Castellano | Euskara | Français | English
012 Infolokala, Toki Administrazio Departamentuak eta tokiko 106 erakundek sustaturiko zerbitzua da. 2007arekin alderatuz gero, azken 9 hilabeteetan zerbitzu horrek bikoiztu egin ditu Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin (SNE) zerikusia duten deiak. Izan ere, 30.163 dei jaso dira aurten; 2007an, berriz, 14.691.
Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentua Nafarroako merkatuan Txinatik datorren esnekirik ba ote dagoen egiaztatzen hasi da, hala bada produktuak merkatutik kendu eta immobilizatzeko, melaminaz faltsututa egon daitezkeen esnekiak merkaturatu daitezen saiheste aldera Europar Batasunak agindu duen alertarekin bat. Eguerdi parteko datuen arabera, badirudi ikuskatzaileek ez dutela aurkitu produktu susmagarririk.
Nafarroan, 107 familiatako 137 pertsonak dute gaixotasun hori; 63, emakumeak dira, eta 74, berriz, gizonak
Bihar, larunbata (irailaren 27a), 2008ko Nafarroako Artista Gazteen Topaketetako arte plastikoen eta ikus-entzunezko sormenaren kategorietako lan finalisten erakusketa zabalduko dute, 20:00etan. Topaketak Nafarroako Gobernuak antolatzen ditu, hain zuzen, Nafarroako Gazteria Institutuaren bidez.