Castellano | Euskara | Français | English
Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak Nafarroako Aldizkari Ofizialeko (NAO) bertsio berria abian jarri berri du www.navarra.es Interneteko eta Intraneteko atarian, erabiltzaileei erraztasun gehiago eskainiz.
Hezkuntza kontseilariak, Carlos Pérez-Nievasek, prentsaurrekoa eman du gaur goizean, DBHko hamar institutu publikok bere gain hartu dituzten "konpromiso-gutunak" aurkezteko. Gutun horietan bildu dituzte, hain zuzen ere, ikastegiek egingo dituzten doitzeak eta jarduerak, kudeaketa kalitate onekoa izan dadin.
Bihar ospatuko den Pobrezia Errotik Erauzteko Nazioarteko Eguna dela eta, Nafarroako Gobernuak gizartera eta lanera bideratzeko programa aktiboetan parte hartzeak duen garrantzia azpimarratu nahi du
Programa honen bi ediziotan, eta orain arte 18.161 etxeko tresna berritu dira