Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Gobernuak gaur onetsi ditu, hiru foru dekreturen bidez, Nafarroako Gobernuko eta bere erakunde autonomoetako langileen lan-baldintzei buruzko akordioaren ordainsarien igoerak. Akordioa uztailean sinatu zen LK eta Afapna sindikatuekin.
Gobernuak akordio bat ontzat eman du. Beraren bidez, aldi baterako izaerarekin, sortu da maiatzaren 27an izango diren Nafarroako Parlamenturako eta Udalbatzetarako hauteskunde-prozesuak antolatzeko.
Miguel Sanz Sesma presidentea buru zuelarik, Nafarroako Gobernuak ohiko bilkura egin du gaur. Bertan onetsitako gaiak kontsultatu nahi izanez gero ondoko artxibo hau deskargatu.
Nafarroako Gobernuak akordio bat ontzat eman du. Beraren bidez, Nafarroako Berdintasunerako Erakundearen zuzendari-gerenteari Nafarroako Abokatuen Elkargoei 158.875 eurotako diru-laguntza emateko baimena eman zaio (Iruña, Tutera, Lizarra eta Tafalla), tratu txarren edota sexu-erasoen biktima diren emakumeei zuzenduriko jarduerak burutzeko.
Arau berriak Ondarearen kudeaketa integratua aurreikusi, prozedurak modernizatu eta sozietate publikoen ondarea arautu egiten du
Nafarroako Gobernuak agindu bat ontzat eman du Foru Erkidegoaren Lurreko Telebista Digital Autonomikoaren estaldura biztanleen %94,91eri hedatzeko lanak burutzeko, 2.456.276,56 euroko aurrekontuarekin.
Salneurria 60.300 eurokoa da
Nafarroako Gobernuak gaitzetsi egin ditu gaurko bilkuran igande goizaldean gertatutako kale terrorismoko ekintzak Iruñeko Udaletxearen kontra eta hainbat finantza entitateren aurka.