(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Ogasuna :
    • Tributuen arloko kudeaketa eta prozedurak :
      • 120/2013 Foru Agindua, apirilaren 9koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, 582 eredua onesten duena (hidrokarburoen gaineko zerga: erregulazioa, produktuak beste autonomia erkidego batera birbidaltzeagatik)

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

120/2013 Foru Agindua, apirilaren 9koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, 582 eredua onesten duena (hidrokarburoen gaineko zerga: erregulazioa, produktuak beste autonomia erkidego batera birbidaltzeagatik)

 

(2013ko 69. NAOn argitaratutako testua, apirilaren 12an)

Atarikoa

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 35. artikuluak xedatzen duenez, fabrikazioaren Zerga Bereziak ordainaraztea Nafarroako Foru Komunitateari dagokio zerga horiek Nafarroako lurraldean sorrarazten direnean, eta Estatuak uneoro indarra duten oinarrizko printzipio, arau sustantiboak eta formalak aplikatuta. Hala ere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak aitorpena eta diru-sarrera egiteko ereduak onesten ahalko ditu, gutxienez ere araubide erkideko lurraldeko datu berak jasoko dituztenak, eta diru-sarrera egiteko epeak finkatzen ahalko ditu, Estatuko Administrazioak ezartzen dituenetatik sobera bereiziko ez direnak.

Estatuko 2012ko Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 29ko 2/2012 Legeak, hirugarren xedapen indargabetzailean, Zerga, Administrazio eta Gizarte Antolamenduko Neurriei buruzko abenduaren 27ko 24/2001 Legearen 9. artikulua indargabetu zuen, 2002ko urtarrilaren 1etik aurrera ondorioak izateko, Zenbait Hidrokarburoren Txikizkako Salmenten gaineko Zerga sortu zuen artikulua alegia. Horrez gain, 2/2012 Legearen azken xedapenetako hogeigarrenak aldaketak egin zituen Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko Legean, Zenbait Hidrokarburoren Txikizkako Salmentaren gaineko Zerga Hidrokarburoen gaineko Zergan sartzeak –abenduaren 18ko 22/2009 Legearen zazpigarren xedapen iragankorraren bidez– eragindako alderdi tekniko batzuk arautzeko xedez; 22/2009 Legeak araubide erkideko autonomia-erkidegoen eta autonomia-estatutua duten hirien finantzaketa-sistema arautzen du eta zerga-arau batzuk aldatzen ditu.

Aurreikuspen horien osagarri da abenduaren 28ko 1715/2012 Errege Dekretuak xedatutakoa; errege dekretu horrek uztailaren 7ko 1165/1995 Errege Dekretuak onetsitako Zerga Berezien Erregelamendua aldatzen du, eta zerga arloko beste xedapen batzuk ere ezartzen ditu.

Bestalde, abenduaren 26ko 21/2012 Foru Legeak, zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzkoak, laugarren xedapen gehigarrian ezartzen duenez, Zenbait Hidrokarburoren Salmenten gaineko Zergaren karga-tasa autonomikoak (zeinak Diru-sarrera Publikoak Handitzeko Zenbait Tributu-neurri ezartzen dituen ekainaren 15eko 10/2012 Foru Legean ezarri baitziren) Hidrokarburoen gaineko Zergaren zerga-tasa autonomiko gisa aplikatuko dira, 2013ko urtarrilaren 1eko eraginarekin.

Horrela bada, hidrokarburoen gaineko zergaren egitura berria dela eta –tasa orokorra, tasa berezia eta tasa autonomikoa–, beharrezkoa da 581 eredu berri bat sortzea zergaren aitorpen-likidaziorako –eredu hori Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren otsailaren 4ko 35/2013 Foru Aginduaren bidez onetsi zen– baita 582 eredu berri bat ere –horren onespena foru agindu honen xedea da–, birbidaltzaile direnek erabil dezaten. Horiek subjektu pasibo izaera dute, tributudun diren aldetik, Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legearen 8.2 artikuluaren e) letran ezarritakoaren arabera. Arlo honi dagokionez, lege hori aldatu egin da Tributu Harmonizazioari buruzko otsailaren 13ko 2/2013 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez, 7. artikuluaren 12.b) zenbakian aurreikusitako kasuetan, zeinak hidrokarburoen gaineko zergaren sorrarazpena arautzen baitu, honako hauen zerga-tasa autonomikoarekin loturik: autonomia erkidego baten eremuan etendura-araubidetik kanpo dauden produktuak, eta beste autonomia erkidego batera birbidaltzen direnak.

Bestalde, 582 eredurako ordainketa helbideratze bidez egiteko aukera ezarri da, eta horrek aldaketa eragin du Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren apirilaren 23ko 80/2008 Foru Aginduan (horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamendua hein batean garatu zen, zergen aitorpen-likidazio edo autolikidazio batzuei dagozkien ordainketak bankuan helbideratzeari dagokionez).

Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legearen 18.3 artikuluak aipatzen duenez, subjektu pasiboek tributu zorra zehaztu eta ordaindu beharko dute Ekonomia eta Ogasun Departamenduak ezartzen dituen tokian, moduan, epeetan eta inprimakiak erabiliz.

Halaber, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarrian baimena ematen zaio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari foru agindu bidez arautu dezan foru lege horren 90. artikuluan aipatzen diren zergadun eta entitateek zein kasu eta baldintzatan aurkezten ahal dituzten baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliz aitorpenak, jakinarazpenak, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo tributuen arloko araudiak eskatutako beste agiri guztiak.

Horrenbestez, eta Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 6. artikuluan jasotako eskudantziarekin bat, agindu dut:

1. artikulua. 582 eredua onestea (Hidrokarburoen gaineko Zerga: erregulazioa, produktuak beste autonomia erkidego batera birbidaltzeagatik).

1. 582 eredua onesten da (Hidrokarburoen gaineko Zerga: erregulazioa, produktuak beste autonomia erkidego batera birbidaltzeagatik), baita 766 ordainketa gutuna ere, foru agindu honen eranskinean ageri dena.

2. 582 eredua telematikoki aurkeztu behar da, Internet bidez, foru agindu honen 4. artikuluan xedatutakoarekin bat.

2. artikulua. 582 eredua aurkeztera behartuta daudenak.

1. Birbidaltzaile izaera dutenek bakarrik aurkeztu behar dute eredu hori, betiere uztailaren 7ko 1165/1995 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Zerga Bereziei buruzko erregelamenduaren 1.13 artikuluko definizioaren arabera.

Horrekin bat, birbidaltzaile izanen da pertsona fisiko edo juridiko bat edo Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 25. artikuluan aipatzen den edozein entitate, baldin eta Hidrokarburoen gaineko Zergaren xede diren produktuak birbidaltzen dituen establezimendu baten titular bada, tasa autonomikoaren menpe egonik, eta zerga jadanik sorrarazia egonik, eta produktuak beste autonomia erkidego bateko lurraldera birbidaltzen badira.

2. Ez da aurkeztu beharko baldin eta dagokion likidazioaldian ez bada egin beste autonomia erkidegoetarako birbidalketarik.

3. artikulua. Aurkezteko eta diru-sarrera egiteko epea eta tokia.

1. 582 eredua aurkeztu eta diru-sarrera egiteko epea hiruhileko likidazioaldia amaitu eta hurrengo hilabeteko lehen hogei egun naturalekoa izanen da.

2. Nafarroako Zerga Ogasunaren edozein erakunde laguntzailetan eginen da diru-sarrera, 766 ereduko ordainketa gutunaren bidez. Orobat, telematika bidez ordainduta edo banku bidez helbideratuta egiten ahalko da diru-sarrera.

4. artikulua. Aurkezteko modua.

582 eredua telematikoki, Internet bidez aurkeztu beharko da nahitaez, ondotik heldu diren 5. eta 6. artikuluetan ezarritako baldintza orokorrei eta prozedurari jarraikiz.

5. artikulua. 582 ereduari dagozkion aitorpenak telematikoki, Internet bidez, aurkezteko baldintza orokorrak.

1. 582 ereduari dagozkion aitorpenen aurkezpen telematikoa baldintza hauei jarraikiz eginen da:

a) Aitortzaileak identifikazio fiskaleko zenbakia eduki beharko du (IFZ).

b) Aitortzaileak ziurtagiri elektronikoa eduki beharko du, Nafarroako Zerga Ogasunak onartua, Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen (EIT) erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuan ezarrita dagoenari jarraikiz.

Baimenduta dauden ziurtagiri elektronikoak eta ziurtapen zerbitzuak dagokien atalean aipatzen dira; hartara, Interneteko http://www.hacienda.navarra.es helbidetik iristen ahal da.

c) Aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko beste agiri batzuk hirugarren pertsonen izenean telematika bidez aurkezteko eta tributu zorren ordainketa telematika bidez tramitatzeko kanpo-lankidetzarako akordioa onesten duen Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren ekainaren 29ko 130/2009 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat, aurkezleak, aitorpenak hirugarrenen izenean egiteko baimendutako pertsona edo entitate bat baldin bada, Nafarroako Zerga Ogasunak onartutako ziurtagiri elektronikoa, aurreko b) letran aipatzen dena, eduki beharko du.

d) 582 ereduaren aurkezpen telematikoa egiteko, aitortzaileak edo baimendutako aurkezleak, halakorik bada, Nafarroako atarian eskuragarri dagoen web inprimakia erabili beharko du.

e) Aitortzaileek aurkezpen telematiko hori egiteko eskatzen diren arau teknikoak bete beharko dituzte. Arau horiek Nafarroako Zerga Ogasunaren web orrian daude ikusgai, Interneteko http://www.hacienda.navarra.es helbidean.

2. Telematika bidez igortzen diren aitorpenetan akats formalak atzematen direnean, sistemak berak emanen dio horren berri aitortzaileari akatsak azaltzeko mezuen bitartez, behar diren zuzenketak egin ditzan.

6. artikulua. 582 ereduari dagozkion aitorpenen Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko prozedura.

Aitorpenen aurkezpen telematikoa Internet bidez, web inprimakia baliatuz, egiteko, prozedura hau erabiliko da:

1. Nafarroako Ataritik, Ogasunarekin egiten diren izapideen zerbitzuan sartu.

2. Egin nahi den aitorpenaren eredua hautatu, eta aitorpena aurkeztu ahal izateko datu guztiak bete.

3. Aitorpena bete ondoren, igortzeko aukera erabili. Aitorpena egokia bada, sistemak balioztatuko du. Akatsik atzemanez gero, inprimakiaren bidez komunikatuko da, eta haiek zuzendu arte ezin izanen da aitorpena aurkeztu. Aitorpena zuzen bete ondoren, sistemak jakinaraziko du aurkeztutako aitorpen bakoitzari esleitutako zenbakia eta, orobat, inprimatzeko aukera eskainiko du, frogagiri gisa erabiltzeko.

Azken xedapenetako lehena. Helbideratu daitezkeen ereduak.

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren apirilaren 23ko 80/2008 Foru Aginduaren bidez, hein batean garatu zen Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamendua, zergen aitorpen-likidazio edo autolikidazio batzuei dagozkien ordainketak bankuan helbideratzeari dagokionez, eta agindu horren eranskina honela idatzita agertuko da:

“ERANSKINA. Foru agindu honen arabera ordainketak bankuan helbideratzea onartzen duten zerga ereduak

130 eredua. “Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren konturako ordainketa zatikatuen autolikidazioa”

715 eredua. “Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. Laneko etekinei, enpresa eta lanbide batzuen jarduerei, sariei eta errenta egozketa batzuei buruzko atxikipenak eta konturako diru-sarrerak” (hiruhilekoa).

716 eredua. “Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga eta Sozietateen gaineko Zerga. Higigarrien kapitalaren atxikipenak” (hiruhilekoa).

745 eredua. “Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. Laneko etekinei, enpresa eta lanbide batzuen jarduerei, sariei eta errenta egozketa batzuei buruzko atxikipenak eta konturako diru-sarrerak” (hilekoa).

746 eredua. “Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga eta Sozietateen gaineko Zerga. Higigarrien kapitalaren atxikipenak. Banku kontuetako interesak” (hilekoa).

747 eredua. “Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga eta Sozietateen gaineko Zerga. Higigarrien kapitalaren atxikipenak. Banku kontuetako interesak eta etekin inplizituak izan ezik” (hilekoa).

748 eredua. “Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga eta Sozietateen gaineko Zerga. Higigarrien kapitalaren atxikipenak. Etekin inplizituak” (hilekoa).

759 eredua. “Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga eta Sozietateen gaineko Zerga. Hiri higiezinen errentamenduetako atxikipenak” (hiruhilekoa).

760 eredua. “Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga eta Sozietateen gaineko Zerga. Hiri higiezinen errentamenduei dagozkien atxikipenak” (hilekoa).

780 eredua. “Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga, Sozietateen gaineko Zerga eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga. Atxikipenak eta konturako sarrerak. Ondare gehikuntzak” (hilekoa).

781 eredua. “Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga, Sozietateen gaineko Zerga eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga. Atxikipenak eta konturako sarrerak. Ondare gehikuntzak” (hiruhilekoa).

785 eredua. “Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga, Sozietateen gaineko Zerga eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga. Atxikipenak eta konturako sarrerak. Kapitalizazio eragiketen eta bizitza edo elbarritasuneko aseguru kontratuen bidez lortutako kapital higigarriko errentak edo etekinak” (hilekoa).

S-91 eredua. “Sozietateen gaineko Zerga. Ordainketa zatikatua”.

S-90 eredua. “Sozietateen gaineko Zerga eta finkagune iraunkorra duten Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga” (urtekoa). Urte naturalarekin bat datozen zergaldiei buruzkoa.

216 eredua. “Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga. Atxikipenak eta konturako sarrerak. Finkagune iraunkorrik gabe lortutako errentak”.

220 eredua. “Sozietateen gaineko Zerga. Talde fiskalen tributazio araubidea” (urtekoa). Urte naturalarekin bat datozen zergaldiei buruzkoa.

610 eredua. “Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga. Egintza juridiko dokumentatuak. Kreditu erakundeek negoziatutako ordainagiri eta zor-agirien gaineko zerga eskudirutan ordaintzea”.

640 eredua. “Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga. Egintza juridiko dokumentatuak. Efektu tinbredunak”.

F66 eredua. “Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Hileko aitorpen-likidazioa”.

F69 eredua. “Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Hiruhileko aitorpen-likidazioa. Araubide orokorra eta erraztua”.

309 eredua. “Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Ez-aldizkako aitorpen-likidazioa”.

353 eredua. “Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Entitateen multzoa. Eredu erantsia. Hileko aitorpen-likidazioa”.

560 eredua. “Elektrizitatearen gaineko Zerga. Aitorpen-likidazioa”.

561 eredua. “Garagardoaren gaineko Zerga. Aitorpen-likidazioa”.

562 eredua. “Tarteko Produktuen gaineko Zerga. Aitorpen-likidazioa”.

563 eredua. “Alkoholaren eta Edari Eratorrien gaineko Zerga. Aitorpen-likidazioa”.

564 eredua. “Hidrokarburoen gaineko Zerga. Aitorpen-likidazioa”.

566 eredua. Tabakogaien gaineko Zerga. Aitorpen-likidazioa”.

569 eredua. “Zenbait Hidrokarburoren Txikizkako Salmenten gaineko Zerga. Aitorpen-likidazioa”. (Hiruhilekoa).

581 eredua. “Hidrokarburoen gaineko Zerga. Aitorpen-likidazioa”. (hilean).

582 eredua. “Hidrokarburoen gaineko Zerga: erregulazioa, produktuak beste autonomia erkidego batera birbidaltzeagatik” (hiruhilekoa).”

430 eredua. “Aseguru Primen gaineko Zerga. Hileko aitorpen-likidazioa”.

J-20 eredua. “Jokoaren gaineko Zerga tasa. Bingo aretoak. Aitorpen-likidazioa”. (Hiruhilekoa).

J-50 eredua. “Zozketen, Tonbolen, Apustuen eta Ausazko Konbinazioen gaineko Zerga tasa. Apustuak. Aitorpen-likidazioa”. (Hiruhilekoa).”

Azken xedapenetako bigarrena. Hidrokarburoen gaineko Zergaren aitorpen-likidazioa egiteko 581 eredua onesten duen Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren otsailaren 4ko 35/2013 Foru Aginduaren aldaketa.

Otsailaren 4ko 35/2013 Foru Aginduaren 2. artikulua honela idatzirik gelditzen da:

“2. artikulua. 581 eredua aurkeztera behartuta daudenak.

Zerga hau dela eta, 581 eredua aurkeztu beharko dute Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Legearen 8. artikuluan eta Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 8. artikuluan aipatzen diren subjektu pasiboek, azken lege horren 46. artikuluan zehazten diren hidrokarburoekin aritzen badira.

Harrerarik edo entregarik izan ez den likidazioaldietan, ez dira 581 ereduko aitorpen-likidazioa aurkeztera beharturik egonen Hidrokarburoen gaineko Zergaren subjektu pasiboak, subjektu pasibo direnak soilik hemendik kanpoko Europar Batasuneko lurralde eremuko produktuak hartzeagatik edo entregatzeagatik.”

Azken xedapenetako hirugarrena. Irailaren 19ko 172/2000 Foru Agindua aldatzea. Foru agindu horren bidez, Zerga Bereziei eta Aseguru Primen gaineko Zergari dagozkien aitorpen ereduak, pezetatan eta eurotan, onetsi ziren eta haiek kudeatzeko arauak ezarri.

Irailaren 19ko 172/2000 Foru Aginduaren bosgarren atala honela idatzirik gelditzen da:

“Bosgarrena. Eragiketen aitorpenak aurkeztera beharturik daudenak eta epea.

1. Aitorpen-likidazioen osagarri, subjektu pasiboak, aurreko Laugarrena.Bat atalean hileko edo hiruhileko aitorpena-likidazioa aurkezteko ezarritako epearen barnean, beharturik daude Internet bidez aurkeztera egindako eragiketak biltzen dituzten aitorpenak, baita izakinak bakarrik dituztenean ere, foru agindu honetan ezarritako ereduekin bat. Birbidaltzaileei ez zaie eskatuko eragiketen gaineko aitorpena egitea baldin eta birbidaltzaile izaera badute Zerga Bereziei buruzko erregelamenduaren 1.13 artikuluko definizioaren arabera (uztailaren 7ko 1165/1995 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendua); orobat, aitorpen hori egitea ez zaie eskatuko”subjektu pasibo, zergadunaren ordezko gisa” izaera dutenei, Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legearen 8.3 artikuluko bigarren lerroaldean aurreikusitakoaren arabera.

Aurrekoa gorabehera, Ardoaren eta Edari Hartzituen gaineko Zergaren tasa zero denean, zerga horren xedeko produktuen gordailu fiskalen titularrek eta fabrikatzaileek eragiketen aitorpena aurkeztuko dute, zein hiruhileko naturalari dagokion eragiketen aitorpena, ondoko hilabetearen hogei eguneko epean.

Atal honetan aurreikusitakoaren ondorioetarako, foru agindu honek onesten dituen 510, 553, 554, 555, 557, 558, 570 eta 580 ereduak eragiketen aitorpenak dira.

Eragiketen aitorpenerako 510 eredua honako hauek bakarrik aurkeztuko dute: hartzaile erregistratuek, noizbehinkako hartzaile erregistratuek, bidalketa bermatuen hartzaile baimenduek eta ordezkari fiskalek. Mugimendu hauek bakarrik agertuko dira: Europar Batasuneko kide diren beste estatu batzuetatik iritsitako produktuen hartzeak eta entregak.

2. Salmentak egiten diren hilabetea bukatu eta ondoko bost egun balioduneko epean aurkeztuko da 511 eredua, Internet bidez.”

Azken Xedapenetako Laugarrena. Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako likidazioaldiei aplikatuko zaie.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa