Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroan eskuordetutako 267 erregistro dago eta horren mantenua herri bakoitzeko udalei dagokie
Nafarroako Gobernuaren Funtzio Publikoko Zuzendari Nagusiak gaur ezagutzera eman ditu aurreko asteazkenean Nafarroako Gobernuan eta erakunde autonomoetan antolatutako hauteskunde sindikalen behin betirako emaitzak. Amaierako zenbaketak bat egin du behin-behinerako zenbaketak adierazitako ordezkarien esleipenarekin. Horren arabera LK sindikatuak ordezkari kopuru gehien lortu duena izan da, 49 ordezkarirekin.
Lizarrako Gustavo de Maeztu Museoak maiatzaren 18tik ekainaren 17a arte barne hartuko ditu Nafarroako Gobernuaren Kultura eta Turismo Departamentuko eskulanak sortzeko Laguntzen 2006ko deialdian aukeratutako lau artisten lanak. Laguntza horien bidez gazte artistei lagundu nahi zaie, euren proiektuak gauzatzeko laguntza ekonomikoa jasotzeaz gain, euren lana erakusgai jarri ahal izateko.
Nafarroako Gobernuaren Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak, aurten, 3,18 milioi euro inbertituko ditu Nafarroan kokatutako enpresen lehiakortasuna hobetzeko laguntzen deialdian. Diru-laguntza horiek jaso ahal izateko eskaerak gaurtik aurrera aurkeztu ahal izango dira 2007ko ekainaren 29 arten, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuan (Tomás Caballero Parkean, 1) edo Nafarroako Erregistro Nagusiko edozein bulegotan edo Araubide Juridikoko Legean aipatutako erregistrotan eta bulegotan.