(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Ekonomia :
    • Beste arau batzuk :
      • 202/2011 Foru Agindua, abenduaren 12koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Ondare Zerbitzuko bulegoen egitura eta eginkizunak ezartzen dituena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

202/2011 Foru Agindua, abenduaren 12koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Ondare Zerbitzuko bulegoen egitura eta eginkizunak ezartzen dituena

 

(2011ko 251. NAOn argitaratutako testua, abenduaren 22an)

Atarikoa

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko15/2004 Foru Legearen 24.1 artikuluak xedatzen du zuzendaritza nagusiek ondoko unitate organikoak izan ditzaketela azpian: zerbitzuak, atalak, bulegoak eta ataletatik beherako beste unitate batzuk. Artikulu beraren 4. idatz-zatian ezarri da ezen bulegoak eta ataletik beherako beste unitate organikoak, unitate horiek zein departamentutan sartu behar diren, hango kontseilari titularraren foru agindu bidez sortu, aldatu eta kenduko direla.

Abuztuaren 24ko 130/2011 Foru Dekretuaren bidez, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egitura organikoa onetsi zen. Foru dekretu hori 2011ko 172. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 31n. III. kapituluak 5. idatz-zatian biltzen ditu Ondare Zerbitzuaren egitura eta eginkizunak; zerbitzu horrek hirutara murriztu ditu bere atalak.

Abuztuaren 24ko aipatu 130/2011 Foru Dekretua garatzeko, bidezkoa da Zerbitzuko bulegoen egitura ezartzea eta, segurtasun juridikoaren mesedetan eta argitasun handiagoa lortze aldera, aipatu egituraren garapen osoa xedapen bakar batean biltzea.

Ikusirik Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Ebaluazio eta Kalitate Zerbitzuak horren alde emandako txostena, eta bere Departamentuko bulegoak sortu, aldatu edo kentzeko eskumena kontseilari bakoitzaren esku uzten duen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 24.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, agindu dut:

1. Inbentario Orokorraren Bulegoa Ondarearen Kudeaketa Juridikoaren Atalari atxiki zaio, eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Foru Komunitatearen ondareko ondasun eta eskubideen inbentario orokorra prestatu eta eguneratzea.

b) Foru Komunitatearen ondarea osatu edo osatzen ahal duten ondasun eta eskubideak ikertzea.

c) Foru Komunitatearen ondareko ondasun eta eskubideak islatu edo gauzatzen dituzten dokumentu, eskritura eta baloretitulu guztiak edukitzea eta gordetzea.

d) Ondare Zerbitzuaren eginkizunekin zerikusia izanik, esleitzen zaion beste edozein eginkizun.

2. Administrazio Laguntzako Bulegoa sortu da eta Ondarearen Kudeaketa Juridikoaren Atalari atxiki zaio, eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ondare Zerbitzuari atxikitako ondasun eta eskubideak eta Foru Komunitateko jabetza pribatuko ondasunak kudeatu eta administratzea, haien erabilera edo ustiapena ez bazaie beste organo edo pertsona batzuei esleitu; orobat, haien erabilera edo ustiapena lagatzeko proposatzea.

b) Ondasun eta eskubideak doan eskuratzeko prozedurak tramitatzea, Ondarean integratzeko.

c) Ondasun higiezinen errentamendu kontratuak kudeatzea.

d) Ondare Zerbitzuaren eginkizunekin zerikusia izanik, esleitzen zaion beste edozein eginkizun.

3. Laguntza Teknikoaren, Sozietate Publikoen eta Abalen Bulegoa sortu da eta Ondarearen Kudeaketa Juridikoaren Atalari atxiki zaio, eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ondasun eta eskubideak eskuratzeko, besterentzeko eta kostu bidez kargatzeko prozedurak instruitzea, baita ondasunen afektazio, desafektazio, atxikipen, desatxikipen eta destino aldaketaren prozedurak ere.

b) Foru Komunitateak zuzenean nahiz zeharka parte hartzen duen sozietate eta enpresen gaineko eskubideak kudeatu eta kontrolatzea, sozietate horiek publikoak izan ala ez.

c) Nafarroako Gobernuaren sektore publikoko enpresen eta horien zuzendaritza eta administrazio organoen antolamendua eta kontrola, baita enpresa horien atxikipena ere.

d) Foru Komunitateko Administrazioak eman eta formalizatutako abalak eta horien komisio eta bermeak tramitatu, kontrolatu eta jarraipena egitea, Foru Komunitateko Administrazioaren beste organo eta departamentu batzuen eskumenak galarazi gabe.

e) Ondare Zerbitzuaren eginkizunekin zerikusia izanik, esleitzen zaion beste edozein eginkizun.

4. Planeamendu eta Balorazioen Bulegoa Ondarearen Kudeaketa Teknikoaren Atalari atxiki zaio, eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Higiezinen balorazioak, errenten zenbatespena errentamendu kontratuetan eta Foru Komunitatearen jabego diren ondasun higiezinen ukipenen balorazioa.

b) Foru Komunitatearen ondasun eta eskubideak ukitzen dituen hirigintzako planeamenduaren jarraipena, alegazioak aurkeztea eta bestelako proposamenak egitea.

c) Ordezkari izatea Konpentsazio Batzordeetan, birzatiketei jarraipena egitea eta urbanizazio gastuen ordainketak tramitatzea.

d) Aholkularitza teknikoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren ondasun higiezinen ondarea kudeatzeko eta higiezinen merkatuaren prospekziorako, higiezinen erosketa eta errentamendu eskaerei erantzuteko.

e) Ondare Zerbitzuaren eginkizunekin zerikusia izanik, esleitzen zaion beste edozein eginkizun.

5. Erosketa Bulegoa Kontratazioaren, Aseguruen eta Afera Ekonomikoen Atalari atxiki zaio, eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ondare Zuzendaritza Nagusiaren eskumenekoak diren hornidura eta laguntza kontratatzeko prozeduren tramitazioa.

b) Arestian aipatutako kontratuei dagokienez, exekuzioa, fakturen ordainketa eta bermeen itzulketa kontrolatzea, eta kudeatu eta zentralizatzeko proposamenak egitea.

c) Hornidura Bulegoko burua ordeztea hura kanpoan edo eri dagoenean, edo kargua hutsik dagoenean.

d) Ondare Zerbitzuaren eginkizunekin zerikusia izanik, esleitzen zaion beste edozein eginkizun.

6. Hornidura Bulegoa Kontratazioaren, Aseguruen eta Afera Ekonomikoen Atalari atxiki zaio, eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Kontratazio Atalaren eskumenekoak diren hornidurak kontratatzeko prozedurak tramitatzea, baita arreta zentralizatuko hornidurei dagokiena ere.

b) Kontratu horiei dagokienez exekuzioa, fakturen ordainketa eta bermeen itzulketa kontrolatzea.

c) Erosketa Bulegoko burua ordeztea hura kanpoan edo eri dagoenean, edo kargua hutsik dagoenean.

d) Ondare Zerbitzuaren eginkizunekin zerikusia izanik, esleitzen zaion beste edozein eginkizun.

7. Erregistro eta Aseguruen Bulegoa Kontratazioaren, Aseguruen eta Afera Ekonomikoen Atalari atxiki zaio, eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Kontratuen Erregistroa kudeatzea.

b) Lizitatzaileen Borondatezko Erregistroa kudeatzea.

c) Ekonomia eta Ogasun Departamentuak esleitzen dituen kalte aseguruko kontratuaren ondoriozko likidazio ekonomikoak eta prestazioak gainbegiratzea.

d) Kontratazio Publikorako Batzordearen Idazkaritzari laguntza administratiboa ematea.

e) Ondare Zerbitzuaren eginkizunekin zerikusia izanik, esleitzen zaion beste edozein eginkizun.

8. Ekonomia Aferetarako Bulegoa Kontratazioaren, Aseguruen eta Afera Ekonomikoen Atalari atxiki zaio, eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ondare Zerbitzuko Kontabilitate Zentroa kudeatzea.

b) Zerbitzuaren aurrekontua kontrolatzea.

c) Zerbitzuaren kontabilitate orokorra eta aurrekontuena.

d) Zerbitzuak justifikatu beharreko funts libratuak kontrolatu eta gainbegiratzea.

e) Ondare Zerbitzuaren eginkizunekin zerikusia izanik, esleitzen zaion beste edozein eginkizun.

9. Bulego hauek kendu dira:

a) Azpiegituren Bulegoa.

b) Ondarearen Kudeaketa Teknikoaren Bulegoa.

10. Honako izendapen hauek berresten dira, egin ziren baldintza berberetan:

-Ondarearen Kudeaketa Teknikoaren Bulegoko buruarena, Administrazio Laguntzako Bulegoko buru deituko dena.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra

Indarrik gabe uzten dira foru agindu honetan ezarritakoari kontra egiten dioten maila bereko edo baxuagoko xedapenak.

Azken Xedapen Bakarra

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa