Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Gobernuak Artxiboei eta Dokumentuei buruzko Foru Legearen proiektu bat onetsi du, jabetza publiko eta pribatuko dokumentuak definitzeko, Nafarroako artxibo sistema konfiguratzeko, eta Nafarroako Gobernuko, toki erakundetako eta Nafarroako edo Foru Erkidegoan parte hartzen duten beste erakunde publikoetako dokumentazioa kudeatzeko irizpideak zehazteko helburuarekin.
Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón, eta Iruñako alkatesa, Yolanda Barcina Angulo, arratsalde honetan, buru izan dira Iturramako Liburutegi Publikoa irekitzeko ekitaldian, Civivox-en kokatuta. Aipatutako Civivox inauguratu berri da eta hura eraikitzeko 5,4 milioi euro inbertitu dira. Proiektua Ramón Garitano arkitektoarena da.
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari baimena eman dio Ebro Ardatzaren (NA-134) errepidean kokatutako zazpi herrietako saihesbidea eraikitzeko proiektuen eskaintza egiteko: Mendabia, Lodosa-Sartaguda, Andosilla, Azagra, Milagro, Valtierra eta Arguedas.
Nafarroako Gobernuak baimena eman dio gaurko bilkuran Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari obrak kontratatu ditzan Tulebras-Malón (NA-3040) eta Barillas-Ablitas (NA-3041) errepideak zabaldu eta hobetzeko helburuz. Aurrekontua 1.598.884,13 eurokoa da.
Miguel Sanz Sesma presidentea buru zuelarik, Nafarroako Gobernuak ohiko bilkura egin du gaur. Bertan onetsi diren gaiak kontsultatu nahi izanez gero albiste osoa deskargatu.
Nafarroako Gobernuak eranskin bat onetsi du Nafarroako Foru Erkidegoak eta Retevisión erakunde publikoak 1995eko irailaren 22an egindako lankidetza hitzarmenean.