Castellano | Euskara | Français | English
Gobernuak baimena eman dio, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko kontseilariari, 2007 eta 2010 artean 5.419.079 euroko gastua egiteko, Ablitasko nekazaritza arloko azpiegituren jarduera eremuko lanak egiteko.
Gobernuak baimena eman du, hitzarmen bidez, 675 milioi euroko diru laguntza emateko, 2007ko ekitaldian, haur hezkuntzako 0-3 zikloko 13 ikastetxetako lanak finantzatzeko.
Antolatutako jardueren artean, Eskualdeko garraioaren gaineko bost tailer (beste hainbeste gairi buruzkoak), herritarrek kontsultak eta ekarpenak egiteko telefonoa eta web orria, eta "Mugikortasunaren busa" delakoan ezarritako informazio puntua daude
Miguel Sanz Sesma presidentea buru zuelarik, Nafarroako Gobernuak ohiko bilkura egin du gaur. Bertan onetsi diren gaiak kontsultatu nahi izanez gero, ondoko artxibo hau deskargatzen ahal duzu:
Nafarroako Gobernuak baimena eman du, hitzarmen bidez, Gas Navarra S.A. enpresari 5.717.200 €ko diru laguntza emateko, Lesaka-Sunbilla-Doneztebe-Bertizarana-Baztan gasbidea eraikitzeko. Diru laguntza Enpresaren Zuzendaritza Nagusiak emanen du.