko tarifak eta horiek aplikatzeko arauak onestea.

Bigarrena

Erabaki hau Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentura eta Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutura igortzea, behar diren ondorioak sor ditzan, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.

Hirugarrena

Honi aurka egiten dioten heinean, 1991ko urtarrilaren 8ko, 1992ko urriaren 2ko eta 1995eko martxoaren 9ko erabakiak indarrik gabe uztea.

Laugarrena

Tarifek eta horiek aplikatzeko arauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko dute indarra.

ERASKINA. Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutua Erakunde Autonomoaren zerbitzu bereki nahiz hitzartuak emateko tarifak aplikatzeko xedapenak

I. KAPITULUA. Xedapen orokorrak

1. artikulua. Aplikazio eremua.

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak erabaki honetan aurreikusten diren tarifak eskatuko ditu bertan aipatzen diren zerbitzuen truk, bai zentro berekietan, bai entitate publiko edo pribatuekiko hitzartuetan.

2. artikulua. Zerbitzu motak.

Tarifapeko zerbitzuak honako hauek izanen dira:

1. Adineko pertsonen arloa:

a) Egoitzako arreta.

b) Eguneko arreta.

2. Desgaitasuna duten pertsonen arloa:

a) Egoitzako arreta.

b) Tutoretzapeko etxebizitzako edo etxebizitza funtzionaleko arreta.

c) Eguneko arreta.

3. Buru-eritasuna duten pertsonen arloa:

a) Egoitzako arreta.

b) Tutoretzapeko etxebizitzako, etxebizitza funtzionaleko eta/edo etxebizitza gainbegiratuko arreta.

c) Etxebizitza laguntzaduneko arreta.

d) Eguneko arreta.

4. Zerbitzu komunak:

a) Larrialdietarako telefono zerbitzua.

b) Garraioa.

c) Egoiliarrak ez direnentzako jantokia.

d) Egoiliarrak ez direnentzako igerilekua.

e) Zentro berekietan kokatutako beste instalazio batzuk.

3. artikulua. Ordaintzera behartuak.

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak ematen dituen zerbitzuen zuzeneko onuradunak diren pertsona fisikoak egonen dira arauteria honetan ezarririko tarifak ordaintzera eta, beti ere, zerbitzua hartzen dutenak adinez txikiak edo gaigabetuak direnean, gai ez denaren ondarearen administratzaileak diren aldetik eta haien izenean horretara beharturik daudenak.

4. artikulua. Tarifak.

Erakunde autonomo eskudunak uste du erabiltzaileak diru-kopuru batekin parte hartu behar duela jasotzen dituen zerbitzuen kostuetan eta, beraz, jarraian azaltzen diren zenbatekoak erakundeak ezarritako tarifa horiei dagozkie.

Diru-kopuru horiek ez dira inolaz ere izanen zerbitzuek erakunde autonomoari sortzen dizkioten benetako kostuak.

Tarifak ezartzerakoan kontuan hartu diren irizpide tekniko orokorrak hauek dira:

Pertsona onuradunak bere ingurunean jarraitzeko ematen diren prestazioen finantziazio publikoa bultzatzea.

Finantziazioa prezio publikoen arloen arabera bereiztea, ezaugarri eta behar bereziak kontuan hartuta.

Erabiltzaileek ordaindu beharreko tarifen zenbatekoa jarraian azaltzen diren kopuruetan ageri da, zerbitzuen arabera. Tarifa horiek, erakunde eskudunak aldatzen ez baditu, automatikoki eguneratuko dira ekitaldi bakoitzaren hasieran, kontsumorako prezioen indizeak Nafarroako Foru Komunitatean aurreko urtean izaten duen aldaketaren arabera. Halaber, erabiltzailearen esku uzten diren diru-kopuruak eguneratuko dira.

1. Adineko pertsonen arloa.

1.1. Adineko pertsonak:

Erabiltzaileak egungo sistema ezarri baino lehen sartu baziren eta, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onetsi zuen ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuan ezarritako baldintzak ez betetzeagatik, bermatutako prestazioak jasotzeko eskubiderik ez badute, mantenduko dira pertsona horiek egoitzan sartzeko jarraitutako irizpidearen araberako tarifak, baliatzen da/laguntza behar du; irizpide hori mendekotasunik ez du/mendekotasun moderatua du irizpideari dagozkion tarifekin berdinduko da bermatutako tokiaren eskubidea frogatu arte, salbu haren mendekotasun maila aplikatutako tarifagatik dagokiona baino handiagoa bada.

a) Egoitzako arreta:

-Mendekotasunik ez duten pertsonak: 715,27 euro hilean.

-Mendekotasun moderatua duten pertsonak eta 1. mailako mendekotasun larria dutenak: 1.311,85 euro hilean.

-2. mailako mendekotasun larria duten pertsonak eta mendekotasun handikoak: 1.441,44 euro hilean.

Zentroaren prezio pribatua pertsonaren mendekotasun mailaren araberako tarifaren eta gutxieneko prestazioaren arteko batura baino txikiagoa bada, honako tarifak aplikatuko dira:

-Mendekotasunik ez duten pertsonak: 459,10 euro hilean.

-Mendekotasun moderatua duten pertsonak eta 1. mailako mendekotasun larria dutenak: 842,02 euro hilean.

-2. mailako mendekotasun larria duten pertsonak eta mendekotasun handikoak: 925,20 euro hilean.

Sendatu bitarte aldi baterako sartutako pertsonen kasuan, beren mendekotasun maila dela-eta bermatutako prestazioak jasotzeko eskubiderik ez dutenean, eta prozesu akutua izateagatik haien mendekotasun maila baloratzerik ez dagoenean, aplikatu beharreko tarifa izanen da mendekotasun moderatua eta 1. mailako mendekotasun larriari dagokiona.

b) Eguneko arreta:

-Mendekotasunik ez duten pertsonak: 306,03 euro hilean.

-Mendekotasun moderatua duten pertsonak eta 1. mailako mendekotasun larria dutenak: 437,27 euro hilean.

-2. mailako mendekotasun larria duten pertsonak eta mendekotasun handikoak: 437,27 euro hilean.

1.2. Psikogeriatria:

a) Egoitzako arreta:

-Mendekotasunik ez duten pertsonak, mendekotasun moderatua dutenak eta 1. mailako mendekotasun larria dutenak: 1.311,85 euro hilean.

-2. mailako mendekotasun larria duten pertsonak eta mendekotasun handikoak: 1.441,44 euro hilean.

b) Eguneko arreta:

-Mendekotasunik ez duten pertsonak, mendekotasun moderatua dutenak eta 1. mailako mendekotasun larria dutenak: 437,27 euro hilean.

-2. mailako mendekotasun larria duten pertsonak eta mendekotasun handikoak: 437,27 euro hilean.

2. Desgaitasuna duten pertsonen arloa.

2.1. Desgaitasun fisikoa duten pertsonak:

a) Egoitzako arreta 18 urtetik gorako pertsonentzat:

-Mendekotasunik ez duten pertsonak: 1.286,25 euro hilean.

-Mendekotasun moderatua duten pertsonak eta 1. mailako mendekotasun larria dutenak: 1.318,38 euro hilean.

-2. mailako mendekotasun larria duten pertsonak eta mendekotasun handikoak: 1.413,35 euro hilean.

Sendatu bitarte aldi baterako sartutako pertsonen kasuan, beren mendekotasun maila dela-eta bermatutako prestazioak jasotzeko eskubiderik ez dutenean, eta prozesu akutua izateagatik haien mendekotasun maila baloratzerik ez dagoenean, aplikatu beharreko tarifa izanen da mendekotasun moderatua eta 1. mailako mendekotasun larriari dagokiona.

b) Egoitzako arreta 18 urtetik beherako pertsonentzat:

-Mendekotasunik ez duten pertsonak: 256,43 euro hilean.

-Mendekotasun moderatua duten pertsonak eta 1. mailako mendekotasun larria dutenak: 256,43 euro hilean.

-2. mailako mendekotasun larria duten pertsonak eta mendekotasun handikoak: 256,43 euro hilean.

c) Tutoretzapeko etxebizitzako edo etxebizitza funtzionaleko arreta: 472,26 euro hilean.

d) Eguneko arreta 18 urtetik gorako pertsonentzat:

-Mendekotasunik ez duten pertsonak: 139,89 euro hilean.

-Mendekotasun moderatua duten pertsonak eta 1. mailako mendekotasun larria dutenak: 139,89 euro hilean.

-2. mailako mendekotasun larria duten pertsonak eta mendekotasun handikoak: 139,89 euro hilean.

e) Eguneko arreta 18 urtetik beherako pertsonentzat:

-Mendekotasunik ez duten pertsonak: 79,13 euro hilean.

-Mendekotasun moderatua duten pertsonak eta 1. mailako mendekotasun larria dutenak: 79,13 euro hilean.

-2. mailako mendekotasun larria duten pertsonak eta mendekotasun handikoak: 79,13 euro hilean.

2.2. Adimeneko desgaitasuna duten pertsonak:

a) Egoitzako arreta 18 urtetik gorako pertsonentzat:

-Mendekotasunik ez duten pertsonak: 1.114,75 euro hilean.

-Mendekotasun moderatua duten pertsonak eta 1. mailako mendekotasun larria dutenak: 1.142,62 euro hilean.

-2. mailako mendekotasun larria duten pertsonak eta mendekotasun handikoak: 1.224,90 euro hilean.

Sendatu bitarte aldi baterako sartutako pertsonen kasuan, beren mendekotasun maila dela-eta bermatutako prestazioak jasotzeko eskubiderik ez dutenean, eta prozesu akutua izateagatik haien mendekotasun maila baloratzerik ez dagoenean, aplikatu beharreko tarifa izanen da mendekotasun moderatua eta 1. mailako mendekotasun larriari dagokiona.

b) Egoitzako arreta 18 urtetik beherako pertsonentzat:

-Mendekotasunik ez duten pertsonak: 256,43 euro hilean.

-Mendekotasun moderatua duten pertsonak eta 1. mailako mendekotasun larria dutenak: 256,43 euro hilean.

-2. mailako mendekotasun larria duten pertsonak eta mendekotasun handikoak: 256,43 euro hilean.

c) Tutoretzapeko etxebizitzako edo etxebizitza funtzionaleko arreta: 472,26 euro hilean.

d) Eguneko arreta 18 urtetik gorako pertsonentzat:

-Mendekotasunik ez duten pertsonak: 139,89 euro hilean.

-Mendekotasun moderatua duten pertsonak eta 1. mailako mendekotasun larria dutenak: 139,89 euro hilean.

-2. mailako mendekotasun larria duten pertsonak eta mendekotasun handikoak: 139,89 euro hilean.

e) Eguneko arreta 18 urtetik beherako pertsonentzat:

-Mendekotasunik ez duten pertsonak: 79,13 euro hilean.

-Mendekotasun moderatua duten pertsonak eta 1. mailako mendekotasun larria dutenak: 79,13 euro hilean.

-2. mailako mendekotasun larria duten pertsonak eta mendekotasun handikoak: 79,13 euro hilean.

3. Buru-eritasuna duten pertsonen arloa.

a) Egoitzako arreta:

-Mendekotasunik ez duten pertsonak: 1.114,75 euro hilean.

-Mendekotasun moderatua duten pertsonak eta 1. mailako mendekotasun larria dutenak: 1.142,62 euro hilean.

-2. mailako mendekotasun larria duten pertsonak eta mendekotasun handikoak: 1.224,90 euro hilean.

Sendatu bitarte aldi baterako sartutako pertsonen kasuan, beren mendekotasun maila dela-eta bermatutako prestazioak jasotzeko eskubiderik ez dutenean, eta prozesu akutua izateagatik haien mendekotasun maila baloratzerik ez dagoenean, aplikatu beharreko tarifa izanen da mendekotasun moderatua eta 1. mailako mendekotasun larriari dagokiona.

b) Tutoretzapeko etxebizitzako, etxebizitza funtzionaleko eta/edo etxebizitza gainbegiratuko arreta: 471,11 euro hilean.

c) Etxebizitza laguntzaduneko arreta. 405,83 euro hilean.

d) Eguneko arreta:

-Programa terapeutikoa eta errehabilitaziokoa (CPRS): 0 euro hilean.

-Eguneko zentroko programa (CPRS): jantoki zerbitzuagatiko ekarpena, 78,62 euro hilean.

4. Zerbitzu komunak:

a) Larrialdietarako telefono zerbitzua: 6,21 euro hilean.

b) Lagundutako garraio egokitua:

-Arreta anbulatorioko zentroetara joatea: 69,72 euro hilean.

-20 km-tik gorako distantziak: 139,45 euro hilean.

-Beste erabilera batzuk: 3,48 euro erabiltzaileko (joan-etorria).

c) Egoiliarrak ez direnentzako jantokia: 3,93 euro egunean.

d) Egoiliarrak ez direnentzako igerilekua:

-5,42 euro saioko, langile espezializatuak barne, eta gehienez ere hiru pertsona saioko. Pertsona gehigarri bakoitzeko kostua: 1,81 euro.

-3,48 euro saioko, langile espezializatuak kanpo, eta gehienez ere hiru pertsona saioko (zerbitzua hartuko duen entitateak langile espezializatuak ekarri beharko ditu: begiralea eta zaintzailea). Pertsona gehigarri bakoitzeko kostua: 1,16 euro.

e) Zentro berekietan kokatutako beste instalazio batzuk:

-Ekipamendu espezializatua dutenak: 5,42 euro saioa; gehienez ere 3 lagun saio bakoitzean. Pertsona gehigarri bakoitzeko kostua: 1,81 euro.

-Ekipamendu espezializaturik gabe: 5,42 euro orduko.

5. artikulua. Salbuespenak eta hobariak.

Ezarritako tarifetan salbuespenak eta hobariak aplikatzeko, gizarte zerbitzuen erabiltzaileek, beren legezko ordezkariek edo zerbitzuak eskatzen dituzten pertsonek beren familia unitateko urteko diru-sarrera guztien frogagiria aurkeztu beharko dute erakunde autonomo eskudunean, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bitartez.

Erabiltzaileen baldintza sozioekonomiko guztiak baloratu ondoren, jarraian zerbitzu bakoitzerako aipatzen diren hobariak eta salbuespenak aplikatuko zaizkie, oro har, ezarrita dauden tarifei. Aparteko kasuetan, salbuespen oso edo partzialak planteatzen ahalko dira, orokorrean aurreikusita ez daudenak, zerbitzuak ordaindu beharrak eragindako egoera ekonomiko larrian daudela frogatzen dutenentzat (txosten teknikoak eta beharrezkoak diren dokumentu ekonomikoak erabiliko dira frogagiri gisa).

1. Adineko pertsonen arloa.

a) Egoitzako arreta.

Alde batera utzirik zerbitzu honen erabiltzaileek sortzen duten zorra segurtatzeko eraturiko bermeak, tarifa osoa ordaintzeko behar adina diru ez dutela frogatzen badute, hileko per capita errentaren %90 aplikatu ondoren ateratzen den zenbatekoa ordainduko dute hilabeteko ordainketa partzial gisara.

Portzentaje hori aplikatu ondoren ez da inolaz ere egoiliarraren esku utziko 1.683,16 eurotik beherako kopururik urtean, mendekotasunik ez duten pertsonen kasuan, eta 1.656,03 eurotik beherakorik mendekotasuna duten pertsonen kasuan.

Egoiliarraren ezkontidea familiaren etxean bizi baldin bada, hileko per capita errenta kalkulatzeko, diru-sarrera guztien kopurutik 2.286,76 euro kenduko dira.

b) Eguneko arreta eguneko zentroetan edo egoitzetan.

Zerbitzu hau erabiltzen dutenei hileko per capita errentaren %50 aplikatuko zaie tarifa kalkulatzeko, hirugarren pertsonarentzako laguntza kanpoan utzita.

2. Desgaitasuna duten pertsonen arloa eta buru-eritasuna duten pertsonen arloa.

Urteko errenta kalkulatzeko, erabiltzailearen desgaitasuna dela-eta familiak hartzen duen edozein diru-laguntza ere hartuko da erabiltzailearen diru-sarreratzat.

Erabiltzailearen ezkontidea eta/edo haren mendeko seme-alabak familiaren etxean bizi baldin badira, urteko per capita errentaren ondorioetarako, ahaide bakoitzarengatik erabiltzailearen esku utzitako kopurua kenduko da familia unitatearen urteko diru-sarrera guztien kopurutik.

a) Egoitzako arreta 18 urtetik gorako pertsonentzat:

Zerbitzu hau erabiltzen dutenek hileko per capita errentaren %90 ordainduko dute (tarifa da horretarako muga). Portzentaje hori aplikatzearen ondorioz erabiltzailearen esku uzten den diru kopurua ez da urtean 2.509,58 euro baino txikiagoa izanen.

b) Egoitzako arreta 18 urtetik beherako pertsonentzat:

Egoitzako arreta duten 18 urtetik beherakoek ondoren azaltzen diren hobariak izanen dituzte, beren familia unitatearen per capita errentaren arabera.

-Urteko per capita errenta: indarrean den Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoaren (IPREM) %100etik hasita. Hobaria: %0.

-Urteko per capita errenta: indarrean den Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoaren (IPREM) %90etik hasita. Hobaria: %10.

-Urteko per capita errenta: indarrean den Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoaren (IPREM) %80tik hasita. Hobaria: %20.

-Urteko per capita errenta: indarrean den Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoaren (IPREM) %70etik hasita: Hobaria: %30.

-Urteko per capita errenta: indarrean den Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoaren (IPREM) %60tik hasita.

-Hobaria: %40.

-Urteko per capita errenta: indarrean den Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoaren (IPREM) %50etik hasita. Hobaria: %50.

-Urteko per capita errenta: indarrean den Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoaren (IPREM) %40tik.

-Hobaria: %60.

-Urteko per capita errenta: indarrean den Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoaren (IPREM) %30etik hasita. Hobaria: %70.

-Urteko per capita errenta: indarrean den Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoaren (IPREM) %30 bitarte. Hobaria: %100.

c) Tutoretzapeko etxebizitzako, etxebizitza funtzionaleko eta/edo etxebizitza gainbegiratuko arreta:

Zerbitzu hau erabiltzen dutenek urteko per capita errentaren %50 ordainduko dute (tarifa da horretarako muga). Portzentaje hori aplikatzearen ondorioz erabiltzailearen esku uzten den diru kopurua ez da urtean 3.695,91 euro baino txikiagoa izanen.

d) Eguneko arreta 18 urtetik gorako pertsonentzat:

Tarifa aplikaturik, erabiltzailearen esku uzten den diru kopurua ez da urtean 3.087,85 euro baino txikiagoa izanen

e) Eguneko arreta 18 urtetik beherako pertsonentzat:

18 urtetik beherakoek, familia unitatearen urteko per capita errenta Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoaren (IPREM) %70 baino txikiagoa baldin bada, ez dute tarifa ordaindu beharko.

II. KAPITULUA. Tarifen sortzapena eta ordainketa

6. artikulua. Sortzapena

Arautegi honetako tarifak ordaintzeko beharra 2. artikuluan aipatzen den edozein zerbitzu edo jarduera ematen denean sortzen da.

7. artikulua. Ordaintzeko garaia.

Tarifak edo hilabetero ordaindu beharreko partea ordaindu behar duen pertsonari kobratzeko gordekina aurkezten zaionean ordainduko dira.

8. artikulua. Zorraren aitorpena.

Egoitzetan eten gabe emaniko zerbitzuak ordaindu behar dituzten pertsonek, behar adina dirusarrera ez izateagatik banan-banako prezioak ezin ordaindu badituzte, zorra aitortzen duen agiri bat izenpetu beharko dute, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren alde, tarifaren eta benetan ordaindu denaren arteko aldeagatik.

Zorra aitortzeko konpromisoa zentroan sartu baino lehen egin beharko da eta ulertuko da, hala egiten ez badu, horri uko egiten diola.

Zerbitzua erabiltzen duenari dagokio zorra aitortzeko agiria izenpetzea edo, hala bada, haren legezko ordezkariari, erabiltzaileari legez dagozkion ondasunen bidez.

Zorra aitortzeko konpromisoak berarekin dakar erabiltzailearen ondasunak ez besterentzeko beharra, ez eta ekonomiako edo ondareko eskubideei uko ez egiteko ere, zorra kitatu arte. Hori ez betetzeak ordaintzeke dagoen diru guztia ordaindu beharra dakar.

Zorra, lehengo lerroaldean aurreikusia deustan galarazi gabe, orokorrean, zerbitzuak ematetik gelditzen denean kobratuko da, salbu eta, kasuko inguruabarrak kontuan harturik, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak hori gertatu aitzin edo ondoren ordaindu behar dela erabakitzen duenean.

Gaigabeziak dituzten pertsonek daukaten zorra izanez gero, hura ordaintzeak famili unitateko gainerako pertsonei arazo ekonomiko larriak eragiten ahal badizkie, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak, txosten teknikoak baloratu ondoren, zor hori hein batean edo osorik barkatzen ahalko du edo geroratzen.

Zorra kobratzeko, ordaindu behar duen pertsonaren ondasunen ondareko exekuzioa erabili behar den kasuetan, exekuzioa ez da etxebizitzaren gainean burutuko, norberak kanporapenagatik erabiltzeko beharrezkoa denean edo ezkontidearen eta beste famili unitaterik osatzen ez duten seme-alaben etxe bakarra denean, haren traba edo bahikuntza deustan galarazi gabe, hala bada.

9. artikulua. Ez ordaintzea.

Behin eta berriro eta arrazoirik gabe ordaintzen ez bada, entitate kudeatzaileak eta Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak berak hala jakinarazi ondoren, erabiltzailea hartzen ari zen zerbitzuak eteteko espedienteari ekiten ahalko zaio.

III. KAPITULUA. Kudeatzeko arauak

10. artikulua. Organo eskuduna.

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuari dagokio arauteria honetan arauturiko tarifak kudeatu eta likidatzea, horrek entitate hitzartuei eskuordetzen dizkien eginkizun eta eskumena eta Nafarroako Gobernuko Ekonomi eta Ogasun Departamentuari dagozkionak deustan galarazi gabe.

11. artikulua. Banan-banako prezioak ezartzea.

Banan-banako prezioak ezartzeko, lanaren, pentsioen edo sorospenen ondoriozko dirusarrerak ez ezik kapital higigarri edo higiezinetan sortuak ere hartuko dira kontuan.

Ondasun higigarri edo higiezinetatik haien benetako atarramenduak hartuko dira kontuan. Horrelakorik ez badago, ondasun horiek pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarako arauen arabera baloratuko dira, erabiltzailea normalean bizi deneko etxebizitza ezik.

Lehengo lerroaldeetan ezarririko ondorioetarako, zerbitzua hartzen duen pertsonak kasuan kasuko zerbitzua erabili baino 5 urte lehenagotik bere ezkontideari, bere ondorengoei eta oinordekoei dohaineko titulu gisa eskualdaturiko ondasun eta eskubideen atarramenduak ere hartuko dira aintzakotzat.

12. artikulua. Famili unitatea.

Araudi honetan ezarririko ondorioetarako, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko arauteriak zehazten duena eta erabiltzailea sarturik dagoena izanen da famili unitatea. Famili harrera arauturik daukaten famili unitateen kasuan, araudi honen ondorioetarako, harturiko adin txikikoa famili unitateko kidetzat joko da.

Ezgaitasunak dituzten Pertsonen Atalerako, urteko dirusarrerak kalkulatzeko, famili unitatetzat joko da oro har tarifa horietarako hartzen dena, pertsona erabiltzailearen seme-alabak barne, 24 urtetik beheitikoak badira eta Lanbidearteko Gutxieneko Lansaria baino dirusarrera txikiagoak badituzte, edo, hala badagokio, 18 urtez goitiko ezindua, banaka hartua. Bata edo bestea aukeratzea pertsona ezinduaren edo bere ordezkari legalaren esku geldituko da.

Gizarteratze Atalerako, kalkulua egiteko, famili unitatetzat hartu ahalko da tarifa hauetarako oro har ezarri dena, edo, hala badagokio, pertsona erabiltzailea banaka hartua. Bata edo bestea aukeratzea erabiltzailearen edo bere ordezkari legalaren esku geldituko da.

13. artikulua. Hileroko per capita errenta.

Arauteria honetan ezarririko ondorioetarako, hileroko per capita errenta famili unitateak kontzeptu guztiengatik guztira eskuraturiko dirusarrera garbiak zati hamabi hilabete eta zati bertako pertsona kopurua izanen da.

14. artikulua. Banan-banako prezioak berriro aztertzea.

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak edo entitate hitzartuek emaniko zerbitzuengatik ordaindu beharreko banan-banako prezioak organo kudeatzaileak berraztertuko ditu, ofizioz, edo pertsona interesatuak edo haren ordezkariak eskaturik, tarifa aldatzera behartzen ahal duen edozein betebehar aldatzen denean.

15. artikulua. Hartzaileen eginbeharrak.

Arauteria honetan aipatzen den edozein zerbitzu eta prestazio hartzen duten pertsonak beharturik daude jakinaraztera, gertatu eta gehienez ere hogeita hamarreko epearen barrenean, elkarbizitza egoera, egoera zibila, egoitza, baliabide ekonomiko berekiak edo, elkarbizitzagatik egozten ahal diren baliabide arrotzak eta ezarririko tarifetan eragina izan dezaketen inguruabar guztiak aldatu direla.

16. artikulua. Erregimen iragankorra.

Arauteria berriak indarra hartzen duenetik, tarifa guztiak erabiltzaile bakoitzaren ondareko egoeraren arabera eguneratuko dira. Erabaki hau aplikatzeagatik egiten ari zen diru-ekarpenaren ehunekoa handitu behar baldin bada, ezartzen diren tarifa berriak erabakiak indarra hartzen duen egunetik aurrera aplikatuko dira.

Hala ere, baliatzen diren pertsonendako eta pertsona lagunduendako eguneko laguntza zerbitzuengatik eta egoitza psikogeriatrikoetan Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuari ordaindu beharreko tarifak kasuan kasuko zerbitzua ematen hasten den egunera atzera eraginen dira.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa