Castellano | Euskara | Français | English
Osasun kontseilaria, María Kutz Peironcely, izan da gaur goizean Iruñeko Rotario Klubak Bideko Amaren Ospitaleko ludotekari emandako jostailuen emate-ekitaldiaren buru izan da. Ludoteka ospitalean dauden haurrentzat da.
Nafarroako Gobernuko turismo bulegoen sareak 2006ko azaroan 27.867 bisitari izan ditu; 2005eko denboraldi berean 19.318 bisitari izan zituenez, igoera %44,25ekoa izan da.
Nafarroako Gobernuak, bere azken batzarrean, Foru Komunitateak unibertsitateko erakundeak Europako Goi Hezkuntza Esparrura (EGHE) egokitzeko finantzaziorako Laguntza Deialdi Nazionalean parte hartzea onartu du, baita 2006-2007 ikasturterako Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin hitzarmena zehazten duen idatzia ere.
Nafarroako Gobernuak eta "Autovía del Camino SA" elkarteak argitaratu duten lanak "Bajo el Camino" du izena. Bertan, Iruña-Logroño Autobia eraikitzen ari zirela, egin ziren arkeologia eta mineralogia aurkikuntzak zehazten dituzte.