Castellano | Euskara | Français | English
Osasun Departamentuko kontseilariak hitzarmena izenpetu du GKE horrekin, Nafarroako Osasun Zerbitzuko ospitalean dauden haurrei aisialdi zerbitzuak eskaintzeko, ospitalean egotearen ondorio psikologikoak arintzea helburu duen jarduera multzoaren esparruan
Guztira 75 proiektu aurkeztu dituzten hogeita bi elkartek, zazpi partzuergok eta tokiko hamabi erakundek laguntzak jasoko dituzte, 2007ko urriaren 1etik 2008ko irailaren 30era arte turismoa garatzeko egindako jardueretarako. Laguntzen guztizko zenbatekoa 958.000 eurokoa izanen da, honela banatuta: 328.000 euro, elkarteetarako; eta 630.000 euro, toki erakundeetarako eta turismo partzuergoetarako.
Hezkuntza Departamentuak Nafarroako unibertsitateetarako laguntzen deialdia ebatzi du, "unibertsitate hedapenerako jarduerak" finantzatzeko. Hain zuzen ere, 75.000 euro eman ditu, 2008an egindako biltzar, jardunaldi, hitzaldi, eztabaida, erakusketa proiektua eta beste jarduera batzuetarako.
Hamabost urtean, Nafarroako Kontsumoko Tartekaritza Batzordeak 2.007 laudo ebatzi ditu, eta 2.489 kasutan bitartekaritzaren bidez irtenbidea aurkitu du