Castellano | Euskara | Français | English
(1992ko 113. NAOn argitaratutako testua, irailaren 18an)
Atarikoa
Nafarroako Foru Komunitateak Aurrezki Kutxen arloan zituen zenbait eskumen garatzen dituen ekainaren 29ko 244/1992 Foru Dekretuak 11.2 artikuluan xedatzen du helbide soziala Nafarroatik at duten Aurrezki Kutxek igorri beharko diotela Ekonomia eta Ogasun Departamentuari kredituen inguruko eta gordailuak handitzeko ihardunari buruzko informazioa, baldin eta ihardun hori Nafarroako Foru Komunitatean egin baldin badute.
Hortaz, beharrezko da aipatu informazioaren edukina eta hori aurkezteko baldintzak zehaztea.
Horiek horrela, agindu dut:
1. artikulua
Helbide soziala Nafarroatik at duten Aurrezki Kutxek igorri beharko diote Ekonomia eta Ogasun Departamentuari kredituen inguruko eta gordailuak handitzeko ihardunari buruzko informazioa, baldin eta ihardun hori Nafarroako Foru Komunitatean egin baldin badute. Horretarako, Espainiako Bankuko T.7 egoera-orrian dauden datuak bete beharko dituzte, han bertan azaldu desagregazio maila berean.
2. artikulua
Informazio hori hiruhilabetean behin bidali beharko da, dagokion hiruhilabetekoaren ondorengo bigarren hilabetearen 30a baino lehen.
3. artikulua
Bidali beharreko lehenbiziko datuak 1992.eko hirugarren hiruhilabetekoari dagozkionak izanen dira.
4. artikulua
Foru Agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen den egun berean hartuko du indarra.