Castellano | Euskara | Français | English
Foru Komunitateko Administraziorako eta haren erakunde autonomoetarako Erregistro Elektroniko Orokor bakarra eta komuna sortzeko izapideak egiten hasi da Nafarroako Gobernua. Herritarrek, hartara, helbide elektroniko bat edo www.navarra.es atarian jarriko duten sarbide bat erabili ahal izanen dituzte eskaera, idazki eta jakinarazpenak aurkezteko, urteko 365 egunetan, egunean 24 orduz, bulego batera joan ordez.
Sistema aitzindari hau sortzeak 200.000 euroko kostua izango du, eta zerbitzuak hobetzeaz gain, erakunde arteko koordinazioa hobetuko du
Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari 421.363 euroko gastua egin dezan 2009. urtean nekazari gazteak bere gain hasteko xedez.
Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari 364.258 euroko gastua egiteko 2008. urtean, eta 545.384 euro 2009an eta 907.635 euro 2010ean konprometitzeko, nekazaritzako ustiategiak modernizatzeko dirulaguntzak ematen ahal izateko.
Gainera, sare publikoko 93 liburutegiek dute Interneteko konexio finkoa erabiltzaileen esku
Erabakiaren bidez, kostuak eta exekuzio-epea murriztuko dira
Maite Miquéleiz Berrade, Barañaingo Santa Luisa de Marillac ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikaslea, "Zer da errege bat zuretzat?" izeneko lehiaketa nazionalaren XXVII. edizioko irabazlea izan da gure autonomia erkidegoan, eta berak ordezkatuko ditu Nafarroako ikasleak Juan Karlos I.a Erregearekin izanen duten bilkuran. Lehiaketa Fundación Institucional Española delako erakundeak antolatzen du eta Orange Fundazioak babesten.
Nafarroako Gobernuak Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariari “NA-134 errepideko Andosillako saihesbidea” proiektuaren obrak kontratatzeko eta, aldi berean, aipatu proiektuak ukitzen dituen ondasun eta eskubideak okupatzea presakotzat deklaratu du, nahitaezko desjabetzapenaren ondorioetarako. Betebehar hauei aurre egiteko, Nafarroako Gobernuak 9.195.544 euroko gastua onetsi du.
Nafarroako Gobernuak hitzarmen baten testua onetsi du gaurko bilkuran, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak eta Villatuertako Udalak sinatu behar dutena herriko zeharbidea berritzeko xedez.
Miguel Sanz Sesma presidentea buru zuelarik, Nafarroako Gobernuak ohiko bilkura egin du gaur. Bertan onetsi diren gaiak kontsultatu nahi izanez gero, ondoko artxibo hau deskargatzen ahal duzu.
Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Nafarroako Mendekotasun Agentziako zuzendari kudeatzaileari, Burlatako "Erronkaribar" eta "Andre Maria" zentroetan ezintasun psikiko neurrizkoa, larria eta sakona duten pertsonak artatzeko zerbitzua kudeatzeko kontratu bat egiteko.
Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Nafarroako Mendekotasun Agentziako zuzendari kudeatzaileari, Miranda Argako "Gazteluko Ama Birjina" egoitzan mendekotasunen bat duten 23 adineko artatzeko plazak gorde eta betetzeko kontratua egiteko.