Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Kultura eta Turismo kontseilariari 150.250 euroko dirulaguntza eman diezaion Zugarramurdiko Udalari behar diren lanak egiteko maiatzaren lehen astean izandako uholdeek hango leizeetan eragindako kalteak konpontzeko xedez.
Nafarroako Gobernuak, Hezkuntza Departamentuak proposatuta, Erabaki banaren bidez, onetsi du "Doña Mayor de Navarra" Haur Hezkuntzako Eskola Publikoa, Ezkaban, eta "Pedro de Ursúa" Bigarren Hezkuntzako Institutua, Mendillorrin, eraikitzea.
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, 35.032.750,83 eurotan, ontzat eman ditu Pirinioetako Autobiaren 3. zatia eraikitzeko lanak, Izko eta Judas Benta artean.
Nafarroako Gobernuak erabaki bat hartu du. Beraren bidez, 2,4 milioi eurotako gastu bat ontzat eman da oinarrizko zortzi zonaldeko oinarrizko gizarte zerbitzuak finantzatzeko 2007 eta 2008. urtetan.
Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileari 792.000 euroko dirulaguntza eman diezaien Andre Mari Nahigabetuaren Mirabeei, adimen ezgaitasuna duten emakumeentzako Javier Egoitzaren funtzionamendurako.
Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileari 153.562,50 euroko dirulaguntza eman diezaion ANFAS Elkarteari Laguntza Goiztiarraren programa 2007an zehar garatzeko xedez.
Nafarroako Gobernuak foru dekretu bat onetsi du Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseilua arautzeko xedez. Aipatu kontseilua gizarte zerbitzuen arloko organo parte hartzaile eta aholkulari gisa egituratzen da eta Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuari atxikiturik egonen da.
Nafarroako Gobernuak bere gaurko bilkuran honako Erabakia hartu du: