Castellano | Euskara | Français | English
Ruby Yang-ren The Blood of Yingzhou District bihar eta asteazkenean emango da Civican gunean
Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Kultura eta Turismo kontseilariari milioi bat euroko dirulaguntza eman diezaion Baluarte Biltzar Jauregia eta Nafarroako Auditorioa, S.A. sozietateari.
Miguel Sanz Sesma presidentea buru zuelarik, Nafarroako Gobernuak ohiko bilkura egin du gaur. Bertan onetsi diren gaiak kontsultatu nahi izanez gero, ondoko artxiboa deskargatu.
Nafarroako Gobernuak, Gizarte Ongizatea, Kirola eta Gazteriako Departamentuaren bidez, gaur goizeko bilkuran, Nafarroako Kirol eta Gazteria Erakundearen zuzendariari baimena eman dio, Javier Trigo Oubiña, Izabako eta Otsagabiako udalei 590.000 euro emateko. Aipatutako udalek adierazitako dirua erabiliko dute, 2007. urtean, XXIII. "Iraupen-eskiko eskola kanpaina" antolatzeko eta kudeatzeko.
Nafarroako Gobernuak, Foru Dekretuaren bidez, ontzat eman du sexu-indarkeriari buruzko neurri integralak dituen Araudia. Bertan, uztailaren 2ko 22/2002 Foru Legean ezarritakoa zehaztu da, martxoaren 3ko 12/2003 Foru Legeak aldatuta.
Nafarroako Gobernuak, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuaren bidez, foru dekretu bat onetsi du gaurko bilkuran Nafarroako Kirol Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendu araubidea arautzeko.