Castellano | Euskara | Français | English
Azaroan gutun bana bidaliko diete 40-60 urteko nafarrei, eta 2009ko hilabete bakoitzeko helburu bana proposatzen duen egutegia emanen diete, modu osasungarrian bizitzeko
Pilotalekua Foru Komunitateko funts publikoekin eraiki zuten, eta Rosarioko Nafarroako Etxearena da; asteburu honetan Sanz presidentea Txapelketako finalak ikustera joanen da, eta dominak banatzeko ekitaldiko buru izanen da
Urriaren 18tik abenduaren 7ra bitarte 2008ko Udazkeneko Bira eginen dute; hots, berrehun biztanletik milara bitarteko udal eta kontzejuetara antzerkia, musika, zinema eta folklorea eramaten dituen kultur programa. Udazkeneko Bira Nafarroako Gobernuak antolatzen du, Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez.
Aurten VIII. aldiz egin dituzten Udako Ikastaroak, eta antolatu dituzten 30 jardueretan 3.741 lagunek parte hartu dute
"Las aventuras del Enanito Fermín en un planeta en apuros" ipuina Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak garapenerako hezkuntzaren arloan abiatu duen ekimen baten esparruan dago
Gobernuak, ekonomia suspertu dadin bultzatzeko, inbertsio publikoa %16 handituko du