Castellano | Euskara | Français | English
Presidenteak Nafarroaren laguntza eskaini du Frantziako Senatuan, beste eskualde batzuetan petrolioarekiko mendekotasuna txikitzeko
Nafarroako Gobernuaren akordioari jarraiki, udaberriko uholdeek nekazaritza erabilerako azpiegitura publikoetan eragin zituzten kalteak babesgarri izendatu dituzte. Laguntzen gehienezko zenbatekoa 352.367,73 eurokoa izanen da, eta onuradunak 26 toki entitate izanen dira.
Javier Caballero Martínez lehen presidenteordea buru zuelarik, Nafarroako Gobernuak ohiko bilkura egin du gaur. Bertan onetsi diren gaiak ezagutu nahi izanez gero, ondoko dokumentazio hau kontsultatzen ahal duzu.
Nafarroako Gobernuak Nafarroako Lurralde Estrategiaren 2005-2006 txostena onartu du gaurko bilkuran. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legeari jarraiki bi urtean behin eginen duten txostena da, hain zuzen, eta lehenengoaren arabera, Nafarroako Lurralde Estrategian aurreikusitako politika publikoen %95,6 ezarri dituzte.
Allo, Arronitz, Berbintzana, Los Arcos, Lerin, Miranda de Arga eta Sesma udalerriei gas naturalez hornitu nahi zaie
Lodosako Jarduera Ekonomikoen Eremuari buruzko Udalez gaindiko plan sektoriala onetsi du Nafarroako Gobernuak erabaki bidez. Eremuak guztira 993.805 metro karratu okupatuko ditu eta aukera emanen die Ebroko Ardatz eskualdean jarduera sortuko duten enpresei ingurune ekargarrian jartzeko, izan ere, bertan komunikazio sareak (autopsia eta trena, batez ere), ura (Ebro ibaia eta Lodosako Ubidea), saneamendu sareak eta energia-azpiegitura baitira.
Nafarroako Gobernuak 5.579.199 euroko inbertsioa onetsi du erabaki bidez Foru Komunitateko hainbat eskualdetan elektrizitatearen hornidura hobetzeko xedez.