Castellano | Euskara | Français | English
Guztira, 243 herrik bere ondare publikoak berrituko ditu
Nafarroako Gobernuak, Foruzaingoaren bidez, trafikoko dispositibo berezia antolatu du martxoaren 3an eta 4an (lehenengoa) eta martxoaren 9an eta 10ean (bigarrena) antolatuko diren Xabierraldiak direla eta. Guardia Zibilaren laguntzarekin garatuko den dispositibo horren helburua erromesak eta ibilgailuak segurtasun baldintzetan ibili ahal izatea izango da.
Basilio Martín Patino zinegileak, Nafarroako Kultura eta Turismo kontseilariak lagunduta, Juan Ramón Corpas Mauleón, gaur eguerdian bere lanaz hitz egin du Punto de Vista Zinemaldian. Bertan bere dokumentaletako bi eman dira: El grito del sur. Casas Viejas eta A la sombra de la Alhambra.
Forua Hobeagotzeari buruzko Legea onetsi zenetik 25. urteurrena ospatzeko, Antena 3 kateak bihar ostirala, eguerdiko eta gaueko albistegiak Nafarroako Jauregiaren lorategietatik emango ditu.
Agendak "Navarra en marcha" erakusketak, abesbatzaren emanaldi bat, ipuin-kontalaria eta ingurumenari buruzko harren tailer bat hartuko ditu barne