Castellano | Euskara | Français | English
Zergak eta prezio publikoak ordaintzeko eta Foru Administrazioari beste ordainketa batzuk egiteko herritarrek erabil dezaketen banku, kutxa eta kreditu kooperatiben sarea aurki zabalduko dute, Nafarroako Gobernuaren eta Red.es sozietate publikoaren arteko bat-egite protokoloari esker; Gobernuaren gaurko bileran onartu duten protokoloari esker, hain justu.
Gobernuak abeltzaintzako azpiegiturak diruz laguntzeko 3,5 milioi euroko urte anitzeko gastua baimentzeko erabakia hartu du. Diru kopuru hori 2008 eta 2009 urteetan banatuko da, zati berdinetan.
Nafarroako Gobernuak Intzako (Araitz) herrilurrak berreskuratzeko transakzio hitzarmenaren oinarriak onetsi ditu gaur hartutako erabaki baten bidez. Horrela, Intzako Kontzejuak herri ondasunen gaineko aprobetxamenduetako eskubideak dituzten partikularrekin aprobetxamendu eskubideak itauntzen ahalko ditu. Horretarako iturritzat joko da Araizko udal-katastroa, izan ere, ezagutzen den zaharrena baita.
Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari 2008. urtetik eta 2011. urtera bitartean 35.000 euro gastatzeko urtero. Helburua da laguntza teknikoa kontratatzea Ingurumen Zainketa Plana egiteko Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapeneko Planaren barrenean (LGP).
Nafarroako Gobernuak erabaki bat hartu du Eroski-Iruña merkataritza establezimendu handiari baimena ematen diona Iruñeko instalakuntzak berritu eta handitzeko. Aldi berean, aipatu jardueretarako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa espedientea onetsi da.
Nafarroako Gobernuak akordioa erdietsi du gaurko bileran, eta ondorioz, 2008-2012 aldiko Iruzurraren Aurkako Plana egiteko ardura eman dio Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoari.
Nafarroako Gobernuak akordioa erdietsi du, eta hartara, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuari baimena eman dio 2.335.000 €-ko gastua egiteko. Zenbateko hori I+G+b teknologoak prestatzeko beken deialdian egiteko dauden eskaeren izapideak egiteko izanen da, hain justu.
Datorren larunbatean, hilak 8, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta, Nafarroako Gobernuak desberdintasunei buruzko hausnarketaren garrantzia azpimarratzen duen adierazpen instituzionala eman du argitara, honekin batera emakumeenganako edozein diskriminazio mota salatzen duelarik.