Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Gobernuak Foru Dekretu bat onartu du gaurko bilkuran, eta hari jarraiki, Nafarroako Medikuntzako Teknologia Gunearen mende egonen den Berrikuntza eta Kalitate Zuzendariordetza sortu dute. Hala, uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretua aldatu dute, Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onartu zituena.
Nafarroako Gobernuak akordioa erdietsi du, eta hala, 2009an 3.900.010 euro emanen ditu ekipamendu eta aplikazio informatikoak sortu, kudeatu eta erabiltzeko. Lana "Producción Informática de Navarra SL" (PIN) sozietate publikoari agindu diote, hain zuzen.
Nafarroako Gobernuak akordioa erdietsi du, eta hala, Leitzan 1.983 metro koadroko herri lursailaren bereizketa eginen dute. Hain zuzen ere, 1. poligonoko 476. lursailaren zati bat da, eta "Beheko Errota" inguruan dago. Lursaila erabilera publikokotzat izendatu dute, eta bereizketa egin ondoren beste lursail batekin trukatuko dute.
Nafarroako Gobernuak akordioa erdietsi du, eta hala, Nafarroa 2012 Planaren baitan Tuteran Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publiko bat eraikitzeko proiektua idazteko eta lehenengo faseko lanak zuzendu eta gauzatzeko kontratua egiteko baimena eman du.
Nafarroako Gobernuak akordioa erdietsi du, eta Hezkuntza Departamentuari baimena eman dio 2007-2008 ikasturtean ikastetxe publikoetan jantoki zerbitzua eskaini zuten enpresen kontratuak luzatzeko. Hala, 2008-2009 ikasturtean ere zerbitzua eskainiko dute.
Nafarroako Gobernuak akordioa erdietsi du, eta hala, baimena eman dio Mª Isabel García Malo, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilariari, kirol taldeei eta kirol talde filialei 200.000 euroko diru laguntzak emateko, 2009an Nafarroan ekitaldiak eta ikuskizunak antolatzeko. Diru laguntzak banakako ebaluazio araubidearen arabera emanen dituzte.
Nafarroako Gobernuak baimena eman dio, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiari, Biurrungo "Alaitz" egoitza kudeatzeko kontratua egiteko. Gizarte bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonentzako egoitza da, hain zuzen, eta 2009ko kontratuaren balioa 579.055 eurokoa izanen da. Kontratu osoaren balioa, berriz, 2.264.067 eurokoa izanen da (2012ra arte urtero egin daitezkeen luzapenak barne).
Nafarroako Gobernuak akordioa erdietsi du gaur, eta Guardia Zibila zoriondu du Frantzian terrorismoaren aurka gauzatu duten operazioarengatik. Bertan, Garikoitz Aspiazu Rubina "Txeroki" ETAko komandoen ustezko burua atxilotu dute, hain zuzen.