Castellano | Euskara | Français | English
Toki Administrazioko kontseilariak, Aberto Catalán Higuerasek, guztira 1.800.534 euroko inbertsioak onartu ditu Etxarri-Aranatz, Irurtzun eta Urdiainen, Tokiko Azpiegituren Planaren barruan, egingo dituzten obretarako. Inbertsio horri Nafarroako Gobernuaren 1.119.014 euroko diru-laguntza osoa dagokio.
Kultura eta Turismo kontseilariak, Juan Ramón Corpas Mauleónek, Departamentuko zuzendari nagusiekin batera, Camino Paredes Giraldo eta Carlos Erce Eguaras, gaur goizean "Nafarroa 07. Zure hitzordu kulturala" ekimenaren programazio berezia aurkeztu du. Ekimenaren ardatz nagusiak Pío Barojaren oroimena, karlismoaren inguruko I. Ikerketa Jardunaldiak, "Arte garaikidearekin elkargunea" zikloa eta "Fitero, monasterio zistertarra eta bere ondarea" erakusketa dira.
Elurra kentzeko berrogeita hamar makina gatza ari dira botatzen arazoak dituzten puntuetan eta datozen orduetan, bigarren mailako sareko elurra kentzeko lanak bukatzea espero dute
VINSA sozietate publikoak Iruñeko Gorriti kalean duen bulegoaren eta www.vinsanavarra.es web orriaren bidez tramitatuko ditu eskaerak
Armendariz kontseilariak azken urtean pertsona langabetuen kopurua 4.000 pertsonatan jaitsi dela nabarmendu du