Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Gobernuak 655.430,55 euroko gastua onetsi du gaurko bilkuran Azparrengo (Artzibar) kontzeju etxea berritzeko eta hango pilotalekua estaltzeko.
Miguel Sanz Sesma presidentea buru zuelarik, Nafarroako Gobernuak ohiko bilkura egin du gaur. Bertan onetsi diren gaiak kontsultatu nahi izanez gero, ondoko artxibo hau deskargatzen ahal duzu.
Nafarroako Gobernuak Foru Dekretu bat onetsi du Gizarte Zerbitzuen Administrazio arteko Kontseilua eratzen duena. Aipatu kontseilua organo iraunkorra da Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioaren eta toki entitateen arteko lankidetzarako.
Nafarroako Gobernuak gaur Foru Dekretu bat ontzat eman du. Beraren arabera, Nafarroako Ehiza eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea garatzen eta exekutatzen duen araudia biltzen duen Foru Dekretu bat. Dekretu honen aztergaia Foru Komunitateko ehiza eta arrantza antolatua eta iraunkorra garatzea da.
Nafarroako Gobernuak Erabaki bana onetsi ditu gaurko bilkuran, korritu tasak finkatzen dituztenak, 1992 eta 1997an finantza entitateekin sinatutako lankidetza akordioetara bildu diren etxebizitza arloko jarduketa babesgarrietarako mailegu kualifikatuetan.
Gobernuak baimena eman du lankidetza hitzarmena egiteko Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutu, Nafarroako Enplegu Zerbitzu eta Ijitoen Idazkaritza Nagusia Fundazioaren artean.