Castellano | Euskara | Français | English
Toki Administrazioko kontseilariaren foru agindu baten bidez, Alberto Catalán Higueras, zehaztu dira Nafarroako udalek eta kontzejuek 2007. urtean jaso beharreko behin betirako kopuruak, Nafarroako zergetako Toki Ogasunen Partaidetzako Funtsaren pentzurako transferentzia arrunten kontzeptuan. Aipatutako zenbatekoa 145.224.153,23 euro dira.
Nafarroako Gobernuak erabaki bat hartu du. Beraren bidez, ontzat eman da "Expoagua 2008" Estatuko elkartearekin sinatutako hitzarmena eta bertan, araupetu dira Nafarroak parte hartzeko baldintzak. Aipatutako komunitateak bere pabilioi propioa edukiko du Aragoiko hiriburuan, datorren urtean (ekainaren 14 eta irailaren 14 bitartean) antolatuko den nazioarteko erakusketan.
Miguel Sanz Sesma presidentea buru zuelarik, Nafarroako Gobernuak ohiko bilkura egin du gaur. Bertan onetsi diren gaiak kontsultatu nahi izanez gero, ondoko artxibo hau deskargatzen ahal duzu.
Foru Trafikoko Dibisioaren agenteek gaurtik aurrera eta hurrengo igandea arte, uztailak 1, radarraren bidezko abiadura kontrolatzeko kanpaina intentsibo bat garatuko dute, gehiegizko abiadura dela eta, istripuak gertatzen diren sareko errepide nagusietan eta bigarren mailakoetan, bereziki, bide irteerak. Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak gauzatuko duen kanpaina honen helburua, bida segurtasunerako arriskuak eragiten dituzten jarrerak zuzentzea da, batez ere, abiadurarekin lotutako seinaleak ez betetzearekin lotuta.
Nafarroako Gobernuak erabaki bat ontzat hartu du. Beraren bidez, Gizarte Ongizateko Nafarroako Erakundeko zuzendari-kudeatzaileari baimena eman dio 457.455 € diru-laguntza adimen minusbaliotasuna duten pertsonen aldeko Nafarroako Erakundeari (ANFAS) ematea, adimen urritasuna duten pertsonentzako etxebizitzen bere programa sustatzeko.