Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Gobernuak erabaki bana hartu ditu herrilur desafektazioak onesteko Arellano eta Ugarren (Deierri), gero aipatu lur horiek lagatzeko xedez.
Udaberriko Bira Kultura eta Turismo Departamentuaren programa bat da, herri txikietara kultur jarduerak eramateko xedea duena. Aurtengoa apirilaren 18tik ekainaren 18ra bitarte gauzatuko da Foru Komunitateko 78 herritan.
Nafarroako Gobernuak 1.072.400 euroko dirulaguntzak onetsi ditu ekipamendu pertsonala, eskolako jantokia eta laguntza-irakasleak ordaintzeko ikastetxe itaunduetan dauden egoera sozioekonomiko txarreko ikasleentzat.
Nafarraoko Gobernuak Foru Lege Proiektu bat onetsi du Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseilua arautzen duena, eta Parlamentura igorriko du bertan eztabaidatua eta bozkatua izan dadin. Proiektuaren erredakzioarekin bat egin dute kontseilariak, errektoreak eta Gizarte Kontseiluko buruak, eta aurreko araudiarekin alderatuta nobedade nagusiak Gizarte Kontseiluaren eginkizunetan aurkitzen dira.
Nafarraoko Gobernuak Euskararen Nafar Kontseiluko hainbat kide izendatu du gaur.
Miguel Sanz Sesma presidentea buru zuelarik, Nafarroako Gobernuak ohiko bilkura egin du gaur. Bertan onetsi diren gaiak kontsultatu nahi izanez gero, ondoko artxibo hau deskargatzen ahal duzu.
Proiektuak Bolivia, Peru, Nikaragua, Argentina, Guatemala eta Tunisian eginen dituzte
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, bi izendapen egin ditu, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren baitan. Hain zuzen ere, Camino Bonafaux Martinez Aurrekontuen eta Esku-hartzearen zuzendari nagusi izendatu du, eta José Ángel Zubiaur Carreño, berriz, Ondarearen zuzendari nagusi.
Nafarroako Gobernuko lehendakariak, Miguel Sanz Sesmak, eta PSN-PSOEko idazkariorde nagusiak, Elena Torres Mirandak, akordio bat izenpetu dute gaur goizean, "Nafarroa Plana 2012" delakoa garatu eta betetzeko; plan horren arabera, guztira 4.508 milioi euroko inbertsioak aurreikusten dira Nafarroako ekipamendu eta azpiegitura publikoetan.