Castellano | Euskara | Français | English
Osasun Departamentuak jakinarazi duenez, 2006an Nafarroan 67 organo birlandaketa egin ziren; horietatik 31 giltzurrunekoak ziren, 27 gibelekoak eta 9 bihotzekoak. Aipatutako birlandaketak 26 emaileen senitartekoen ezezkorik jaso gabe egin ziren.
Guztira 14 film luze eta 10 film labur dokumentalek hartuko dute parte Punto de Vista Sail Ofizialean. Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiak hirugarren edizioa 2007ko otsailaren 23tik martxoaren 3 arte ospatuko du. Bertara, 408 lan aurkeztu ziren eta aipatu ditugun lanek aukeraketa prozesua pasa dute.
Nafarroako Gobernuko Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak, Pedro Pegenaute Gardek, 2007ko urtarril-ekaina aldirako Unibertsitateko garraiorako laguntzen deialdia iragartzen duen Ebazpena sinatu du.
2006ko maiatza eta ekainean egindako Nafarroako Bizi Baldintzei buruzko hirugarren Inkestatik ateratako ondorioak dira