Castellano | Euskara | Français | English
Honela, Nafarroako Parlamentuak 2005eko martxoan onartu zuen arautegian orokorrean xedatzen ziren neurriak zehazten dira
Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak, José Andrés Burguete Torresek, Zaraitzuko Batzordeko lehendakariak, María Luisa Tancok, lagunduta eta hainbat batzordekide gehiagorekin batera, departamentuak azken denboraldian Pirinioen eremu horretan burutu dituen hainbat obra bisitatu ditu gaur.
Nafarroako Gobernuak gaurko batzarrean Valdizarbeko Jarduera Ekonomikoen Eremua Udalez gaindiko Plan Sektorial (UPS) deklaratzea adostu dute. Eskaera Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak sustatu du, Nafarroako Industria Lurzorua (NASUINSA) erakunde publikoaren bidez.
Nafarroako Gobernuak gaur 146,85 milioi euroko laguntza fiskalak ematea erabaki du sare elektrikora konektatutako 2.916 instalazio fotovoltaiko berri egiteko. Diru-kopurua duela bi aste eman ziren beste 48,34 milioiko laguntzei (2.036 eskarirentzako) gehitu behar zaie. Horrela, ekitaldi honetarako, energia fotovoltaikoa sortzeko instalazio berrietan 907,22 milioiko inbertsio osoa bultzatzeko, zerga kenkarien zenbatekoa guztira 195,19 milioi eurora iritsiko da.