(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Ogasuna :
    • Tributuen arloko kudeaketa eta prozedurak :
      • 35/2013 Foru Agindua, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak otsailaren 4an emandakoa, hidrokarburoen gaineko zergaren aitorpen-likidazioa egiteko 581 eredua onesten duena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

35/2013 Foru Agindua, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak otsailaren 4an emandakoa, hidrokarburoen gaineko zergaren aitorpen-likidazioa egiteko 581 eredua onesten duena

 

(2013ko 28. NAOn argitaratutako testua, otsailaren 11n)

Atarikoa

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 35. artikuluak xedatzen duenez, fabrikazioaren zerga bereziak ordainaraztea Nafarroako Foru Komunitateari dagokio zerga horiek Nafarroako lurraldean sorrarazten direnean, eta Estatuak uneoro indarra duten oinarrizko printzipio, arau sustantiboak eta formalak aplikatuta. Hala ere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak aitorpena eta diru-sarrera egiteko ereduak onesten ahalko ditu, gutxienez ere araubide erkideko lurraldeko datu berak jasoko dituztenak, eta aitorpena eta diru-sarrera egiteko epeak finkatzen ahalko ditu, Estatuko Administrazioak ezartzen dituenetatik sobera bereiziko ez direnak.

Estatuko 2012ko Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 29ko 2/2012 Legeak, hirugarren xedapen indargabetzailean, Zerga, Administrazio eta Gizarte Antolamenduko Neurriei buruzko abenduaren 27ko 24/2001 Legearen 9. artikulua indargabetu zuen, 2002ko urtarrilaren 1etik aurrera ondorioak izateko, Zenbait hidrokarburoren txikizkako salmenten gaineko zerga sortu zuen artikulua alegia. Horrez gain, Estatuko 2012ko Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 29ko 2/2012 Legearen azken xedapenetako hogeigarrenak aldaketak egin zituen Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko Legean, Zenbait hidrokarburoren txikizkako salmentaren gaineko zerga Hidrokarburoen gaineko zergan sartzeak -abenduaren 18ko 22/2009 Legearen zazpigarren xedapen iragankor berriaren bidez- eragindako alderdi tekniko batzuk arautzeko xedez; 22/2009 Legeak araubide erkideko autonomia-erkidegoen eta autonomia-estatutua duten hirien finantzaketa-sistema arautzen du eta zerga-arau batzuk aldatzen ditu.

Aurreikuspen horien osagarri da abenduaren 28ko 1715/2012 Errege Dekretuak xedatutakoa; errege dekretu horrek uztailaren 7ko 1165/1995 Errege Dekretuak onetsitako Zerga Berezien Erregelamendua aldatzen du, eta zerga arloko beste xedapen batzuk ere ezartzen ditu.

Bestalde, abenduaren 26ko 21/2012 Foru Legeak , zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzkoak, laugarren xedapen gehigarrian ezartzen duenez, zenbait hidrokarburoren salmenten gaineko zergaren karga-tasa autonomikoak, zeinak Diru-sarrera publikoak handitzeko zenbait tributu-neurri ezartzen dituen ekainaren 15eko 10/2012 Foru Legean ezarri baitziren, hidrokarburoen gaineko zergaren zerga-tasa autonomiko gisa aplikatuko dira, 2013ko urtarrilaren 1eko eraginarekin.

Horrela bada, hidrokarburoen gaineko zergaren egitura berria dela eta -tasa orokorra, tasa berezia eta tasa autonomikoa-, beharrezkoa da 581 eredu berri bat sortzea zergaren aitorpen-likidazioetarako, 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren likidazioaldietarako erabiliko dena.

Hidrokarburoen gaineko zergaren aitorpen-likidazioetarako orain arte erabili den 564 eredua erabiliko da, soilik, 2013ko urtarrilaren 1a baino lehenagoko likidazioaldietarako, aldi horietarako aitorpen osagarriak edo zuzentzaileak aurkezteko aukera dagoelako.

Zerga bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legearen 18.3 artikuluak aipatzen duenez, subjektu pasiboek tributu zorra zehaztu eta ordaindu beharko dute Ekonomia eta Ogasun Departamenduak ezartzen dituen tokian, moduan, epeetan eta inprimakiak erabiliz.

Halaber, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarrian baimena ematen zaio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari foru agindu bidez arautu dezan foru lege horren 90. artikuluan aipatzen diren zergadun eta entitateek zein kasu eta baldintzatan aurkezten ahal dituzten baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliz aitorpenak, jakinarazpenak, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo tributuen arloko arautegiak eskatutako beste agiri guztiak.

Horrenbestez, eta Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 6. artikuluan jasotako eskudantziarekin bat, agindu dut:

1. artikulua. Hidrokarburoen gaineko Zergaren aitorpen-likidaziorako 581 eredua onestea. Declaración-liquidación".

Hidrokarburoen gaineko Zergaren aitorpen-likidaziorako 581 eredua onetsi da. Eredu hau, nahitaez, telematika bidez aurkeztu behar da, Interneten bitartez.

Eredua 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako likidazioaldietarako erabiliko da.

2. artikulua. 581 eredua aukeztera behartuta daudenak.

Zerga hau dela eta, 581 eredua aurkeztu beharko dute Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Legearen 8. artikuluan aipatzen diren subjektu pasiboek, lege horren 46. artikuluan zehazten diren hidrokarburoekin aritzen badira, araudi horretan aurreikusitako loturarik eza edo salbuespen kasuak izan ezik.

3. artikulua. Aurkezteko eta sarrera egiteko epea.

581 eredua aurkeztu eta diru-sarrera egiteko epea hileko likidazioaldia amaitu eta hurrengo hilabeteko lehen hogei egun naturalekoa izanen da.

4. artikulua. 581 ereduari dagozkion aitorpenen bidezko aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak.

1. 581 ereduari dagozkion aitorpenen aurkezpen telematikoa baldintza hauei jarraikiz eginen da:

a) Aitortzaileak identifikazio fiskaleko zenbakia eduki beharko du (IFZ).

b) Aitortzaileak ziurtagiri elektronikoa eduki beharko du, Nafarroako Zerga Ogasunak onartua, Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen (EIT) erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuan ezarrita dagoenari jarraikiz.

Baimenduta dauden ziurtagiri elektronikoak eta ziurtapen zerbitzuak ematen dituztenen zerrenda Interneteko http://www.hacienda.navarra.es helbidetik abiatuta kontsulta daiteke."

c) Aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko beste agiri batzuk hirugarren pertsonen izenean telematika bidez aurkezteko eta tributu zorren ordainketa telematika bidez tramitatzeko kanpo-lankidetzarako akordioa onesten duen Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren ekainaren 29ko 130/2009 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat, aurkezleak, aitorpenak hirugarrenen izenean egiteko baimendutako pertsona edo entitate bat baldin bada, Nafarroako Zerga Ogasunak onartutako ziurtagiri elektronikoa, aurreko b) letran aipatzen dena, eduki beharko du.

d) 581 ereduaren aurkezpen telematikoa egiteko, aitortzaileak edo, hala bada, baimendutako aurkezleak Nafarroako atarian eskuragarri dagoen inprimakia erabili beharko du.

e) Aitortzaileek aurkezpen telematiko hori egiteko eskatzen diren arau teknikoak bete beharko dituzte. Arau horiek Nafarroako Zerga Ogasunaren web orrian daude ikusgai, Interneteko http://www.hacienda.navarra.es helbidean.

2. Telematika bidez igortzen diren aitorpenetan akats formalak atzematen direnean, sistemak berak emanen dio horren berri aitortzaileari akatsak azaltzeko mezuen bitartez, behar diren zuzenketak egin ditzan.

5. artikulua. 581 ereduari dagozkion aitorpenen bidezko aurkezpen telematikoa egiteko prozedura.

Aitorpenen aurkezpen telematikoa Internet bidez, web inprimakia baliatuz, egiteko, prozedura hau erabiliko da:

1. Nafarroako Ataritik, Ogasunarekin egiten diren izapideen zerbitzuan sartu.

2. Egin nahi den aitorpenaren eredua hautatu, eta aitorpena aurkeztu ahal izateko datu guztiak bete.

3. Aitorpena bete ondoren, igortzeko aukera erabili. Aitorpena egokia bada, sistemak balioztatuko du. Akatsik atzemanez gero, datu-orriaren bidez jakinaraziko da, eta haiek zuzendu arte ezin izanen da aitorpena aurkeztu. Aitorpena zuzen bete ondoren, sistemak jakinaraziko du aurkeztutako aitorpen bakoitzari esleitutako zenbakia eta, orobat, inprimatzeko aukera eskainiko du, frogagiri gisa erabiltzeko.

Xedapen Gehigarri Bakarra. Helbideratu daitezkeen ereduak.

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak apirilaren 23an emandako 80/2008 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamendua hein batean garatu zuen, zergen aitorpen-likidazio edo autolikidazio batzuei dagozkien ordainketak bankuan helbideratzeari dagokionez; agindu horren eranskinari eredu hau gehitu zaio:

"581 eredua. "Hidrokarburoen gaineko Zerga. Hileko aitorpen-likidazioa".

Xedapen Iragankor Bakarra. 564 ereduaren aitorpen-likidazioa aurkezteko betebeharra, soilik 2013ko urtarrilaren 1a baino lehenagoko likidazioaldietarako.

564 ereduaren aitorpen-likidazioa aurkezteko betebeharra egonen da, soilik, 2013ko urtarrilaren 1a baino lehenagoko likidazioaldien kasurako.

Azken Xedapen Bakarra. Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako likidazioaldiei aplikatuko zaie lehen aldiz.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa