Castellano | Euskara | Français | English
Gripearen aurkako txertoa urtero ematen dute, eta bereziki egokia da 60 urtetik gorakoentzat eta gaixo kronikoentzat
Nafarroako ikasleen %65,78k ikastetxe publikoetan ikasiko dute (65.232), eta %34,22k, berriz, itunpeko ikastetxeetan (33.937)
Euskarabidea/Euskararen Nafar Institutuak antolatutako “Kultur Zikloa” kanpainaren barruan, Nafarroako 45 herri izanen dira onuradun. Kanpainaren helburua da euskararen erabilera sustatzea adierazpen artistikoen bitartez, hala nola antzerki, musika, zinema eta bestelako kultur eta eszena-irudikapenen bitartez.
Beherapena herriarteko bidaiari garraioko zerbitzu publiko erregularretan eginen dute, Nafarroa barruko joan-etorrietan; onuradunak, berriz, Nafarroan erroldatuta dauden 16-25 urteko gazteak izanen dira
Nafarroako Gobernuak, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren bidez, mendekotasunen bat duten adinekoentzako 700 plaza publiko sortuko ditu egoitzetan, hitzartze programa berri baten bidez. Programaren edukia María Isabel García Malo kontseilariak aurkeztu du, gaur, prentsaurrekoan.