(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

21/2011 Foru Legea, abenduaren 28koa, Nafarroako 2010eko Kontu Orokorrei buruzkoa

 

Jatorrizkoa: 2012ko 2. NAO, urtarrilaren 3ko

Atarikoa

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 18. artikuluan xedatutakoari jarraituz, Diputazioari dagokio Aurrekontu Orokorrak prestatu eta Kontuak formalizatzea Parlamentuan aurkezteko, bertan eztabaidatu, zuzendu eta, hala erabakiz gero, onets daitezen, hori guztia foru legeetan ezarritakoari jarraituz.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 123. artikuluak Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren esku uzten du Nafarroako kontu orokorren formulazioa. Horiek, behin Nafarroako Gobernuak onetsitakoan, Nafarroako Parlamentura behar dira igorri dagokion foru legearen proiektuaren bidez, aipatutako foru legearen 130. artikuluan ezarri bezala.

Nafarroako Gobernuak eginak ditu 2010eko ekitaldiko kontu orokorrei buruz adierazitako izapideak, Comptos Ganberak emana du behar den irizpena eta izapidetua dago Nafarroako 2010eko kontu orokorrei buruzko Foru Lege proiektua Nafarroako Parlamentuari buruzko Erregelamenduaren 157. artikuluan ezarritako prozedurari jarraituz. Bidezko da, beraz, foru lege hau onestea.

Artikulu Bakarra

Onetsi egin dira Nafarroako 2010eko kontu orokorrak, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak formulatu eta Nafarroako Gobernuak onetsiak, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 130. artikuluan ezarritakoaren arabera. Haien edukia Nafarroako Gobernuak en duen atarian (www.navarra.es) eta honako agiri eta euskarriotan bildu da:

-Paperezko argitalpen batean, non kontuak osatzen dituzten argibideen atalik nabarmenenen edukia eta laburpena azaltzen baitira: kontuak osatzen dituzten erakundeen aurrekontuetako likidazioak eta Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren eta haren erakunde autonomoen kontuen alderdirik nabarmenenak. Sozietate publikoen kontuen laburpena dakarren agiria ere erantsia dago.

-Euskarri digital batean, non entitate eta sozietate publikoen kontuak modu luzean eta haien auditoretza-txostenak ageri baitira. Aurrekontuetako programen oroitidazkiak ere sartuta daude euskarri horretan.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa