Castellano | Euskara | Français | English
Hurrengo 72 ordurako elurra eta euria gogor egingo duela iragarri da.
Datorren asteazkena arte, euriaren eraginez, Nafarroan 100 litro ur pila daiteke metro koadro bakoitzeko, eta prezipitazioak elur itxuran botatzen dituen lekuetan 50 zentimetro elur pilatu daiteke (Pirinioak). Egoera horren aurrean, Neguko Bidezaintzaren Koordinazio Organoa aktibatu da.
Nafarroako Gobernuak ontzat eman ditu Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Derrigorrezko Lehenengo eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzen curriculuma ezartzen dituen Foru Dekretuak, Izan ere, Nafarroari dagokio hezkuntza maila hauen gutxieneko irakaskuntzen %45a garatzea, Hezkuntzari buruzko Lege Organikoarekin bat etorrita.
Nafarroako Gobernuak ontzat eman ditu Musikako eta Hizkuntzetako oinarrizko eta erdi mailetako araubide bereziko irakaskuntzen curriculuma ezartzen duten Foru Dekretuak, Foru Komunitatearen esparruan.
Miguel Sanz Sesma presidentea buru zuelarik, Nafarroako Gobernuak ohiko bilkura egin du gaur. Bertan onetsi diren gaiak kontsultatu nahi izanez gero, ondoko artxiboa deskargatu
Nafarroako Gobernuak erabaki berri bat hartu du. Horren bidez, banakako ebaluazioaren araubidean, 2007. urterako diru-laguntzei buruzko deialdia izapidetzea ontzat eman du, hirugarren adineko pertsonek jantokiak erabili ahal izateko.
Nafarroako Gobernuko bozeramaileak komunikatu hau atera du joan den larunbatean Gobernuak "Foruak eta Askatasuna. Nafarroa negoziaezina da" lemapean egindako manifestazioaren ostean: