Castellano | Euskara | Français | English
Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Javier Echarte Echarte, gaur bildu da Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako zuzendari nagusiarekin, Francisco Mombiela, eta azken horrek ekainaren 12an hartutako erabaki politikoaren berri eman dio, Fruten eta Barazkien Azokaren Antolaketa Komunaren erreformari buruzkoa.
Proiektua aurten Ardoa Ibilbidearen produktu turistikoaren barne hartutako nobedadeetako bat da, eta bertan 24 tokiko erakunde eta beste berrogeita hamar enpresa eta erakunde pribatu gehiago koordinatuta daude
Foruzaingoak eta Berriozarreko Udaltzaingoak hurrengo asterako, ekainaren 18tik 22ra, trafikoko arloko baterako prebentzio kontrolak antolatu dituzte, Iruñeko Eskualdeko herri honetan, Nafarroako Gobernuak sustatutako koordinazio eta laguntza ekimenari jarraipena emateko. Ekimen hori, dagoeneko Nafarroako beste udalerritan arrakasta osoz garatu da, besteak beste: Tutera, Tafalla, Lizarra, Noain, San Adrián edo Zizur Nagusi.
2006an Nafarroako sortu zen energia elektriko berriztagarriaren %76a Foru Komunitateko parke eolikoen bidez iritsi zen. Horrela aipatu du Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariaren lanetan diharduenak, José Javier Armendáriz Quel, gaur, ostirala, antolatutako Europako Airearen Eguna dela eta, Energia Eolikoko Europako Elkarteak sustatuta.