Castellano | Euskara | Français | English
Sistema berriak, gainera, aurkeztutako dokumentuak modu elektronikoan izenpetzeko aukera eta datuak segurtasun berme guztiekin zaintzeko informazioa emanen ditu
Nafarroako Gobernuak hartutako erabaki banaren bidez, baimena eman zaio Hezkuntza Departamentuari eskolako garraio publikoa egiten duten enpresei kontratuak luzatzeko 2008-2009 ikasturtean.
Lurraldearen plangintza egiteko eredu gisa erabiltzen duten kartografia 1:5.000 eskalako Mapa Topografikoa da, eta Ortofotografiak lurraldea airetik ikustea ahalbidetzen du, ibilgailuen forma eta lursailen mugak bereizteko adinako zehaztasunarekin
Miguel Sanz Sesma presidentea buru zuelarik, Nafarroako Gobernuak ohiko bilkura egin du gaur. Bertan onetsi diren gaiak ezagutu nahi izanez gero, ondoko dokumentazio hau kontsultatzen ahal duzu.
Nafarroako Gobernuak 240.000 euro inbertitu behar ditu Funesko ikastetxe publikoan kokatuta dagoen udal kiroldegia birmoldatzeko. Horrela jasotzen da Gobernuak gaur hartutako erabakian non lankidetza hitzarmena onetsi baita, Familia, Gazteri, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak eta Funesko Udalak sinatzeko.
Urdiain-Altsasuko Industrialdearen Udalez gaindiko Plan Sektorialaren S-1 Sektorea (Urdiain) onura publikotzat deklaratu du Nafarroako Gobernuak, desjabetzapenaren ondorioetarako, gaur hartutako erabaki baten bidez. Aipatu Plan Sektoriala Nafarroa 2012 Planaren barrenean jasota dago.
Nafarroako Gobernuak omenaldia egin dio Carlos Chivite Cornago cintruenigoarrari, gaur, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan. Chivite senataria eta Nafarroako Alderdi Sozialistako idazkari nagusia zen, eta martxoaren 31n hil zen. Lehenago, Kongresuko diputatu eta Cintruénigoko alkate izan zen, besteak beste.
Nafarroako Gobernuak ondoko izendapen hauek onetsi ditu gaur Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak eta Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuak proposatuta: