Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Osasun Zerbitzuak 2008ko Sanferminetarako antolatu dituen larrialdi zerbitzu bereziek 473 pertsona artatu dituzte jaietako lehenengo bost egunetan. Jaietan jazotako istripuekin zerikusia duten larrialdiak San Martin Anbulatorioan (lehengo Soltxaga Anbulatorioa), Nafarroako Ospitalean, eta Bideko Ama Birjina Ospitalean ari dira artatzen, hain zuzen.
Hogei foruzainek, hamabi ertzainek (EAEko poliziak) eta hiru miñoik (Arabako Aldundiko errepide poliziak) Nafarroako Segurtasun Eskolako espezializazio ikastaro bat amaitu zuten uztailaren 2an. Errepide bidezko garraio ikerketari eta ikuskaritzari buruzko ikastaroa izan da, hain zuzen (pertsonen eta salgaien garraioa, nazionala zein nazioartekoa).
Gaur goizean Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko kontseilariak harrera egin dio, bere bulegoan, Mauricio Limón Aguirre Mexikoko Gobernuko Ingurumenaren eta Natur Baliabideen Idazkaritzako (SEMARNAT) Ingurumen Babesaren idazkariordeari. Limón Aguirre Espainian dabil egunotan, bisita ofizialean.
Nafarroako bost kultur taldek emankizunak eskainiko dituzte, asteburu honetan, Zaragozako Expo Erakusketako Kulturen Balkoian, Nazioarteko Erakusketan parte hartzen ari diren herrialde eta lurraldeetako folklorea ezagutzera emateko sortu duten gunean. Foru Komunitateak asteburu honetan eskainiko ditu emankizunak (larunbatean, arratsaldez, eta igandean, goizez).