Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Deialdian 77 proiektu aurkeztu dira, 29 oinarrizko ikerkuntzakoak eta 48 ikerkuntza kliniko eta epidemiologikokoak
Enpresa arloko zuzendari nagusi Begoña Urienek nabarmendu du itzalaldia “gertaera gogoangarria" dela eta foru erkidegoan hasi dela garai digitala
Laguntzarik ez duten zonaldeetarako eta nekazal-ingurumen neurrien zenbatekoa %71 hazi da 2006. urtekoaren aldean
Saria Beiren eman dute, Lazaro Galdianoren jaioterrian, "El bebedor de lágrimas" liburuaren kalitatea aintzatesteko asmoarekin
Nafarroaren Nazioarteko Planaren (PIN) sustapenerako bideoa. Horretan Foru Komunitatea erakusten da turistikoki duen erakargarritasuna, baina, batera inbertitzeko, enpresa ekimenak garatzeko eta ikasteko lurralde erakargarria bezala agertzen da bertan. Bideo hau Nafarroako Gobernuak 2009ko ekainaren 28an Bruselako Cervantes Institutuan aurkeztutako kanpainaren baitan kokatua dago.
Nafarroako Gobernuak, Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuaren bitartez, migrazio fenomenoaren gaineko kontzientziazio eta sentsibilizazio kanpaina eginen zuen 2008. urte amaierara arte, "Berdinak gara. Desberdinak gara. Pertsonak gara" lemapean. Kanpaina honen helburu nagusia migrazio prozesuen eta fenomenoen ulermena hobetzea, beren ekarpenak nabarmentzea, eta aurreiritzi eta estereotipoei aurre egitea da.
Nafarroako Kanalak Itoitzeko urtegiaren obraren hartunean du jatorria, Longidako udalerriko mugapean; handik hegorantz luzatzen da Ablitasen dagoen Lorreko urmaelean amaitu arte. Lehenengo tarteak Agoitzerriaren iparretik igarotzen da; ondoren Iruñerrian sartzen da, hego-ekialdetik, Alaitz mendizerraren paretik. Iruñerria utzi eta hego alderako bidea hartzen du, ekialdeko Nafarroako Erdialdea zeharkatuz, Alaitz eta Uxueko mendizerren mendebaldeko adarretan ezarrita. Hegorantz joanda, Kanala, behin Aragoi ibairen bailara eta Errege Bardeen ipar-mendebaldeko muturra zeharkatu eta gero, Tuterako Erriberan sartzen da, Ebro ibaira heldu eta hura gurutzatu arte. Norabide bera jarraituz Montes de Cierzo direlakoak topatu eta horien ingurutik igarotzen da, ekialdetik mendebalderantz. Kanalak aurrera jarraitzen du, hegorako norabidean, esan bezala, Lorreko urmaelean amaitu arte.
Nafarroa 2012 Planak 25.173 lanpostu zuzen eta 40.000 ez-zuzenen sorrera aurreikusten du. Planak 93 ekimen aurreikusten ditu; horietatik 86 proiektu (%92) abian dira eta horien artean 65ek inbertsioak burutu dituzte jada. Beste 21ek aldez aurreko jarduerak garatu dituzte eta 7 abiatzear daude. Osotara, dagoeneko 488 milioi euro inbertitu dira, hau da, gisa honetako jardueretarako Nafarroa 2012 Planak aurreikusitako inbertsioaren %14a.
Gizarte Zerbitzuen Karteraren sustapenerako bideoak neurri horien onuren jasotzaileak diren hainbat kolektiboak aurkezten ditu: genero indarkeriaren biktimak, minusbaliotasunen bat duten pertsonak, babesik gabeko adinez txikiak, bazterketa soziala bizi duten pertsonak eta dependienteak. Bideoak gogora ekartzen du Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Karterak bere baitan hartu eta zehazten dituela hiritargoak prestazio sozialak jasotzeko dituen eskubideak.
Nafarroak, urte osoan zehar, paisaia eta kultura mailan erakargarritasun handia bermatzen dio bisitariari. Urtaro bakoitzak bere ezaugarri propioak ditu, erakargarriak eta sendoak oro har. Udaberria, bide berdeetan barna paseoan ibiltzeko eta Errege Bardeez gozatzeko garai bikaina da. Uda jai herrikoen garaia da; Iruñeko Sanferminekin hasi uztailaren 7an eta hurrengo asteetan zehar Erresumako gainontzeko hamaika herrietan badago festarako parada, esaterako,Tuteran, Tafallan, Lizarran, Zangozan eta Baztanen. Udazkenak mendialdeko pagadi oparoak arrez eta horiz tindatzen ditu, Iratiko Ohiana kasu. Negua, Erronkari eta Zaraitzu bailaretako estazioetan, ipar eskirako garaia da.
Nafarroa, mundu mailan, energia garbien, bereziki jatorri eolikoa duten energien ekoizpenean erreferentea da egun; Komunitateak bere kontsumo elektrikoaren %65a energia berriztagarrien bidez asetzen du eta ehuneko ehunera heltzeko ari da lanean.
Foru Komunitateko lurraldeak 10.400 km2ko azalera du eta bertan hiru erregio bioklimatiko ezberdintzen dira, non 236 hegazti espezie, ur gozoko 27 arrain mota eta 2.650 landare ezberdin biltzen diren. Batera, energia berriztagarriei dagokienez, Komunitatea Europa mailan erreferentea da eta mundu mailan mota honetako energiatan kilobatio gehien sortzen dituen potentzia da.
Nafarroako Gobernuak Los Arcos herrian sustatu duen goi-lehiaketarako automobilismo zirkuituak 2010eko udan zabalduko ditu ateak
Gaztelaniazko bertsioak bere diseinua aldatu du eguneroko meteorologiaren iragarpena aurkezteko bi mapatan, bata goizean eta bestea arratsaldean