(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Ogasuna :
    • Sozietateen gaineko Zerga :
      • 125/2014 Foru Agindua, apirilaren 15ekoa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, 2013ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 artean hasitako zergaldietako Sozietateen gaineko Zergaren eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

125/2014 Foru Agindua, apirilaren 15ekoa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, 2013ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 artean hasitako zergaldietako Sozietateen gaineko Zergaren eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren

 

(2014ko 83. NAOn argitaratutako testua, apirilaren 30ean)

Atarikoa

Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboak, zerga hori arautzen duen abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legeko 80. eta 81. artikuluetan ezarritakoarekin bat, beharturik daude zergaren aitorpena aurkeztera, haren diru-sarrera zehaztu eta egitera eta behar diren dokumentu eta egiaztagiriak aurkeztera, Ekonomi eta Ogasuneko kontseilariak ezarritako toki eta moduan.

Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen (EIT) erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuak Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan tributuen aplikaziorako teknika elektroniko, informatiko eta telematikoen ugaritzeari eta hobetzeari heltzen die, alde batetik tributudunek errazago bete ahal izateko tributu betebeharrak (bai materialak bai formalak), eta bestetik, errespetatzeko haien eskubideak eta bermeak, eta, azkenik, tributuen aplikazioan Administrazioaren eraginkortasuna areagotzeko.

Beraz, Nafarroako Zerga Ogasunak aitorpenen aurkezpen telematikoaren arloan duen esperientziaren arabera, eta kontuan izanik tributudunek gero eta gehiago eskatzen dutela teknologia berriak erabili ahal izateko aukera Zerga Administrazioarekin dituzten harremanetan, xedatzen da, aurreko ekitaldietan bezala, bide telematikoa izan dadila sistema bakarra S-90 eredua aurkezteko, foru agindu honen bidez onesten den eredua, hain zuzen ere.

Foru agindu honetan Interneten bidezko aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak eta prozedura finkatzen dira. Gainera, Nafarroako Zerga Ogasunak prestatu duen laguntza programa erabiltzen ez duten tributudunek bidali beharreko aitorpen-likidazioen fitxategiek eduki beharreko erregistroen diseinuak zehazten dira. Aipatutako erregistroen diseinuak Nafarroako Zerga Ogasunaren web-orrialdean zehazten dira, Interneteko helbide honetan: http://www.hacienda.navarra.es.

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoan xedatutakoaren arabera bi administrazioei ordaintzen dieten eta Nafarroakoaz besteko araudia aplikatzen duten Sozietateen gaineko Zergaren eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren (establezimendu iraunkorrak) subjektu pasiboei dagokienez, fitxategi bat bide telematikoen bidez bidaliz aurkezten ahalko dituzte aitorpenak. Fitxategi hori araudia aplikatzen duen administrazioak eredu bakoitzarentzat zehazten dituen erregistroen diseinuetara egokituko da. Beste bide bat 320 eredua aurkeztea da, hots, "Nafarroakoaz besteko araudiko sozietateen gaineko zerga" izenekoa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren uztailaren 5eko 257/2013 Foru Aginduaren bidez onetsia.

Ekitaldi honen aitorpena egiteko berrikuntza aipagarrien artean nabarmentzekoa da hainbat kenkariri erregistro bat jarri izana kasuan kasuko kenkariaren oinarria kalkulatzeko aintzat hartu beharreko diru-laguntzen zenbatekoa esleitzeko; eta, 63. artikuluari eta hurrengoei jarraikiz, aktibo finko materialetako eta ondasun higiezinetako inbertsioengatiko kenkariaz baliatzen diren subjektu pasiboen kasuan, erregistro bat sortu izana inbertsioaren xedeko aktiboen izaera aitortzeko, eta koadro bat, non aktibo ibilgetu materialaren eta ondasun higiezinetako inbertsioen balio gordina, amortizazio metatua eta, kasua bada, zenbatutako narriadura zehaztuko diren, Kontabilitate Plan Orokorreko kontuen arabera hiru digiturekin banakatuta, hori guztia aurreko ekitaldiaren amaierari nahiz aitortzen den ekitaldiaren amaierari erreferentzia eginez.

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarrian baimena ematen zaio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari foru agindu bidez arautu dezan zergadunek eta entitateek zein kasu eta baldintzatan aurkezten ahal dituzten baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliz aitorpenak, jakinarazpenak, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo tributuen arloko arautegiak eskatutako beste agiri guztiak.

Horrenbestez, agindu dut:

1. artikulua. Establezimendu iraunkorrei dagokien Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren eta Sozietateen gaineko Zergaren autolikidazioaren eredua (S-90) onestea.

1. Sozietateen gaineko Zergaren eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren (establezimendu iraunkorrak) autolikidaziorako S-90 eredua onesten da, 2013ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 artean hasitako zergaldietarako.

Eredu horren argibide osagarrien zatiak estatistiketarako bakarrik balioko du.

2. Subjektu pasibo guztiek baliabide telematikoak erabiliz aurkeztu behar dute S-90 eredua, zeinahi delarik eragiketen bolumena, 4. artikuluan ezarritako baldintza orokorrei eta 5. artikuluan ezarritako prozedurari jarraikiz.

2. artikulua. Aitortu beharra.

Aitorpena S-90 ereduari jarraituz egitera behartuta daudenak: Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboak, zerga hori arautzen duen 24/1996 Foru Legearen 11. artikuluan aipatzen direnak, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 18. artikuluan xedatutakoaren arabera Nafarroako foru araudia aplikatzen badute, bai eta establezimendu iraunkorrei dagozkien ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadunak ere, aipatu Hitzarmen Ekonomikoaren 28. artikuluan xedatutakoaren arabera Nafarroako foru araudia aplikatzen badute.

Nafarroakoaz besteko araubidea aplikatzen duten subjektu pasiboek 4. artikuluan xedatutakoari jarraikiz aurkezten ahalko dituzte autolikidazioak.

3. artikulua. Aurkezteko epea, eta ordaindu edo itzultzeko modua.

1. Subjektu pasiboek zergaldia bukatu eta hurrengo bosgarren hilabeteko lehenengo egunetik zazpigarren hilabeteko hogeita bosgarren egunera arte doan epearen barnean aurkeztu beharko dute aitorpena, hala Nafarroako foru arautegia, nola Nafarroakoaz besteko araudia aplikatu behar denean.

Aurreko paragrafoan aipatzen denaren arabera, subjektu pasiboek, haien aitortzeko epea foru agindu honek indarra hartu eta hurrengo hogeita bosgarren egun naturala baino lehen amaitu bada, foru aginduak indarra hartu eta hurrengo hogeita bost egun naturalen barrenean aurkeztu beharko dute aitorpena.

2. Subjektu pasiboak, aitorpena aurkezten dutenean, behartuta egonen dira autolikidaziotik ateratako tributu-zorra Nafarroako Zerga Ogasunaren lankide den edozein finantza entitatetan sartzera. Diru-sarrera egiteko "712 Ordain gutuna" eredua erabiliko da. Gainera, Nafarroako Zerga Ogasunak ordaintzeko onartzen duen beste edozein bide erabiliz egin dezakete diru-sarrera.

Egindako autolikidaziotik dirua itzultzeko ateratzen bada, zein entitate eta kontutan ordaindu behar den adierazi beharko da, aitorpenak horretarako duen atalean.

4. artikulua. Autolikidazioen aurkezpen telematikorako baldintza orokorrak.

1. S-90 ereduaren aurkezpen telematikoa egiteko, baldintza hauek bete beharko dira:

a) Aitortzaileak identifikazio fiskaleko zenbakia eduki beharko du (IFZ).

b) Aitortzaileak ziurtagiri elektronikoa eduki beharko du, Nafarroako Zerga Ogasunak onartua, Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen (EIT) erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuan ezarrita dagoenari jarraikiz.

Ziurtapen zerbitzuak eta ziurtagiri elektronikoak emateko baimenduak daudenak dagokien atalean aipatzen dira; hartara, Interneteko http://www.hacienda.navarra.es helbidetik iristen ahal da.

c) Aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko beste dokumentu batzuk hirugarren pertsonen izenean baliabide telematikoak erabiliz aurkezteko eta tributu zorren ordainketa baliabide telematikoak erabiliz tramitatzeko kanpo-lankidetzarako akordioa onesten duen ekainaren 29ko 130/2009 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat, aurkezleak, aitorpenak hirugarrenen izenean egiteko baimendutako pertsona edo entitate bat baldin bada, Nafarroako Zerga Ogasunak onartutako ziurtagiri elektronikoa, aurreko b) letran aipatzen dena, eduki beharko du.

d) Aitortzaileak edo, bidezkoa bada, aurkezle baimendunak, igorri beharreko aitorpena jasotzen duen fitxategia lortzeko laguntza programa bat erabili beharko du aurretik. Laguntza programa hori Nafarroako Zerga Ogasunak S-90 ereduko aitorpenetarako prestatu duena edo formatu bereko fitxategi bat sortzen duen beste bat izan daiteke.

Fitxategi horien edukia Nafarroako Zerga Ogasunaren web-orrialdean ezarritako erregistro diseinuetara egokituko da (http://www.hacienda.navarra.es).

e) Aitortzaileek aurkezpen telematiko hori egiteko eskatzen diren arau teknikoak bete beharko dituzte. Arau horiek Nafarroako Zerga Ogasunaren web-orrialdean daude ikusgai, Interneteko http://www.hacienda.navarra.es helbidean.

2. Telematika bidez igortzen diren aitorpenetan akats formalak agertzen direnean, sistemak berak emanen dio horren berri aitortzaileari akatsak azaltzeko mezuen bitartez, behar den zuzenketa egin dezan.

3. Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoan xedatutakoaren arabera bi administrazioei ordaintzen dieten eta Nafarroakoaz besteko araubidea aplikatzen duten subjektu pasiboei dagozkien autolikidazioak honela aurkezten ahalko dira:

a) Nafarroako Foru Komunitatean aurkeztu behar diren aitorpenak lortzeko, subjektu pasiboek Zerga Administrazioko Estatu Agentzian edo EAEko foru ogasunetan aurkeztutako aitorpenaren kopia bat gordeko dute, administrazio horiek eredu bakoitzarentzat zehazten dituzten erregistro diseinuetara egokitutako fitxategi informatikoan.

b) Aipatu fitxategi informatikoa telematika bidez igorriko da, Nafarroako Foru Komunitatean aurkezteko, eta dagokion diru-sarrera eginen da, edo itzulketa eskatuko, 3.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Bestela, 3. atalean aipatutako autolikidazioak 320 ereduaren bidez aurkezten ahalko dira, hots, "Nafarroakoaz besteko araudiko Sozietateen gaineko Zerga" izenekoaren bidez, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren uztailaren 5eko 257/2013 Foru Aginduaren bidez onetsia.

5. artikulua. S-90 ereduari dagozkion aitorpenak eta beste administrazio batzuetan aurkeztutako aitorpenen kopiak Interneten bidezko baliabide telematikoekin aurkezteko prozedura.

a) Honako prozedura hau jarraituko da S-90 ereduari dagozkion aitorpenak Interneten bidezko baliabide telematikoekin aurkezteko, Nafarroako Zerga Ogasunak garatutako laguntza programa erabiliz:

1. Aitorpena betetzea, laguntza-programa erabiliz.

2. Aitorpena bete ondoren, balioztatu egin behar da, aurkeztu aurretik.

3. Aitorpena balioztatu ondoren, Interneten bidez igortzen ahalko da. Igorpen berean aitorpen bat baino gehiago sar daiteke, betiere eredu eta urte berekoak baldin badira.

4. Aitorpena igorri ondoren, sistemak erantzunen du, hartze-agiri zenbakia eta aurkezpenaren eguna eta ordua emanda. Gero, igorpena balioztatu eta prozesatu ondoren, haren emaitza egiaztatzen ahalko da, Interneteko ondoko helbidean aitorpenak kontsultatzeko erabiltzen ahal den aplikaziotik abiatuta: http://www.hacienda.navarra.es.

b) Beste administrazio batzuetan aurkeztutako aitorpenen kopiak Interneten bidezko baliabide telematikoekin aurkezteko, prozesu honi jarraitu behar zaio:

1. Nafarroako Ataritik, Ogasunarekin egiten diren izapideen zerbitzuan sartu.

2. Egin beharreko aitorpenaren araudia eta eredua aukeratu, eta fitxategia inportatu.

3. Inportazioa egin ondoren, igortzeko aukera erabili. Aitorpena zuzena bada, sistemak balioztatuko du. Akatsik atzemanez gero, inprimakiaren bidez komunikatuko da, eta haiek zuzendu arte ezin izanen da aitorpena aurkeztu.

4. Lotea igorri ondoren, sistemak erantzunen du, hartze-agiri zenbakia eta aurkezpenaren eguna eta ordua emanda. Gero, igorpena balidatu eta prozesatu ondoren, haren emaitza egiaztatzen ahalko da, Interneteko ondoko helbidean aitorpenak kontsultatzeko erabiltzen ahal den aplikaziotik abiatuta: http://www.hacienda.navarra.es.

6. artikulua. S-90 ereduari dagozkion aitorpenekin batera aurkeztu beharreko dokumentu eta egiaztagiriak.

Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 66.6 artikuluak aipatzen dituen agiriak aurkeztu behar dituzten subjektu pasiboek eta, orokorrean, lege edo arauzko agindu bitartez S-90 ereduari dagozkion aitorpenarekin batera agiriak aurkeztu behar dituztenek, eskakizun hori betetzeko, agiri horiek aitorpenerako epearen barnean aurkeztu beharko dituzte Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazten diren bideetatik.

Subjektu pasiboek agiri horien urtea eta erregistro zenbakia agerraraziko dituzte Zergaren aitorpenean, horretarako prestatuta dauden laukietan. Era berean, lauki horiek erabiltzen ahalko dituzte aitorpenaren agiri osagarriak norberaren kabuz aurkeztu izana agerrarazteko.

7. artikulua. Eragiketa lotuei buruzko informazioa.

S-90 ereduko eragiketa lotuei dagokien atala osorik bete beharko da nahitaez agiriak aurkeztu behar direneko eragiketei dagokienez, urriaren 13ko 282/1997 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamenduko 20. ter artikuluak xedatzen duenez.

Hala ere, lotura duen mota bereko pertsona edo entitate bakoitzeko baterako zenbatekoa balorazio-metodo berberarekin kalkulatuta 100.000 euro gainditzen ez duten eragiketak ez dira aitortu beharko.

Azken Xedapen Bakarra

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa