Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Gobernuak foru dekretu bat onetsi du gaurko bilkuran Foru Erkidegotik kanpoko ospitaleetara bidalitako Osasunbideko gaixoentzako bidaietarako, ostaturako eta otorduetarako dietak eta beren araubidea aldatzen dituena.
Zenbateko berrian kontuan izan dira soldatak berdintzeko helburuz sindikatuekin hitzartutakoa eta 2007ko inflazioaren desbideraketa
Nafarroako Gobernuak erabaki bat hartu du haren ordezkariak izendatzeko Nafarroako Ubidearen Ureztatzailearen Komunitate Nagusian, Batzorde Nagusian nahiz Gobernu Batzordean.
Cortes eta Valtierrako desafektazioen bitartez parke fotovoltaiko bana jarri nahi da
Sara Quinterok eta Miguel Oliver-ek "Encuentros con los artistas" (Topaketak artistekin) zikloko bigarren hitzaldia eskainiko dute, bihar (asteartea, apirilaren 22a), 19:30ean, "Muralla de Baluarte" (Baluarteko Harresia) Aretoan. "La pintura española en los tiempos del Arte. Veinte pintores españoles para el siglo XXI" (Espainiar pintura Artearen garaian. Espainiako hogei margolari XXI. menderako) erakusketa dela-eta antolatu duten jarduera osagarrietako bat da, eta sarrera doakoa izanen da.
Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Kultura zuzendari nagusiari 50.000 euroko dirulaguntza eman diezaion Cronopia Films, S.L. ekoizpen-etxeari “Nevando voy” filma, definizio handiko bideo formatuan dagoena, 35 milimetroko formatura pasatzeko xedez.
Nafarroako Gobernuko lehendakariak, Miguel Sanz Sesmak, "Hamar urte elkarrekin irakurtzen" izeneko erakusketa inauguratu du Mendillorriko Ikastetxe Publikoan, "Irakurketaren X. astea" ospatzeko. Lehendakariarekin batera, ekitaldian izan dira Hezkuntza kontseilaria, Carlos Pérez-Nievas, eta Antolaketa, Kalitate eta Berrikuntza Zerbitzuko zuzendaria, Teresa Aranaz, garai batean ikastetxeko gurasoen elkarteko kide ere izandakoa.
Miguel Sanz Sesma presidentea buru zuelarik, Nafarroako Gobernuak ohiko bilkura egin du gaur. Bertan onetsi diren gaiak kontsultatu nahi izanez gero, ondoko artxibo hau deskargatzen ahal duzu.
Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariari adinekoendako jantokietarako dirulaguntzen 2008ko deialdia onartu dezan.
“NA-7010 errepidea (Astrain-Irurtzun) Arakilgo Ibarrean: Irurtzun-Izurdiaga Saihesbidea” izeneko Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala onetsi du. Proiektuaren sustatzailea Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentua da.
Nafarroako Gobernuak erabaki bat hartu du Udalez gaindiko Proiektu Sektorial deklaratzeko “Gares-Itzarbeibarreko eskualdeko APA Sareko Gasbide” proiektua, Gas Natural Distribución, S.D.G., S,A., enpresak sustatzen duena.
Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran, Nafarroa 2012 Plana onartu du, Foru Komunitateko zuzkidura eta azpiegitura publikoetarako inbertsioak egiteko. Hain zuzen ere, 4.508 milioi euroko gastua eginen dute datozen lau urteetan.
Miranda kontseilariak iragarri duenez, nafarrek Estatuko gainerako biztanleen tratamendu bera izanen dute, nolanahi ere
Nafarroako Gobernuak foru dekretu bat onetsi du gaurko bilkuran Balio Erantsiaren Zergaren Erregelamenduan (martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretua) hainbat artikulu aldatzen dituena aipatu zergan azkeneko urteetan onetsitako erreformetara egokitzeko. Erreforma horietan funtsean Estatuarekin zergak armonizatzeko neurriak hartu izan dira.
Nafarroako Gobernuak “Nafarroa Autonomoa” Plana onartu du; hots, langile autonomoei sostengua emateko neurrien Plana.
Ebroko Erriberako Mendebaldeko Eskualdean agregakin sektorearen meatzaritza- eta ingurumen-antolamendua aurreikusten da
Nafarroako Gobernuak lankidetza hitzarmen bat onetsi du Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioarekin sinatzeko Eraikuntzako Enpresa Kreditatuen Erregistroaren funtzionamendurako. Erregistro hau aurreikusita dago 32/2006 Legean, izan ere, bertan eraikuntzako azpikontratazioa arautzen baita eta arau horren arabera aipatu erregistroak autonomia komunitate bakoitzeko laneko agintariak kudeatua izan behar du.