Castellano | Euskara | Français | English
Udal eta kontzejuetako ordezkariekin bildu da, gaur, Toki Administrazioko kontseilaria
Irunberri, Erronkari eta Otsagabiako Naturaren Interpretazio Zentroetan, "La Naturaleza y el cambio Climático" (Natura eta klima aldaketa) argazki erakusketa dago ikusgai. Madrilgo Natur Argazkilarien Elkarteak (FONAMAD) utzitako 35 argazki dira, orotara, eta tenperaturaren igoerak ingurumenean duen eragina islatu nahi dute.
Nafarroak jomuga turistiko gisa eskaintzen dituen proposamenak ikusgai daude, datorren igandera arte, Expovacaciones azokan, Barakaldoko BEC (Bilbao Exhibition Centre) azoka esparruan urtero egiten duten turismoaren nazioarteko azokan.
Nafarroako Gobernuak Foru Dekretu bat onartu du, eta hartara, Foru Komunitateko Batxilergoaren egitura eta curriculuma ezarri ditu.
Nafarroako Ogasunak 2007ko Errenta eta Ondarearen Kanpainari dagozkion 103.261.487 euro itzuli dizkie guztira zergadunei. Egunotan iritsi gara kanpaina horren erdi aldera.
Gomendioak CD-Rom batean bildu dituzte, guraso eta irakasleentzako gidaliburu didaktiko batekin eta 6-10 urteko haurrentzako jokoekin batera