(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Ogasuna :
    • Arau orokorrak :
      • 119/2007 Foru Dekretua, irailaren 3koa, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

119/2007 Foru Dekretua, irailaren 3koa, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituena

 

(Testu bateratua. Jatorrizkoa 2007ko 114. NAOn argitaratua, irailaren 12an. Aldaketak: 1/2010 Foru Dekretua, urtarrilaren 11koa; 17/2011 Foru Dekretua, martxoaren 21ekoa; 125/2012 Foru Dekretua, abenduaren 12koa; 18/2013 Foru Dekretua, martxoaren 13koa)

 

Atarikoa

Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 13ko 352/1999 Foru Dekretuaren 1.2 artikuluak Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren sorrera xedatu zuen, departamentu horri atxikia. Erakunde autonomo honek nortasun juridiko propioa eta jarduteko ahalmen osoa ditu, xedeak bete ahal izateko. Izan ere, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko titularraren planifikazio, zuzendaritza eta babespean, eta indarra duten legeekin bat, departamentu horren eskumenak erabiliko ditu, zuzenbide publikoko tributuak eta sarrerak kudeatu, ikuskatu eta biltzeko, haien titulartasuna Foru Komunitateari baitagokio eta araudi berariazkoa baitu.

Gaur egun, Nafarroako Zerga Ogasunaren antolakuntza eta funtzionamendua irailaren 13ko 353/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Estatutuek gobernatzen dituzte.

Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak aldaketa sakonak ekarri dizkio Foru Komunitateko Administrazioaren antolamenduari. VIII. tituluak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren menpe dauden erakunde publiko eta bestelako entitateak arautzen ditu zehatz-mehatz eta modu berri batean. Erakunde autonomoen araubide juridikoa, enpresa entitate publikoekin batera erakunde publikoetan sarturik baitaude, foru lege horren helburu nagusietako bat da. Haren hirugarren xedapen iragankorraren arabera, lehendik zeuden entitate horiek legeari egokitu behar zaizkio.

Horiek horrela, iragandako denbora, lege aldaketei egokitu beharra eta erakunde autonomoaren egitura bere hasierako helburuetara eta sortutako behar berrietara doitzea dela-eta, erakunde autonomoaren Estatutu berriak behar dira.

Egitura berri hori erakunde autonomoaren helburu estrategikoetara egokitu nahi da, tributu arloko kontrola eta iruzur fiskalaren kontrako borroka areagotu eta zergadunendako kalitate zerbitzuak ematea bermatzeko. Azken batean, Nafarroako Foru Komunitateko tributu arloko administrazioaren eraginkortasuna eta eragimena areagotu nahi dira.

Hori horrela, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2007ko irailaren 3an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat, dekretatu dut:

Artikulu Bakarra. Onestea.

Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak onestea. Haien testua osorik ondotik erantsi da.

Lehen Xedapen Gehigarria. Araudiko aipamenak.

Tributuei buruzko legeetan aurreko egituraren arabera eratutako unitate organikoak aipatuz gero, ulertuko da foru dekretu honen ondorioz beren eginkizunak bereganatu direnak direla, nahiz eta beste izen bat hartu.

Lehen Xedapen Bigarrena. Izendapenak.

1. Honako izendapen hauek berresten dira, egin ziren baldintza berberetan:

a) Zerga Plangintza eta Informazioaren Zerbitzuko zuzendaria Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuko zuzendari.

b) Lurralde Aberastasunaren Erregistro Fiskalaren Ataleko burua Lurralde Aberastasunaren Erregistroaren Ataleko buru.

c) Informazioaren Erabilerarako Ataleko burua Identifikazioaren eta Eredu Informatiboen Ataleko buru.

d) Plangintza Ataleko burua Informazioaren Analisirako Ataleko buru.

e) Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren eta Errekerimenduen Ataleko burua Zehapen eta Errekerimendu Ataleko buru.

f) Araubide Juridikoaren Ataleko burua Tributuen arloko Dokumentazio eta Zabalkunderako Ataleko buru.

2. Berretsi egiten dira, egin ziren baldintza berberetan, foru dekretu honetan izena aldatzen ez duten Zerbitzuko zuzendarien eta atalburuen izendapenak.

3. Foru dekretu honen bidez sortu diren bi atal berriek izanen dute Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko Atalen egungo dedikazio araubide bera.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra

Indarrik gabe gelditzen dira foru dekretu honi kontra egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak eta, bereziki, Nafarroako Zerga Ogasuneko Estatutuak onetsi zituen irailaren 13ko 353/1999 Foru Dekretua.

Azken Xedapenetan Lehena. Garapena eta betearazpena.

Ahalmena ematen zaio Ekonomia eta Ogasun kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betetzeko behar diren xedapenak agindu ditzan.

Azken Xedapenetan Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

NAFARROAKO ZERGA OGASUNA ERAKUNDE AUTONOMOAREN ESTATUTUAK

I. TITULUA. XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua. Izaera.

Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoak nortasun juridiko propioa du, bai eta jarduteko ahalmen osoa ere, xedeak bete ahal izateko. Izan ere, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko titularraren planifikazio, zuzendaritza eta babespean, eta indarra duten legeekin bat, departamentu horren eskumenak erabiliko ditu, zuzenbide publikoko tributuak eta sarrerak kudeatu, ikuskatu eta biltzeko, haien titulartasuna Foru Komunitateari baitagokio.

2. artikulua. Atxikipena.

Nafarroako Zerga Ogasuna, bere helburuak betetzeko, Nafarroako Gobernuak eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak plangintza eta politika orokorrari dagozkionean ematen dituzten aginpideen menpean dago. Bestalde, Ekonomia eta Ogasun Departamentuari atxikirik dago, eta departamentu horren esku gelditzen dira Institutua kontrolatzeko ahalmenak, Estatutuetan, foru legerian eta administrazio antolamendu juridikoan esleitzen zaizkionak, hain zuzen ere.

3. artikulua. Eskumenak.

Nafarroako Zerga Ogasunaren ardura da, Administrazioaren izenean eta hark aginduta, Nafarroako Ogasun Publikoko tributu sistema aplikatzea.

Nafarroako Zerga Ogasunaren lana da baliabide pertsonal, material eta tekniko guztiak behar bezala koordinatzea, tributuen kudeaketa eta bilketa zuzen eta eraginkorra lortze aldera. Izan ere, azken helburua zerga arloko araudia orokorrean zehatz-mehatz betetzea da, alde batera utzi gabe zergadunaren segurtasun juridikoa, eta araudi horrek sorrarazten duen zeharkako presio fiskala gutxituz. Xede horrekin, Nafarroako Zerga Ogasunak bere esku dauden jarduera guztiak burutuko ditu.

II. TITULUA. EGITURA ORGANIKOA

I. KAPITULUA. Zuzendaritza organoak

4. artikulua. Zuzendaritza organoak.

Nafarroako Zerga Ogasuneko Zuzendaritza organoak hauek dira:

-Gobernu Kontseilua.

-Zuzendari kudeatzailea.

1. atala. Gobernu Kontseilua

5. artikulua. Gobernu Kontseiluaren egitura.

Gobernu Kontseilua kide hauek osatuko dute:

Kontseiluburua: Ekonomia eta Ogasun kontseilaria.

Kontseiluko kideak:

Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea.

Aurrekontuen eta Ondarearen zuzendari nagusia.

Enpresa zuzendari nagusia.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia.

Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren zuzendari nagusia.

Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia.

Eritasunagatik edo beste arrazoi batzuengatik kanpoan denean, kontseilariaren ordez Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea arituko da.

Nafarroako Zerga Ogasuneko arduradunak Gobernu Kontseiluaren bilkuretara joaten ahalko dira, hitzarekin baina botorik gabe.

Zuzendaritza Nagusiko karguren bat, Gobernu Kontseiluan egon beharrekoa, hutsik baldin badago, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko titularrak haren ordez aritu beharreko batzordekidea izendatuko du behin-behinekoz, harik eta behin betiko izendapena egin arte.

6. artikulua. Gobernu Kontseiluaren eginkizunak.

Gobernu Kontseiluak eginkizun hauek ditu:

a) Urtero, erakundearen aurrekontuarako aurreproiektuaren proposamenaren berri ematea.

b) Erakundearen zuzendaritza eginkizunak kontrolatu eta gainbegiratzea.

c) Erakunde autonomoaren planak eta jarduketa programak onestea.

d) Nafarroako Zerga Ogasuneko ondarea administratzea.

e) Ondasun higiezinak dela-eta, haiek erostea edo haien gaineko edozein egintza egitea proposatzea.

f) Kontseiluburuak presaz emandako ebazpen eta probidentzien berri izatea.

7. artikulua. Gobernu Kontseiluko idazkaria.

1. Gobernu Kontseiluko idazkaria Ekonomia eta Ogasun Departamentuko idazkari tekniko nagusia izanen da, hitzarekin baina botorik gabe.

2. Idazkariak eginkizun hauek ditu:

a) Gobernu Kontseiluaren lanak prestatzea, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailearen jarraibideen arabera, eta erabakiak betetzeko izapideak egitea.

b) Bilkuretako akta jasotzea, hartzen diren erabakien fede ematea eta eskatzen diren ziurtagiriak luzatzea, Gobernu Kontseiluaren liburu eta dokumentuak zaintzea eta deialdiez arduratzea.

c) Haren gain uzten diren gainerako eginkizunak betetzea.

8. artikulua. Bilkurak.

Gobernu Kontseilua, bilkura arruntean eta nahitaez, urtean behin bederen bilduko da. Halaber, bilkura berezia eginen du, Kontseiluko lehendakariak horretarako deia eginez gero.

9. artikulua. Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Araubidea.

Antolamendu eta funtzionamenduaren araubidea eta gobernu kontseilukideen estatutu pertsonala, organo kolegiatuentzat Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean ezarritakoa izanen da.

10. artikulua. Aholkularitza.

Gobernu Kontseiluak edozein unetan eskatzen ahalko du zenbait jenderen aholkua, dituzten ezagupen, prestakuntza, entzute edo bestelako inguruabarrak direla medio haien partaidetza egokitzat jotzen baldin badu. Kasu horretan, dei berezia eginen zaie horretarako.

2. atala. Zuzendari kudeatzailea

11. artikulua. Izendatzea eta ordeztea.

Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea Nafarroako Gobernuak izendatuko du, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak proposaturik.

Eritasunagatik edo beste arrazoi batzuengatik kanpoan denean, zuzendari kudeatzailearen ordezpena araudi indardunari jarraikiz eginen da.

12. artikulua. Eginkizunak.

Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak eginkizun hauek ditu:

a) Gobernu Kontseiluaren eta kontseiluburuaren erabakiak bete eta betearaztea eta presako kasuetan, beharrezkoa bada, behar diren probidentzia eta ebazpenak ematea, eta hurrengo bilkuran Gobernu Kontseiluari horren berri ematea.

b) Nafarroako Zerga Ogasuneko jardueren eta organoen zuzendaritza, kudeaketa integratua eta barne antolaketa, zerbitzu eraginkorrak eta kalitatekoak eskainiarren.

c) Erakundearen ohiko ordezkapena.

d) Erakunde autonomoari atxikitako langileen burutza.

e) Ekonomia eta Ogasun kontseilariaren espediente ebazpena sorrarazten duten proposamenen berri ematea.

f) Beste entitate eta erakunde batzuekin hitzarmenak eta itunak izenpetzea.

g) Nafarroako Zerga Ogasunaren urteko memoria eta jarduketa planak prestatzea.

h) Erakunde autonomoaren diru-sarrera eta gastuen aurrekontuen aurreproiektua prestatzea.

i) Nafarroako Zerga Ogasuneko kontratu publikoak egitea eta kontratazio administratiboari buruzko lege indardunek erakunde autonomoetako ordezkariei ematen dizkieten kontratuak egiteko gainerako ahalmenak erabiltzea.

j) Gastuak egiteko baimena eman eta xedatzea eta ordaindu beharrak onartzea.

k) Erakunde autonomoaren ondare-erantzukineko prozedurak ebaztea.

l) Lan metodoak hobetu, berrikuntza teknologiko egokiak sartu, irudi korporatiboa zaindu, zentroak, instalazioak eta ekipoak zaindu eta dirusarrera eta gastuak hobetzeaz arduratzea.

m) Nafarroako Zerga Ogasunaren zerbitzuko langileen lan eta administrazio kontratuak egitea, baldin eta horretarako langileak eta baliabide materialak badaude.

n) Nafarroako Zerga Ogasuneko plantilla organikoko lanpostuen zerrendak eta enplegu publikoaren eskaintza proposatzea, ondotik Nafarroako Gobernuak onets dezan.

ñ) Erakunde autonomoko unitate organikoen burutzak betetzeko lehiaketetarako deialdiak proposatzea eta, hala behar denean, bitarteko izaeraz edo jardunean aritzeko izendapenak egitea, erregelamenduzko sistemaren bidez betetzen diren artean.

o) Nafarroako Zerga Ogasuneko plaza eta lanpostuak bete, lekuz aldatu eta txandaz igotzeko deialdietako oinarri, arau eta merezimendu orokorren baremoak proposatzea.

p) Hutsegite oso larriak egiteagatik diziplina espedienteak irekitzea eta horien ebazpen proposamena Nafarroako Gobernuari igortzea.

q) Hutsegite arin edo larriengatik irekitako diziplina espedienteak ebaztea.

r) Urteko oporretako plana, lanaldiak eta ordutegiak onestea, Nafarroako Gobernuak onesten duen araubide orokorrarekin bat.

s) Nafarroako Zerga Ogasuneko Atal, Bulego edo beste unitate batzuetako buruen bitarte baterako izendapena.

t) Langileei lanpostu bat esleitzea eta, lanpostu bete edo hutsei dagokienez, aldaketak egitea.

u) Oporrak, erregelamenduak ezarritako lizentziak eta baimenak ematea, bai eta aparteko orduak egiteko baimena ematea ere, arauetan ezarritako baldintzekin bat.

v) Departamentuko langileen lanaldia murrizteko eskabideen gainean ebaztea, kasuan kasuko unitate organikoko arduradunak txostena eman ondoren, hala behar bada.

x) Langileei helmugakoa ez beste herri batean bizitzeko baimena ematea, kasuan kasuko unitate organikoko arduradunak txostena eman ondoren.

y) Auzibide zibilera eta lan arloko auzibidera jo aurreko erreklamazioak ebaztea, langileen arloko erreklamazioak izan ezik.

z) Kargua dela-eta, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak edo Gobernu Kontseiluak esleitzen dion beste edozein.

13. artikulua. Eginkizunak beste norbaiten esku uztea.

Zuzendari kudeatzaileak bere eskurantza batzuk zuzendarien, zerbitzuko zuzendarien edo atalburuen esku uzten ahalko ditu, indarra duten legeetan ezarritakoarekin bat.

II. KAPITULUA. Oinarrizko egitura

1. atala. Unitate organikoak eta Zuzendaritzak

14. artikulua. Unitate organikoak.

1. Nafarroako Zerga Ogasuna zuzenean zuzendari kudeatzailearen menpean dauden unitate organiko hauetan dago egituraturik. Hona hemen:

a) Tributuen Kontrolerako Zuzendaritza.

b) Zergadunentzako Arretaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza.

c) Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzua

d) Arauen Garapenerako eta Fiskalitaterako Zerbitzua.

e) Administrazio Atala.

f) Finantza eta Tributu Analisien Atala.

2. Aurreko unitate organikoetako titularra elkarrenganako laguntzatik abiatuta beteko ditu bere eginkizunak, gainerako unitate organikoetako titularren eskurantzak bazter utzi gabe.

3. Zuzendaritza eta Zerbitzuen titularren Nafarroko Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailearen planifikazio, zuzendaritza eta koordinazioaren pean beteko dituzte beren eginkizunak.

15. artikulua. Tributuen Kontrolerako Zuzendaritzaren eginkizunak.

Tributuen Kontrolerako Zuzendaritza Nagusiak honako eginkizun hauek ditu:

-Bere eskumenen esparruko jarduerak eta organoak zuzendu, kudeatu eta kontrolatzea.

-Tributuen kontrol arloaren plangintza integrala. Bereziki, urtero zerga kontrolerako plana prestatu eta proposatzea, gainerako zerbitzuekin koordinaturik.

-Zergen arloko ikuskapena, kudeaketa eta dirubilketa koordinatzea.

-Helburuak eta jarduera adierazleak finkatzea eta emaitzak ebaluatzea.

-Zuzendaritzako txostena prestatzea.

-Indarra duten xedapenek eta Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak.

16. artikulua. Tributuen Kontrolerako Zuzendaritzaren egitura.

Tributuen Kontrolerako Zuzendaritza honako zerbitzu eta atal hauetan dago egituraturik:

a) -Zuzeneko Tributu, Zehapen eta Errekerimenduen Zerbitzua.

b) -Zeharkako Tributuen eta Enpresa Handien Zerbitzua.

c) -Tributu Ikuskapenerako Zerbitzua.

d) Dirubilketa Zerbitzua.

e) Tributuen arloko Kontrolaren Plangintza Integralerako Atala

17. artikulua. Zergadunentzako Arretaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzaren eginkizunak.

Zergadunentzako Arretaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzak eginkizun hauek ditu:

-Bere eskumenen esparruko jarduerak eta organoak zuzendu, kudeatu eta koordinatzea.

-Zergadunendako harrera eta zerbitzuen alorraren plangintza integrala. Bereziki, urtero zergadunendako zerbitzuen plana prestatu, gainerako zuzendaritza eta zerbitzuekin koordinaturik.

-Helburuak eta jarduera adierazleak finkatzea eta emaitzak ebaluatzea.

-Nafarroako Zerga Ogasuneko Zerbitzuen gutuna prestatzea.

-Zuzendaritzako txostena prestatzea.

-Indarra duten xedapenek eta Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak.

18. artikulua. Zergadunentzako Arretaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzaren egitura.

Zergadunentzako Arretaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza zerbitzu hauek osatzen dute:

a) Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzua.

b) Lurralde Aberastasunaren Zerbitzua.

c) Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzua.

2. atala. Zuzenean zuzendari kudeatzailearen menpe dauden atalak

19. artikulua. Administrazio Atalaren eginkizunak.

Administrazio Atalak eginkizun hauek ditu:

-Aurrekontuei buruzko aurreproiektua prestatzeko laguntza tekniko eta administratiboa.

-Aurrekontuen kudeaketa eta gauzatzearen jarraipen eta kontrola, bai eta haien gaineko informazioa prestatzea ere.

-Erakunde autonomoaren obra, laguntza eta hornidurarako kontratu administratiboen sustapena eta kudeaketa, kontratu administratiboei buruzko araudi indardunarekin bat.

-Erakunde autonomoaren eskumeneko langileen kudeaketa koordinatu, jarraitu eta kontrolatzea.

-Zuzendari kudeatzaileari dagozkion langileri arloko espedienteak tramitatzea.

Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusian departamentuari atxikiriko langileen kontu guztiak tramitatzea, haien ebazpena Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari edo Nafarroako Gobernuari badagokio.

-Lanaren etekinari eta langileen motibazioari buruzko azterlanak eta proposamenak egitea.

Langileen lanera etortzeak kontrolatzeko sistema kudeatzea.

-Zuzendari nagusiak ematen dizkion gainerako eginkizunak, bai eta indarra duten xedapenek esleitzen dizkiotenak ere.

20. artikulua. Finantza eta Tributu Analisien Atalaren eginkizunak.

Finantza eta Tributu Analisien Atalak eginkizun hauek ditu:

-Tributu eta finantza arloko kontuei buruzko txosten eta estatistikak egitea.

-Erakunde autonomoaren jarduerari buruzko txosten eta estatistikak egitea. Bereziki, Nafarroako Zerga Ogasunaren urteko memoria prestatzea.

-Sarrera fiskalei buruzko aurreikuspen eta estatistikak egitea.

-Gastu fiskalak aztertu eta arrazionalizatzeko proposamenak egitea.

-Zerga arloko xedapenetan egindako aldaketen ondorioak ebaluatzeko beharrezkoak diren azterketa eta simulazioak.

-Nafarroako Zerga Ogasuneko unitateen artean, zuzendari kudeatzaileak esleitzen dizkien eginbeharrak tramitatu eta koordinatzea.

-Indarra duten xedapenek eta Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak.

3. atala. Tributuen Kontrolerako Zuzendaritzaren Zerbitzuak eta Atalak

1. azpiatala. Zuzeneko Tributu, Zehapen eta Errekerimenduen Zerbitzua

21. artikulua. Zuzeneko Tributu, Zehapen eta Errekerimenduen Zerbitzuaren eginkizunak.

–Zuzeneko Tributu, Zehapen eta Errekerimenduen Zerbitzuak, sozietateen gaineko zergari, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari eta oinordetzen eta dohaintzen, ondare eskualdaketen, egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergei eta saltoki handien gaineko zergari dagokienez, eginkizun hauek izanen ditu:

-Tributu-kudeaketaren zuzendaritza teknikoa.

-Tributuak egiaztatu eta likidatzeko irizpideak prestatu eta proposatzea, Arauen Garapen eta Fiskalitaterako Zerbitzuak parte hartu eta gainbegiratuta.

-Kontsulta fiskalen alde teknikoei arreta ematea, Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuarekin koordinaturik, eta, bereziki, zerga arloko kontsultak aztertu eta ebaztea.

-Tributudunen zentsuak eratu eta mantentzea.

-Ofiziozko behin-behineko likidazioak egitea, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 113. artikuluak xedatutakoaren arabera, eta haiei dagozkien berandutza-interesak aplikatzea.

-Zerbitzuaren egintzen aurka jarritako berraztertze errekurtsoen tramitazio eta ebazpena, baita autolikidazioen eta atxikipenen edo konturako sarreren inpugnazioena ere; zerga likidazioak ere bertan eginen dira.

-Zerbitzuaren egintzei bide ekonomiko-administratiboan egindako inpugnazioei buruz Nafarroako Gobernuak ematen dituen erabakien tramitazioa.

-Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 52.3. artikuluak ezarritako errekarguen eta, halakorik bada, berandutza-interesen likidazioa.

Zehapenei eta errekerimenduei dagokienez, eginkizun hauek izanen ditu:

–Tributuen arloko arau-hausteak direla-eta, zehapenak likidatzea bere eskumenen esparruan eta Zeharkako Tributuen eta Enpresa Handien Zerbitzuaren eta Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuaren esparruetan. Halaber, zehapenen kontra jarritako berraztertze errekurtsoak ebaztea, salbu eta zergei buruzko zehapen prozeduren kasuan, baldin eta haien kudeaketa Zerga Berezien eta Bestelako Tributuen Atalaren ardura bada.

-Tributudunek aurkezten ez dituzten aitorpenen erreklamazio orokorra, bai eta egindako errekerimenduei ez erantzuteagatik eragindako zehapenen likidazioa ere.

Horrez gain, honako eginkizun hauek izanen ditu:

-Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga dela-eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuari esleitutakoak.

-Helburuak eta jarduera-adierazleak finkatzea eta emaitzak ebaluatzea.

-Zerbitzuaren memoria prestatzea.

-Tributuen kudeaketa eta egiaztapenerako urteko plana prestatu eta proposatzea, bere eskumenen esparruan, gainerako zerbitzuekin koordinaturik.

-Tributuen kontrolerako urteko plana prestatzen laguntzea.

-Indarra duten xedapenek edo Nafarroako Zerga Ogasuneko Tributuen Kontrolerako zuzendariak haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak.

22. artikulua. Zuzeneko Tributu, Zehapen eta Errekerimenduen Zerbitzuaren egitura.

Zuzeneko Tributu, Zehapen eta Errekerimenduen Zerbitzuak honako atal hauek ditu bere egituran:

a) Ez-egoiliarren Errentaren eta Sozietateen gaineko Zergen Atala.

b) Oinordetzen eta Dohaintzen, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergen Atala.

c) Zehapen eta Errekerimendu Atala.

d) Bulego Teknikoaren eta Plangintzaren Atala.

23. artikulua

24. artikulua. Ez-egoiliarren Errentaren eta Sozietateen gaineko Zergen Atalaren eginkizunak.

Ez-egoiliarren Errentaren eta Sozietateen gaineko Zergen Atalak, zerga horiei dagokienez, eginkizun hauek ditu:

-Kontsulta fiskalei alde teknikotik arreta ematea eta, bereziki, zerga arloko kontsultak aztertu eta ebaztea.

-Ofiziozko behin-behineko likidazioak egitea, Tributuei buruzko 13/2002 Foru Lege Orokorreko 113. artikuluak xedatutakoaren arabera, eta haiei dagozkien berandutza-interesak aplikatzea.

-Atalaren egintzen aurka jarritako berraztertze errekurtsoen tramitazio eta ebazpena, hala nola autolikidazioen eta atxikipen edo konturako sarreren inpugnazioena; likidazioak ere bertan eginen dira.

-Atalaren egintzei bide ekonomiko-administratiboan egindako inpugnazioei buruz Nafarroako Gobernuak ematen dituen erabakien tramitazioa.

-Tributuei buruzko 13/2002 Foru Lege Orokorreko 52.3. artikuluak ezarritako errekarguen eta, halakorik bada, berandutza-interesen likidazioa.

-Araubide bereziei eta onura fiskalei buruzko espedienteak tramitatu eta ebazpen-proposamenak egitea.

-Tributupekoen zentsuak eratu eta mantentzea.

-Indarra duten xedapenek edo Zuzeneko Tributu, Zehapen eta Errekerimenduen Zerbitzuko zuzendariak haren esku uzten dituzten gainerako eginkizunak.

24. artikulua. bis. Oinordetzen eta Dohaintzen, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergen Atalaren eginkizunak.

Oinordetzen eta Dohaintzen, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergen Atalak, zerga horiei dagokienez, eginkizun hauek izanen ditu:

-Kontsulta fiskalen alde teknikoei arreta ematea eta, bereziki, zerga arloko kontsultak aztertu eta ebaztea.

-Ofiziozko behin-behineko likidazioak egitea, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 113. artikuluak xedatutakoaren arabera, eta haiei dagozkien berandutza-interesak aplikatzea.

-Atalaren eta likidazio-bulegoen egintzen aurka jarritako berraztertze errekurtsoak tramitatu eta ebaztea, eta gauza bera autolikidazioen inpugnazioen kasuan; zerga likidazioak ere bertan eginen dira.

-Atalaren egintzei bide ekonomiko-administratiboan egindako inpugnazioei buruz Nafarroako Gobernuak ematen dituen erabakien tramitazioa.

-Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 52.3. artikuluak ezarritako errekarguen eta, halakorik bada, berandutza-interesen likidazioa.

-Araubide bereziei eta onura fiskalei buruzko espedienteak tramitatu eta ebazpen proposamenak egitea.

-Tributudunen zentsuak eratu eta mantentzea.

-Indarra duten xedapenek haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak, eta aurrekoekin loturik edo haietan oinarriturik Zuzeneko Tributu, Zehapen eta Errekerimenduen Zerbitzuko zuzendariak agintzen dizkionak.

25. artikulua. Zehapen eta Errekerimendu Atalaren eginkizunak.

Zehapen eta Errekerimendu Atalak, Nafarroako Zerga Ogasuneko gainerako unitate organikoekin koordinatuta, eginkizun hauek izanen ditu:

-Tributudunek aurkezten ez dituzten aitorpenen erreklamazio orokorra.

-Egindako errekerimenduei ez erantzuteagatik zehapenak jartzea.

–Tributu arloko arau-hausteen ondoriozko prozedurak tramitatzea, betiere, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 70.1 artikuluaren arabera, eskumen hori Zuzeneko Tributu, Zehapen eta Errekerimenduen Zerbitzuari, Zeharkako Tributuen eta Enpresa Handien Zerbitzuari eta Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuari badagokie. Zerga Berezien eta Bestelako Tributuen Atalaren eskumeneko kudeaketa duten zergen gaineko arau-hausteak, berriz, salbuetsi eginen dira.

-Bere eskumeneko zehapen egintzen aurka jarritako berraztertze errekurtsoen tramitazioa, bai eta egintza horiekin lotutako gainerako espedienteen tramitazioa ere.

-Atalaren egintzei bide ekonomiko-administratiboan egindako inpugnazioei buruz Nafarroako Gobernuak ematen dituen erabakien tramitazioa.

-Zerga arloan, bere eskumeneko zehapenen gaineko kontsultei arreta ematea eta, batez ere, idatzizko kontsultak ebaztea.

-Jarduera Ekonomikoen Erregistroa eratu eta mantentzea.

-Udalek jakinarazitako zentsuen aldaketak gainbegiratu eta egiaztatzea.

-Zentsuen aldaketak aurkez ditzatela eskatzea udalei.

-Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergako salbuespenak eman edo ukatu aurreko txosten teknikoa egitea.

-Jarduera ekonomikoen erregistroan ofizioz egin behar diren sartze eta ateratzeak.

–Saltoki handien gaineko zerga kudeatzea, errolda prestatzea eta likidazioen jakinarazpen kolektiboa egitea barne.

-Indarra duten xedapenek haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak, eta aurrekoekin loturik edo haietan oinarriturik Zuzeneko Tributu, Zehapen eta Errekerimenduen Zerbitzuko zuzendariak agintzen dizkionak.

26. artikulua. Bulego Teknikoaren eta Plangintzaren Atalaren eginkizunak.

Bulego Teknikoaren eta Plangintzaren Atalak, Nafarroako Zerga Ogasuneko gainerako unitate organikoekin koordinatuta, eginkizun hauek izanen ditu:

-Zuzeneko Tributu, Zehapen eta Errekerimenduen Zerbitzuak, zerbitzu hori osatzen duten unitateek, Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuak eta Zeharkako Tributuen eta Enpresa Handien Zerbitzuak lege eta tributuen arloan behar duten aholkularitza.

-Iruzurrari aurre egiteko zerga arloko kudeaketa planak diseinatu eta prestatzeko aholkuak ematea eta parte hartzea.

-Zerbitzua osatzen duten gainerako atalekin koordinaturik arauen interpretaziotik sortzen diren irizpideak aztertu, prestatu eta proposatzea.

-Xedapen orokorrak lantzen eta prestatzen laguntzea.

-Zerga arloko kontsultak eta beste espediente batzuk aztertzen eta ebazten laguntzea.

-Azaldu diren eginkizun horiei buruzko txostenak egitea.

-Indarra duten xedapenek haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak, eta aurrekoekin loturik edo haietan oinarriturik Zuzeneko Tributu, Zehapen eta Errekerimenduen Zerbitzuko zuzendariak agintzen dizkionak.

2. azpiatala. Zeharkako Tributuen eta Enpresa Handien Zerbitzua

27. artikulua. Zeharkako Tributuen eta Enpresa Handien Zerbitzuaren eginkizunak.

–Zeharkako Tributuen eta Enpresa Handien Zerbitzuak ondoko eginkizun hauek izanen ditu balio erantsiaren gaineko zergari, alkoholaren eta edari alkoholdunen gaineko zergari, aseguruetako primen gaineko zergari, zenbait garraiobideren gaineko zerga bereziari, hidrokarburoen gaineko zergari, zenbait hidrokarburoren txikizkako salmenten gaineko zergari, tabakogaien gaineko zergari, elektrizitatearen gaineko zergari, jokoaren jarduerarekin erlazionatutako tributuei, energia elektrikoa sortzearen balioaren gaineko zergari, energia nukleoelektrikoa sortzearen ondoriozko hondakin erradiaktiboak eta erregai nuklear gastatua sortzearen gaineko zergari, erregai nuklear gastatua eta hondakin erradiaktiboak instalazio zentralizatuetan biltegiratzearen gaineko zergari eta meategien azaleraren kanonari dagokienez:

-Tributu-kudeaketaren zuzendaritza teknikoa.

-Tributuak egiaztatu eta likidatzeko irizpideak prestatu eta proposatzea, Arauen Garapen eta Fiskalitaterako Zerbitzuak parte hartu eta gainbegiratuta.

-Kontsulta fiskalen alde teknikoei arreta ematea, Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuarekin koordinaturik, eta, bereziki, zerga arloko kontsultak aztertu eta ebaztea.

-Ofiziozko behin-behineko likidazioak egitea, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 113. artikuluak xedatutakoaren arabera, eta haiei dagozkien berandutza-interesak aplikatzea.

-Zerbitzuaren egintzen aurka aurkeztutako berraztertze errekurtsoak tramitatu eta ebaztea, eta gauza bera autolikidazioen inpugnazioen kasuan; zerga likidazioak ere bertan eginen dira.

-Zerbitzuaren egintzei bide ekonomiko-administratiboan egindako inpugnazioei buruz Nafarroako Gobernuak ematen dituen erabakien tramitazioa.

-Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 52.3. artikuluak ezarritako errekarguen eta, halakorik bada, berandutza-interesen likidazioa.

-Tributudunen zentsuak eratu eta mantentzea.

-Enpresa handiei dagokienez, aipatu direnez gainera, Sozietateen gaineko Zergari, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari eta Ondarearen gaineko Zergari dagozkien eginkizun berberak, araudiaren irizpide interpretatzaileak prestatu eta proposatzea izan ezik.

-Tributu arloko arau-hausteen ondoriozko zehapenak ezartzea, haien kudeaketa Zerga Berezi, Aseguru-sarien gaineko Zerga eta Tasen Atalari dagokion kasuetan, bai eta berraztertze errekurtsoen eta zehapen prozedura horiekin loturiko beste espedienteen gainekoak direnean ere.

-Helburuak eta jarduera-adierazleak finkatzea eta emaitzak ebaluatzea.

-Zerbitzuaren memoria prestatzea.

-Tributuen kudeaketa eta egiaztapenerako urteko plana prestatu eta proposatzea, bere eskumenen esparruan, gainerako zerbitzuekin koordinaturik.

-Tributuen kontrolerako urteko plana prestatzen laguntzea.

–Tributudunak ukitzen dituzten onura fiskalak eta araubide bereziak ebatzi, baimendu edo ematea, bere eskumeneko tributuetan.

-Indarra duten xedapenek edo Nafarroako Zerga Ogasuneko Tributuen Kontrolerako zuzendariak haren esku uzten dituzten beste eginkizun batzuk, tributuen kudeaketaren alde teknikoen ingurukoak.

28. artikulua. Zeharkako Tributuen eta Enpresa Handien Zerbitzuaren egitura.

Zeharkako Tributuen eta Enpresa Handien Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Enpresa Handien Atala.

b) Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Atala.

c) Zerga bereziak eta bestelako tributuak.

29. artikulua. Enpresa Handien Atalaren eginkizunak.

Enpresa Handien Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

-Enpresa handien zentsua osatu eta mantentzea. Enpresa handien zentsua ondokoek osatuko dute: Hitzarmen Ekonomikoaren arabera zergak zenbait zerga administraziotan ordaindu behar dituzten zergadunek, betiere lurralde bakoitzean egindako eragiketa kopuruaren arabera, Sozietateen gaineko Zergan zergak finkapen fiskalaren araubide bereziaren bidez ordaindu behar dituzten zergadunek edo Balio Erantsiaren gaineko Zergan entitate taldeen araubide bereziaren bidez ordaindu behar dituztenek, bai eta aurreko urte naturalean 9.000.000 eurotik gorako fakturazioa izan dutenek ere, Balio Erantsiaren gaineko Zerga arautzen duen 19/1992 Foru Legearen 66. artikuluan agertzen diren irizpideen arabera. Arrazoi bereziak direla medio, beste zenbait enpresa ere sar daitezke zentsu horretan, nahiz eta baldintza orokorrak ez bete, enpresa handien artean sailkatu behar direla uste baldin bada.

-Zerga arloko laguntza eta informazioa ematea enpresa handiei, Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuarekin koordinaturik.

-Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Atalari, Ez-egoiliarren Errentaren eta Sozietateen gaineko Zergen Atalari eta Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Atalari enpresa handien arloan esleitutako eginkizunak garatzea, atal horiekin koordinaturik.

-Enpresa handiei dagozkien informazio-aitorpenen kudeaketa.

-Enpresa handiek zerga aldetik dituzten betebeharrak nola betetzen dituzten kontrolatzea.

-Oro har, enpresa handiei buruzko zerga arloko harremanen eta informazioaren zentralizazioa.

-Enpresa handien arloan beste zerga administrazio batzuekin izaten diren harremanen zentralizazioa.

-Hitzarmen Ekonomikoa enpresa handietan nola aplikatzen den jarraitzea.

-Txosten eta proposamenak egitea eta enpresa handiek zerga aldetik duten egoeraren bilakaerari buruzko azterlan eta proiekzioak egitea, baita beren betebehar fiskalen zenbatekoari eta aurreikus daitekeen betetze mailari buruz ere.

–Enpresak berrantolatzeko operazioekin erlazionatutako gaiei buruzko espedienteak aztertu, tramitatu eta ebaztea, enpresa handien zentsuan dagoen pertsona bat edo entitate bat, gutxienez, ukituta gelditzen denean.

-Indarra duten xedapenek haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak, eta aurrekoekin loturik edo haietan oinarriturik Zeharkako Tributuen eta Enpresa Handien Zerbitzuko zuzendariak agintzen dizkionak.

30. artikulua. Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Atalaren eginkizunak.

Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Atalak, zerga horri dagokionez, eginkizun hauek ditu:

-Kontsulta fiskalei alde teknikotik arreta ematea eta, bereziki, zerga arloko kontsultak aztertu eta ebaztea.

-Ofiziozko behin-behineko likidazioak egitea, Tributuei buruzko 13/2002 Foru Lege Orokorreko 113. artikuluak xedatutakoaren arabera, eta haiei dagozkien berandutza-interesak aplikatzea.

-Zerbitzuaren egintzen aurka sartutako berraztertze-errekurtsoak tramitatu eta ebaztea, eta gauza bera autolikidazioen eta atxikipen edo konturako sarreren inpugnazioen kasuan; likidazioak ere bertan eginen dira.

-Atalaren egintzei bide ekonomiko-administratiboan egindako inpugnazioei buruz Nafarroako Gobernuak ematen dituen erabakien tramitazioa.

-Tributuei buruzko 13/2002 Foru Lege Orokorreko 52.3. artikuluak ezarritako errekarguen eta, halakorik bada, berandutza-interesen likidazioa.

-Araubide bereziei eta onura fiskalei buruzko espedienteak tramitatu eta ebazpen-proposamenak egitea.

-Tributudunen zentsuak eratu eta mantentzea.

-Indarra duten xedapenek haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak eta haiei lotuak edo haien ondoriozkoak, Zeharkako Tributuen eta Enpresa Handien Zerbitzuko zuzendariak esleitzen badizkio.

31. artikulua. Zerga Berezien eta Bestelako Tributuen Atalaren eginkizunak.

–Zerga Berezien eta Bestelako Tributuen Atalak ondoko eginkizun hauek izanen ditu alkoholaren eta edari alkoholdunen gaineko zergari, aseguruetako primen gaineko zergari, zenbait garraiobideren gaineko zerga bereziari, hidrokarburoen gaineko zergari, zenbait hidrokarburoren txikizkako salmenten gaineko zergari, tabakogaien gaineko zergari, elektrizitatearen gaineko zergari, jokoaren jarduerarekin erlazionatutako tributuei, energia elektrikoa sortzearen balioaren gaineko zergari, energia nukleoelektrikoa sortzearen ondoriozko hondakin erradiaktiboak eta erregai nuklear gastatua sortzearen gaineko zergari, erregai nuklear gastatua eta hondakin erradiaktiboak instalazio zentralizatuetan biltegiratzearen gaineko zergari eta meategien azaleraren kanonari dagokienez:

-Kontsulta fiskalei alde teknikotik arreta ematea eta, bereziki, zerga arloko kontsultak aztertu eta ebaztea.

-Ofiziozko behin-behineko likidazioak egitea, Tributuei buruzko 13/2002 Foru Lege Orokorreko 113. artikuluak xedatutakoaren arabera, eta haiei dagozkien berandutza-interesak aplikatzea.

-Zerbitzuaren egintzen aurka sartutako berraztertze-errekurtsoak tramitatu eta ebaztea, eta gauza bera autolikidazioen eta atxikipen edo konturako sarreren inpugnazioen kasuan; likidazioak ere bertan eginen dira.

-Atalaren egintzei bide ekonomiko-administratiboan egindako inpugnazioei buruz Nafarroako Gobernuak ematen dituen erabakien tramitazioa.

-Tributuei buruzko 13/2002 Foru Lege Orokorreko 52.3. artikuluak ezarritako errekarguen eta, halakorik bada, berandutza-interesen likidazioa.

-Araubide bereziei eta onura fiskalei buruzko espedienteak tramitatu eta ebazpen-proposamenak egitea.

-Fabrikazioko zerga berezien kontu-hartzailetza, kudeaketa husa edo egiaztapen laburtua denean.

-Tributudunen zentsuak eratu eta mantentzea.

–Zeharkako Tributuen eta Enpresa Handien Zerbitzuak zerga arau-hausteengatik ebatzi behar dituen espedienteak instruitu, tramitatu eta ebazpen proposamena ematea.

-Indarra duten xedapenek haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak eta haiei lotuak edo haien ondoriozkoak, Zeharkako Tributuen eta Enpresa Handien Zerbitzuko zuzendariak esleitzen badizkio.

32. artikulua

3. azpiatala. Tributu Ikuskapenerako Zerbitzua

33. artikulua. Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuaren eginkizunak.

Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuak eginkizun hauek ditu:

-Tributu ikuskapenerako planak prestatu eta proposatzea, Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuarekin koordinaturik.

-Tributu ikuskapenerako planak betearaztea.

-Tributuen Kontrolerako Urteko Plana prestatzen laguntzea.

-Helburuak finkatzea, jarduerak adieraztea eta emaitzak ebaluatzea.

-Zerbitzuaren memoria prestatzea.

-Indarra duten xedapenek haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak edo Nafarroako Zerga Ogasuneko tributu arloko kontroleko zuzendariak ematen dizkionak.

34. artikulua. Bulego Teknikoaren Atalaren eginkizunak.

Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuak Bulego Teknikoaren Atala edukiko du, eginkizun hauek burutuko dituena:

-Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuaren aholkularitza juridikoa eta Zerbitzuarentzat interesgarriak diren arau, epai, kontsulta eta argitalpenak zabaltzea.

-Tributu Ikuskapenerako planak diseinatu eta prestatzeko aholkularitza eta parte-hartzea.

-Ikuskapen-egintzen normalizaziorako irizpideak, jarraibideak eta zuzentarauak proposatzea.

-Zerbitzuan instruitzen diren espedienteen ebazpen-proposamenak egiten laguntzea, bereziki desadostasunean sinatutakoen kasuan, eta bai aktuarioek arauz eman behar dituzten txostenen kasuan ere.

-Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuko langileen prestakuntza berariazko plana egitea.

-Xedapen orokorrak aztertu eta proposatzen eta espedienteak ebazten lan egitea.

-Indarra duten xedapenek haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak edo Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuko zuzendariak ematen dizkionak.

4. azpiatala. Dirubilketa Zerbitzua

35. artikulua. Dirubilketa Zerbitzuaren eginkizunak.

Dirubilketa Zerbitzuak, Nafarroako Foru Komunitateko dirubilketa organoa den aldetik, eginkizun hauek ditu:

-Nafarroako Ogasun Publikoaren dirubilketa kudeatzeko zuzendaritza teknikoa eta kontrola.

-Nafarroako Zerga Ogasuneko dirusarreren aurrekontuko kontusailen betetze-mailaren jarraipena.

-Zorrak geroratzeko baimena eman edo tramitatzea, indarra duten xedapenek esleitu eskumenen arabera.

-Dirubilketa-prozedurako egintzen kontra jartzen diren errekurtsoetan irizpideak koordinatzea eta, hala behar denean, ebaztea.

-Lehiaketetarako prozeduretan edo prozedura berezietan egin beharreko ekintzak zuzendu eta, hala behar denean, ebatzi eta kudeatzea.

-Jarduteko edo ekintzak gauzatzeko irizpideak finkatzea, egiturazko edo abaguneko zailtasunak dituzten sektore ekonomikoetako pertsona edo entitateen zorrak biltzeko kudeaketan, pertsona edo entitate horiek Nafarroako Ogasun Publikoarekin dituzten betebeharrak bete ditzaten.

-Zorrak biltzeko kudeaketan beste entitate publiko batzuekin koordinatzea eta, hala behar denean, lankidetza itunak prestatu eta proposatzea.

-Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Legearen arabera, dirubilketaren bidez kalkulatu behar diren errekargu eta interesak likidatzea.

-Nafarroako Zerga Ogasunak ofizioz itzuli behar den dirua eta behar ez diren dirusarrerak itzultzea eta bidezko diren berandutza-interesak pagatzea.

-Ofizioz preskribatzeko espedienteak instruitzea.

-Tributuak Biltzeko Urteroko Plana prestatu eta proposatzea, beste zerbitzuekin koordinaturik.

-Tributuen Kontrolerako Urteko Plana prestatzen laguntzea.

-Helburuak finkatzea, jarduerak adieraztea eta emaitzak ebaluatzea.

-Zerbitzuaren memoria prestatzea.

-Indarra duten xedapenek haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak edo Nafarroako Zerga Ogasuneko tributu arloko kontroleko zuzendariak ematen dizkionak.

36. artikulua. Dirubilketa Zerbitzuaren egitura.

Dirubilketa Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Dirubilketaren Kontrol eta Aplikaziorako Atala.

b) Gerorapenen Kudeaketarako Atala.

c) Derrigorrezko Dirubilketaren Atala.

d) Prozedura Berezien Atala.

37. artikulua. Dirubilketaren Aplikazio eta Kontrolaren Atalaren eginkizunak.

Dirubilketaren Aplikazio eta Kontrolaren Atalak, Nafarroako Zerga Ogasuneko gainerako unitate organikoekin koordinatuta, eginkizun hauek ditu:

-Atalaren jardueren kudeaketaren kontrolerako beharrezkoak diren estatistikak egitea.

-Ekonomia eta kontabilitatearen aldetik kontrolatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zor eta zordun guztiak, Hirugarrenen Kontabilitate Lagungarrira eskualdatuak eta Dirubilketari buruzko Araubide Orokorra aplikatzen zaienak .

-Bidezko diren tributuak eta bidezko ez diren dirusarrerak ofizioz itzultzeko prozesuak kudeatu, kontrolatu eta beteraztea eta beste administrazioekiko harremanez arduratzea.

-Hirugarrenen Kontabilitate Lagungarrian idatzi zorrak kobratzeko prozesuak kudeatu, kontrolatu eta gauzatzea.

-Finantza-entitateen jarduketak garatu eta kontrolatzea, Nafarroako Ogasun Publikoaren dirubilketan laguntzaile direnean.

-Zerga-itzulketak edo okerreko diru-sarrerak direla eta, berandutza-interesak onartzeko aurkeztu eskaerak tramitatzea.

-Tributuen bilketari buruzko informazio eta azterketak prestatzea.

-Hirugarrenen Kontabilitate Lagungarriko parametroen erabilpen eta eguneratzea.

-Indarra duten xedapenek haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak, eta aurrekoekin loturik edo haietan oinarriturik Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak agintzen dizkionak.

38. artikulua. Gerorapenen Kudeaketarako Atalaren eginkizunak.

Gerorapenen Kudeaketarako Atalak, Nafarroako Zerga Ogasuneko gainerako unitate organikoekin koordinatuta, eginkizun hauek ditu:

-Atalaren jardueren kudeaketaren kontrolerako beharrezkoak diren estatistikak egitea.

-Gerorapen edo zatiketak onartu aurretik arriskuak aztertzea.

-Zorpeko gerorapen edo zatiketetarako eman diren bermeen azterketa, balorazio eta kontrola.

-Borondatezko aldiko zorrak geroratu edo zatitzeko eskaerak aztertu, horren gainean txostena eman, proposatu, kudeatu, tramitatu eta kontrolatzea edo nahitaez pagatu beharreko aldian egonik ere premiamendu prozedura hasi gabe daukatenak, organo eskudunek emanak.

-Dirubilketa-prozedura etenda uzteko eskaeren kudeaketa eta haien jarraipena eta kontrola.

-Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko zergen aitorpenetako kuotak helbideratzeen bidez kobratzeko izapideak eta jarraipena egitea.

-Entitate publikoen zorren kobrantza kudeatzea.

-Premiamendu-biderako igorpenen tramitazioa eta gauzatzea.

-Hirugarrenen Kontabilitate Lagungarrian sartutako zorrak ordaintzean izandako atzerapenagatik sortzen diren interesen eta errekarguen ondoriozko zorren likidazio eta kudeaketa.

-Beste administrazioetan sartutako tributu-zorren jarraipen eta kontrola.

-Bermeak aurkeztean sortutako gastuen onarpenaren arloan aurkeztutako eskaeren tramitazioa eta kontrola.

-Indarra duten xedapenek haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak, eta aurrekoekin loturik edo haietan oinarriturik Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak agintzen dizkionak.

39. artikulua. Derrigorrezko Dirubilketaren Atalaren eginkizunak.

Derrigorrezko Dirubilketaren Atalak eginkizun hauek ditu:

-Premiamendu-bidean sartuak dauden zorren gerorapen eta zatiketak, organo eskudunek baimenduak, aztertu, proposatu, kudeatu eta kontrolatzea.

-Nafarroako Foru Komunitatearenak edo haren erakunde autonomoenak diren zuzenbide publikoko dirusarrerak kontrolatu eta premiamenduko bide administratiboan biltzeko kudeaketa lana, legez ezarritako ahalmenen bidez eta erabili behar diren prozedura administratiboen arabera; salbuespen da Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailearen Ebazpen bidez Prozedura Berezien Atalaren esku uzten den dirusarrera edo zorren dirubilketa, dirusarrera edo zor horien zenbatekoak, izaerak edo prozedurak horretara behartzen duenean.

-Indarra duten xedapenek edo Dirubilketa Zerbitzuko zuzendariak haren esku uzten dituzten gainerako eginkizunak.

40. artikulua. Prozedura Berezien Atalaren eginkizunak.

Prozedura Berezien Atalak eginkizun hauek ditu:

-Zenbateko, izaera edo prozeduragatik agintzen zaizkion zorrak premiamendu-bidean kontrolatu eta dirubilketari dagokionez kudeatzea.

-Lehiaketa-prozeduretan sartuta dauden enpresen zor guztien dirubilketa kudeatu eta kontrolatzea eta, behar denean, Nafarroako Foru Komunitatearen ordezkari izatea bilkura, batzorde, kontu-hartzailetza, sindikatura eta antzeko kudeaketa organoetan.

-Nafarroako Ogasun Publikoaren eskubideak defenditzeko beharrezkoak diren jarduketak kontrolatu eta burutzea, eskubide horien kalterako izan daitezkeen desegite eta likidazio prozesuetan edo merkataritza konpainiek har ditzaketen horrelako beste erabaki batzuetan.

-Erantzukizuna bideratzeko prozedurak tramitatzea.

-Dirubilketa organoek proposatutako kaudimengabezien aitorpenak tramitatzea.

-Ofizioz preskribatzeko espedienteak tramitatzea.

-Dirubilketa Zerbitzuko organoen egintzen kontra ezarritako errekurtsoak tramitatzea, jabari edo eskubide hobearen hirugarrengotzak barne direla.

-Nafarroako Zerga Ogasunaren berandutza-interesak aztertu, kalkulatu eta haien ordainketa tramitatzea.

-Dirubilketa organoek proposatutako espedienteak aztertu eta tramitatzea, betiere haiei buruzko egintzak Aholkularitza Juridikoaren eskumenekoak badira.

-Zerbitzuko zuzendariak eskatzen ahal dituen txosten juridikoak eta irizpenak luzatzea.

-Indarra duten xedapenek edo Dirubilketa Zerbitzuko zuzendariak haren esku uzten dituzten gainerako eginkizunak.

5. azpiatala. Tributuen arloko Kontrolaren Plangintza Integralerako Atala

41. artikulua. Tributuen arloko Kontrolaren Plangintza Integralerako Atalaren eginkizunak.

Tributuen arloko Kontrolaren Plangintza Integralerako Atalak eginkizun hauek ditu:

-Tributuen Kontrolerako Urteko Plana prestatu, horretan parte hartu eta laguntzea.

-Tributuen Ikuskapenerako Plana prestatu, horretan lagundu eta sostengatzea.

-Tributuen Kudeaketa eta Egiaztapenerako Planak prestatu, horietan lagundu eta sostengatzea.

-Tributuen Dirubilketarako Plana prestatu, horretan lagundu eta sostengatzea.

-Tributuak kontrolatzeko informazioa bildu, aztertu, prestatu eta lantzea.

-Ikerlanak, azterketak, sintesiak eta moduluak prestatzea, egiaztatu eta ikuskatzeko.

-Indarra duten xedapenek haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak edo Nafarroako Zerga Ogasuneko tributu arloko kontroleko zuzendariak ematen dizkionak.

4. atala. Zergadunentzako Arretaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzaren zerbitzuak eta atalak

1. azpiatala. Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzua

42. artikulua. Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuaren eginkizunak.

Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuak, zerga horiei dagokienez, eginkizun izanen hauek ditu:

-Tributu-kudeaketaren zuzendaritza teknikoa.

-Errentaren kanpaina zuzendu, antolatu eta koordinatzea, kanpainari buruzko berariazko publizitatea diseinatzen laguntzea barne, bai eta autolikidazioari eta ordainketa zatikatuei buruzko proposamenak, autolikidazioak eta konturako sarrerak egiteko lanena ere.

-Prestaketan, egiaztapenean eta likidazioan aplikatu beharreko irizpideak sortu eta proposatzea, Arauen Garapen eta Fiskalitaterako Zerbitzuak parte hartu eta gainbegiratuta.

-Zerga arloko kontsultak eta zerga onurak aztertu eta ebaztea, Arauen Garapen eta Fiskalitaterako Zerbitzuak parte hartu eta gainbegiratuta.

-Kontsulta fiskalen alde teknikoei arreta ematea, Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuarekin koordinatuta.

-Tributuen eta konturako sarreren behin-behineko likidazioak egitea, legez aplikatzen ahal diren berandutza-interesak eta errekarguak barne.

-Zerbitzuaren egintzen aurka jarritako inpugnazioen eta administrazio errekurtsoen tramitazio eta ebazpena, baita atxikipenen edo konturako sarreren egintzena ere.

-Tributudunen zentsuak eratu eta mantentzea.

-Nafarroako Gobernuak hartzen dituen erabakien tramitazioa.

-Eskatzen zaizkion azterlanak eta proposamenak egitea.

Horrez gain, honako eginkizun hauek izanen ditu:

-Tributuen kudeaketa eta egiaztapenerako urteko plana prestatzea, bere eskumenen esparruan, Tributuen Kontrolerako Zuzendaritzarekin koordinaturik.

-Helburuak eta emaitzen adierazleak prestatu eta kontrolatzea, baita Zerbitzuaren urteko memoria ere.

-Indarra duten xedapenek haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak, eta aurrekoekin loturik Zergadunentzako Arretaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzako zuzendariak agintzen dizkionak."

42 bis artikulua. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga Kudeatzeko Zerbitzuaren egitura.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga Kudeatzeko Zerbitzuak atal hauek ditu:

a) Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Atal Tekniko eta Kontrolekoa.

b) Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarako Kanpainaren Atala.

42. ter artikulua. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Atal Tekniko eta Kontrolekoaren eginkizunak.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Atal Tekniko eta Kontrolekoak eginkizun hauek beteko ditu:

a) Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko aitorpenak eta gainontzeko dokumentazioa aztertu, berrikusi eta egiaztatzea, dokumentu bidezko justifikazioa eskatzea eta zergaren likidazioak egitea, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorrean xedatutakoari jarraituz.

b) Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruz gaur egungo araudiak ezarritako berandutza-interesen eta errekarguen likidazioa egitea.

c) Agintzen zaizkion egiaztatze laburtuak egitea.

d) Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren konturako ordainketak gainbegiratu eta kontrolatzea, bidezko diren likidazioak eginda.

e) Behar diren lanak egitea, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren konturako ordainketa zatikatuen autolikidazioen proposamenak sortzeko eta igortzeko.

f) Atalak agindutako egintzen aurkako inpugnazioak eta berraztertze errekurtsoak tramitatu eta ebaztea.

g) Kontsulta fiskalei alde teknikotik erantzutea eta, bereziki, zerga arloko kontsultak aztertu eta ebaztea.

h) Bere eskumenaren arloko Nafarroako Gobernuaren erabakiak eta ebazpen judizialak tramitatzea.

i) Araubide bereziei eta onura fiskalei buruzko espedienteak tramitatu eta haiek ebazteko proposamenak egitea.

j) Tributudunen zentsuak eratu eta mantentzea.

k) Ondarearen gaineko zergarekin zerikusia duten a), b), c), f), g), h), i) eta j) letretan adierazitako eginkizunak.

l) Indarra duten xedapenek haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak, eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariak agintzen dizkionak.

42 quater artikulua. Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergetarako Kanpainaren Atalaren eginkizunak.

Bere eskumeneko zerga eremuan, Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergetarako Kanpainaren Atalak eginkizun hauek beteko ditu:

a) Pertsona fisikoen errentaren eta ondarearen gaineko zergen kanpainako datu-orri eta inprimakiak, aitorpenak egiten laguntzen duten programak eta gainontzeko zerbitzuak diseinatu eta prestatzea.

b) Aitorpenak betetzen dituzten langileentzako prestakuntza ikastaroak antolatzea.

c) Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kanpainan laguntzen duten entitateek antolaketan jarraitu beharreko irizpideak ematea.

d) PFEZren autolikidazioen proposamenak sortzeko eta igortzeko lanak egitea, baita, zergapekoek eskatuta, aitorpenak haien aurrean egitea ere.

e) Pertsona fisikoen errentaren eta ondarearen gaineko zergei buruzko aitorpenak eta gainontzeko dokumentazioa aztertu, berrikusi eta egiaztatzea, dokumentu bidezko justifikazioa eskatzea eta zergaren likidazioak egitea, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorrean xedatutakoari jarraituz.

f) Atalak agindutako egintzen aurkako inpugnazioak eta berraztertze errekurtsoak tramitatu eta ebaztea.

g) Kontsulta fiskalen alde teknikoei erantzutea, zerbitzuko gainontzeko unitate administratiboekin koordinatuta.

h) Indarra duten xedapenek haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak, eta Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariak agintzen dizkionak.

2. azpiatala. Lurralde Aberastasunaren Zerbitzua

43. artikulua. Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuaren eginkizunak.

Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuak eginkizun hauek ditu:

-Lurralde Aberastasunaren Erregistroa zaintzeko Nafarroako Zerga Ogasunari dagozkion jarduerak garatzea, bereziki, oinarrizko datuak ikuskatu eta eguneratzea eta funtzio publikoak ongi garatzeko behar diren datu osagarriak biltzea.

-Lurralde Aberastasunaren Erregistroaren datuak Udalei jakinaraztea, bereziki, erregistro administratibo hori eta katastroak zaintzeko behar diren argibideak haiei ematea.

-Ondasun higiezinak karakterizatu eta baloratzeko jarduketak egitea, bereziki, Nafarroa osoan koordinatzea, Batzorde Mistoen balorazio ponentzien edukia finkatzen parte hartzea, balorazio ponentziak onestea eta karakterizatu eta baloratzeko orotariko xedapenen proiektuak eta orotariko parametroak prestatzea.

-Ondasun bereziak kalifikatu eta deskalifikatzeko prozedurak instruitzea.

-Zehapen espedienteak instruitzea.

-Lurralde Aberastasuneko Artxibo Historikoa zaintzea.

-Nafarroako Desjabetze Epaimahaiari laguntzea, sostengu administratibo gisa.

-Egintza juridiko dokumentatuen, ondare-eskualdaketen, oinordetza eta dohaintzen gaineko zergak likidatzeko ondasun higiezinak eta ondasun higiezinak baloratu beharra daukaten Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren jarduketak baloratzeko irizpenak egitea eta aurkezten diren errekurtsoen gainean txostenak prestatzea.

-Ondasun higiezinen balio eta prezioak bildu, baloratzeko irizpideak ezarri eta zenbatesten diren balioak finkatu eta hedatzea.

-Baloratzeko aldez aurreko akordioak lantzea.

-Helburuak finkatzea, jarduerak adieraztea eta zerbitzuari dagozkion emaitzak ebaluatzea.

-Zerbitzuaren memoria prestatzea.

-Indarra duten xedapenek haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak edo Nafarroako Zerga Ogasuneko Zergadunari Laguntza eta Argibidea Emateko Zerbitzuko zuzendariak ematen dizkionak.

44. artikulua. Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuaren egitura.

Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Lurralde Aberastasunaren Erregistroaren Atala.

b) Tasazio Atala.

45. artikulua. Lurralde Aberastasunaren Erregistroaren Atalaren eginkizunak.

Lurralde Aberastasunaren Erregistroaren Atalak eginkizun hauek ditu:

-Lurralde Aberastasunaren Erregistroa zaintzeko Nafarroako Zerga Ogasunari dagozkion jarduerak garatzea, bereziki, oinarrizko datuak ikuskatu eta eguneratzea eta funtzio publikoak ongi garatzeko behar diren datu osagarriak biltzea.

-Lurralde Aberastasunaren Erregistroaren datuak Udalei jakinaraztea, bereziki, erregistro administratibo hori eta katastroak zaintzeko behar diren argibideak haiei ematea.

-Ondasun higiezinak karakterizatu eta baloratzeko jarduketak egitea, bereziki, Nafarroa osoan koordinatzea, Batzorde Mistoen balorazio ponentzien edukia finkatzen parte hartzea, balorazio ponentziak proposatzea eta karakterizatu eta baloratzeko orotariko xedapenen proiektuak eta orotariko parametroak prestatzea.

-Ondasun bereziak kalifikatu eta deskalifikatzeko prozedurak instruitzea.

-Lurralde Aberastasunaren Erregistroaren Atalaren informazio babestua eskuratzeko baimena onartu edo ukatzea.

-Ereduaren araberako agiriak eta informazioaren ziurtagiriak, Lurralde Aberastasunaren Erregistroaren Atalean daudenak, aurkeztea eta, bereziki, lurzatietako zedula, ondasun higiezinetako unitateak eta Lurralde Erregistroan inskribatuak koordinatu ahal izateko.

-Eraldatzeko proposamenak eta informazio babestugabea hirugarrenen esku uzteko baimenak aurkeztea.

-Zehapen espedienteak instruitzea.

-Lurraldea Aberastasuneko Artxibo Historikoa zaintzea.

-Nafarroako Desjabetze Epaimahaiari laguntzea, sostengu administratibo gisa.

-Zerbitzuko zuzendariak agintzen dizkionak, bere eskumenen barruan.

46. artikulua. Tasazio Atalaren eginkizunak.

Tasazio Atalak eginkizun hauek ditu:

-Egintza juridiko dokumentatuen, ondare-eskualdaketen, oinordetza eta dohaintzen gaineko zergak likidatzeko ondasun higiezinak baloratzeko irizpenak egitea eta ondasun higiezinak baloratu beharra daukaten Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren jarduketetarako eta horren gainean aurkezten diren errekurtsoen gainean txostenak prestatzea.

-Ondasun higiezinen balio eta prezioak bildu, baloratzeko irizpideak ezarri eta zenbatesten diren balioak finkatu eta hedatzea.

-Baloratzeko aldez aurreko akordioak lantzea.

-Zerbitzuko zuzendariak agintzen dizkionak, bere eskumenen barruan.

3. azpiatala. Zergadunari Laguntza eta Argibidea Emateko Zerbitzua

47. artikulua. Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuaren eginkizunak.

Zergadunari Laguntza eta Argibidea Emateko Zerbitzuak eginkizun hauek ditu:

-Nafarroako Ogasunak ordainarazten dituen zergei buruzko kontsulta eta erreklamazioen gainean, administrazio arloari dagokionez, zergadunari laguntza eta argibidea ematea.

-Zergadunei aurrez aurre, telefonoz edo posta elektronikoz laguntza ematea, haiek Nafarroako Zerga Ogasunaren eskumeneko zerga kontuetan iritsarazten dizkioten kontsulta teknikoetan, gainerako zerbitzuekin koordinatuta eta zuzendari kudeatzaileak zehazten dituen irizpide eta mailen barnean.

-Nafarroako Zerga Ogasunak ordainarazten dituen zergen prozeduraren ondoriozko egintza administratiboen jakinarazpenak kudeatu eta kontrolatzea.

-Nafarroako Zerga Ogasunaren aldian aldiko publizitatea planifikatu eta programatzea, Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Kanpainari dagokiona salbu. Zehazki, zerga arloko zabalkunde-kanpainak diseinatu eta gauzatzea.

-Aitorpenerako inprimakiak aldian-aldian bidaltzea.

-Zergadunari ematen zaion laguntza hobetzeko prozedura-proposamenak prestatzea eta zergadunen eta Nafarroako Zerga Ogasunaren arteko harreman-bide berriak abiarazi eta bultzatzea.

-Zergadunari Laguntzeko Urteroko Plana prestatu eta proposatzea, beste zerbitzuekin koordinaturik.

-Aitorpen inprimakiak diseinatu eta prestatzea, gainerako zerbitzuekin elkarlanean.

-Helburuak finkatzea, jarduerak adieraztea eta zerbitzuari dagozkion emaitzak ebaluatzea.

-Zerbitzuaren memoria prestatzea.

-Indarra duten xedapenek haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak edo Nafarroako Zerga Ogasuneko Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuko zuzendariak ematen dizkionak.

48. artikulua. Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuaren egitura.

Zergadunari Laguntza eta Argibidea Emateko Zerbitzuak atal hauek ditu:

a) Zergadunari Laguntza Emateko Atala.

b) Argibideetarako eta Eskualdeko Langelen Atala.

c) Laguntza Teknikoaren eta Entitate Laguntzaileen Atala.

49. artikulua. Zergadunari Laguntza Emateko Atalaren eginkizunak.

Zergadunari Laguntza Emateko Atalak eginkizun hauek ditu:

-Nafarroako Ogasunak ordainarazten dituen zergei buruzko kontsulta eta erreklamazioen gainean, administrazio arloari dagokionez, zergadunari laguntza eta argibideak zuzenean ematea.

-Zerga aitorpenak jasotzea, inprimakiak saldu eta ematea.

-Ziurtagiriak luzatzea. Dokumentuak kautotu eta konpultsatzea.

-Pertsona fisikoen, pertsona juridikoen eta entitateen alta, aldaketa eta bajak, kontsulta administratiboen ondoriozkoak, fitxategietan eta Entitateen Erroldan sartzea.

-I.F.Z. eta I.F.K. txartelak luzatzea.

-Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren arauetan eskatzen diren erregistro liburuen eginbideak egitea.

-Inprimakien biltegia hornitu eta kontrolatzea.

-Aitorpenerako inprimakiak aldian-aldian bidaltzea.

-Ziurtapen digitaleko zerbitzuetarako identitatea kreditatu eta erregistratzea, sinatzen diren hitzarmenen arabera eta, betiere, zerga arloko sinadura digitalaren zerbitzuentzat ezarritako legezko betebeharrak betetzen badituzte.

-Indarra duten xedapenek haren gain uzten dituzten eginkizunak eta Zergadunari Laguntza eta Argibidea emateko Zerbitzuko zuzendariak agintzen dizkionak.

50. artikulua. Argibideetarako eta Eskualdeko Langelen Atalaren eginkizunak.

Argibideetarako eta Eskualdeko Bulegoen Atalak eginkizun hauek ditu:

-Nafarroako Ogasunak ordainarazten dituen zergei buruzko kontsulta eta erreklamazioen gainean, administrazio arloari dagokionez, zergadunari laguntza eta argibidea ematea telefono bidez.

-Ekonomia eta Ogasun Departamentuan sartzen diren dokumentuak jaso eta erregistratzea, inprimakiak saldu eta ematea.

-Zergadunari argibide orokorrak ematea.

-Eskualdeko Bulegoen zuzendaritza.

-Eskualdeko bulegoei dagokienez, Nafarroako Zerga Ogasunak ordainarazten dituen tributuei buruzko kontsultei eta erreklamazioei arreta ematea beren alde teknikoetan, gainerako zerbitzuekin koordinatuta, eta zuzendari kudeatzaileak zehazten dituen irizpide eta mailetan, eta orobat Zergadunari Laguntza emateko Atalari dagozkion guztiak eta artikulu honetako lehen eta bigarren idatz-zatietan adierazitakoak, alde batera utzi gabe Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Kanpainak burutzeko behar den koordinazioa.

-Nafarroako Zerga Ogasuneko atalak elkarrekin koordinatzea irizpideak batzeko eta prozedurak finkatzeko.

-Indarra duten xedapenek haren gain uzten dituzten eginkizunak eta Zergadunari Laguntza eta Argibidea emateko Zerbitzuko zuzendariak agintzen dizkionak.

51. artikulua. Laguntza Teknikoaren eta Entitate Laguntzaileen Atalaren eginkizunak.

Laguntza Teknikoaren eta Entitate Laguntzaileen Atalak eginkizun hauek ditu:

-Zergadunei aurrez aurre, telefonoz edo posta elektronikoz laguntza ematea Nafarroako Ogasunaren eskumeneko zerga kontuetan iritsarazten dizkioten kontsulta teknikoetan, gainerako zerbitzuekin koordinatuta eta zuzendari kudeatzaileak zehazten dituen irizpide eta mailen barnean.

-Nafarroako Zerga Ogasunari posta elektronikoz iritsarazten zaizkion zerga arloko kontsulta teknikoei erantzutea, gainerako zerbitzuekin elkarlanean eta zuzendari kudeatzaileak zehazten dituen irizpide eta mailen barnean.

-Tributu arloan kudeaketa-zerbitzuak egiten dituzten Ekonomia eta Ogasun kontseilariak onetsitako foru aginduz lankidetza-hitzarmenari atxikiak diren profesionalei eta entitateei laguntza berariazkoa ematea.

-Zergadunari Laguntza emateko Ataleko langileei eta Argibideen eta Lurralde Bulegoen Atalekoei aholkularitza teknikoa ematea eta haren etengabeko prestakuntzaz arduratzea.

-Aitorpen-inprimakiak diseinatu eta prestatzea, gainerako zerbitzuekin elkarlanean.

-Nafarroako Zerga Ogasuneko atalak elkarrekin koordinatzea irizpideak batzeko eta prozedurak finkatzeko.

-Indarra duten xedapenek haren gain uzten dituzten eginkizunak eta Zergadunari Laguntza eta Argibidea emateko Zerbitzuko zuzendariak agintzen dizkionak.

5. atala. Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzua

52. artikulua. Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuaren eginkizunak.

Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuak eginkizun hauek ditu:

-Tributuetarako eragina duen informazioa lortu, mantendu eta zaintzeko modua planifikatu eta koordinatzea.

-Zerga Ogasunaren modernizazioa bultzatzea, prozedura eta tresna berriak diseinatuz eta ezarriz, zerga arloko betebeharrak betetzeko bide ematen dutenak, eta betebehar horiek berrikusteko prozedura berriak ere bai.

-Datuak babesteko xedapenak Nafarroako Zerga Ogasunean betetzen direla begiratzea.

-Nafarroako Zerga Ogasunaren artxibo administratibo eta informatikoak kudeatzea.

-Helburuak finkatzea, jarduerak adieraztea eta emaitzak ebaluatzea.

-Zerbitzuaren memoria prestatzea.

-Indarra duten xedapenek eta Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak.

53. artikulua. Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuaren egitura.

Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Koordinazio Informatikoaren Atala.

b) Informazio Analisien Atala.

c) Identifikazio eta Eredu Informatiboen Atala.

d) Segurtasun eta Berrikuntza Atala.

54. artikulua. Antolamendu Atalaren eginkizunak.

Koordinazio Informatikoaren Atalak, Nafarroako Zerga Ogasuneko gainerako unitate organikoekin koordinatuta, eginkizun hauek ditu:

-Nafarroako Zerga Ogasuneko sistema informatikoen koordinazioa.

-Egin beharreko funtzio-analisiak egiterakoan unitateei laguntza ematea.

-Aplikazio guztiak kudeaketa prozesu bakar batean elkartzeko, proiektuen funtzio-analisiak gainbegiratzea.

-Unitate organiko erabiltzailearekin batera, abian jartzeko fasean diren aplikazio informatikoak ongi dabiltzala egiaztatzea.

-Kudeaketa-aplikazioak nola eta zertan erabil daitezkeen zabaltzea erabiltzaileen artean.

-Aldizkako informatika-lanak programatu eta nola egiten diren kontrolatzea.

-Elementu informatikoen inbentarioaren kudeaketa, beharren azterketa eta erosketa berrien proposamena.

-Informazio-sistemako edozein elementuren funtzionamenduan gerta litezkeen arazoak konpontzeko laguntza teknikoa.

-Zerbitzu informatikoak kontratatzerakoan, hala bada, kontuan hartu beharreko baldintza teknikoak proposatu eta idatziz ematea.

-Indarra duten xedapenek haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak, eta aurrekoekin loturik edo haietan oinarriturik Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak agintzen dizkionak.

55. artikulua. Informazioaren Analisirako Atalaren eginkizunak.

Informazioaren Analisirako Atalak, Nafarroako Zerga Ogasuneko gainerako unitate organikoekin koordinatuta, eginkizun hauek ditu:

-Zergekin zerikusia duen informazioa aurkitu eta aztertzea, salbu utzirik legez eska daitezkeen informazio-ereduetan dagoena.

-Datu-baseetako informazioaren koherentziaren azterketa.

-Jarduera ekonomikoei buruzko azterlanak, analisia, indizeak eta moduluak prestatzea.

-Fitxategietako informazioaren egoerari buruzko txostenak prestatzea.

-Zergadunen egoera fiskalaren azterlana eta diagnostikoa.

-Tributuen Kontrolerako Urteko Plana prestatzen laguntzea.

-Indarra duten xedapenek haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak, eta aurrekoekin loturik edo haietan oinarriturik Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak agintzen dizkionak.

56. artikulua. Identifikazioaren eta Eredu Informatiboen Atalaren eginkizunak.

Identifikazioaren eta Eredu Informatiboen Atalak, Nafarroako Zerga Ogasuneko gainerako unitate organikoekin koordinaturik, eginkizun hauek ditu:

-Zergadunen fitxategi nagusia mantentzea.

-Zergen kudeaketan zergadunek aurkezten dituzten agirietan jasotako informazioa eskuratzea.

-Zerga arloko informazio guztia bildu eta kargatzea.

-Aitorpenen eta tributuetarako bestelako informazioaren titularrak identifikatzea.

-Aitorpen informatiboak kudeatzea.

-Beste administrazio batzuekiko informazio-trukeak bultzatu eta koordinatzea.

-Gainerako unitateek eskatzen duten informazioaz arduratzea.

-Zerga arloko informazioa eskuratu eta ateratzeko baimena ematea.

-Nafarroako Zerga Ogasuneko artxiboa kudeatu eta zaintzea.

-Indarra duten xedapenek haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak, eta aurrekoekin loturik edo haietan oinarriturik Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak agintzen dizkionak.

57. artikulua. Segurtasun eta Berrikuntza Atalaren eginkizunak.

Segurtasun eta Berrikuntza Atalak, Nafarroako Zerga Ogasuneko gainerako unitate organikoekin koordinaturik, eginkizun hauek ditu:

-Nafarroako Zerga Ogasunean datuak babesteko xedapenak betetzen direla bermatu eta begiratzea, hala nola: Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoa, datu pertsonalak dauzkaten fitxategi automatizatuen segurtasun neurriei buruzko erregelamendua eta segurtasun agiria, besteak beste.

-Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza Nagusiarekin lankidetzan aritzea Nafarroako Zerga Ogasuneko Segurtasun Plana prestatu eta proposatzeko.

-Informazioaren erabiltzaileak erabaki eta, sarbidea behar bezala kontrolatuz, konfidentzialtasuna bermatzea.

-Ondoren, informaziorako sarbidea zuzen erabiltzen dela kontrolatzea, prestatu zen eginkizunetarako alegia.

-Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza Nagusiarekin lankidetzan aritzea segurtasun arloko auditoretzak egiteko.

-Sortzen ari diren teknologia eta zerbitzuak identifikatu eta onestea, tributu arloan aplikatu ahal izateko.

-Nafarroako Zerga Ogasuneko unitateei laguntza teknikoa ematea informazio eta komunikazio teknologiak zuhurtasunez erabiltzeko.

-Prozedura administratiboak arrazionalizatu eta erraztea, prozesuen arabera kudeatzeko tekniken bidez.

-Nafarroako Zerga Ogasuneko Jakintza Kudeatzeko Sisteman edukiak biltzen eta mantentzen laguntzea.

-Jakintza Kudeatzeko Sistemaren banaketa korporatibo hoberenaren bidez, informazioa ekoizten eta jakintza sortzen laguntzea.

-Nafarroako Zerga Ogasunaren webguneak kudeatu eta administratzea, gainerako zerbitzuekiko elkarlanean.

-Indarra duten xedapenek haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak, eta aurrekoekin loturik edo haietan oinarriturik Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak agintzen dizkionak.

6. atala. Arauen Garapenerako eta Fiskalitaterako Zerbitzua

58. artikulua. Arauen Garapenerako eta Fiskalitaterako Zerbitzuaren eginkizunak.

Arauen Garapen eta Fiskalitaterako Zerbitzuak eginkizun hauek ditu:

-Tributu sistemaren azterketa, Nafarroako Gobernuak politika orokorrean ezarri helburuak lortzeko egokitasunari dagokionez.

-Tributu arloko xedapenetarako proiektu eta aurreproiektuak prestatzea.

-Departamentuak zerga arloan emandako arautegia tramitatu eta jarraipena egitea, osorik aldarrikatu eta argitaratu arte.

-Erakunde autonomoarentzat interesgarriak diren arautegi, epai eta kontsultak bildu, sistematizatu eta hedatzea.

-Hitzarmen Ekonomikoaren aplikazioaren jarraipena eta azterketa egitea, tributuen arloari dagokionez.

-Hitzarmen Ekonomikoan ezartzen den Arbitraje Batzordearen mende dauden aferak aztertzen eta tramitatzen laguntzea.

-Erakunde autonomoko organo eta unitatei aholkularitza juridikoa ematea tributuen arloan.

-Tributu arloko kontu juridikoak interpretatzeko proposamenak prestatu eta bertan parte hartzea.

-Nafarroako Zerga Ogasunari atxikitako langileen Prestakuntza Plana egin eta gauzatzen parte hartzea, gainerako Zerbitzuekin koordinatuta.

-Europar Batasuneko arautegia eta jurisprudentzia aztertu eta begiratzea eta Nafarroako tributu arloko arautegian duen oihartzuna ebaluatzea.

-Helburuak finkatzea, jarduerak adieraztea eta emaitzak ebaluatzea.

-Zerbitzuaren memoria prestatzea.

-Indarra duten xedapenek eta Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak.

59. artikulua. Arauen Garapenerako eta Fiskalitaterako Zerbitzuaren egitura.

Arauen Garapenerako eta Fiskalitaterako Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Fiskalitate Atala.

b) Tributu Sistemaren Analisi eta Garapenerako Atala.

c) Tributuen arloko Dokumentazio eta Zabalkunderako Atala.

60. artikulua. Fiskalitate Atalaren eginkizunak.

Fiskalitate Atalak eginkizun hauek ditu:

-Tributu arloko xedapenetarako proiektu eta aurreproiektuak prestatzea.

-Erakunde autonomoko organo eta unitatei aholkularitza juridikoa ematea tributuen arloan, bereziki zuzenbideko txostenak luzatzea, aginduzkoak direnean edo kontu bereziki nahasiak izateagatik erabaki behar duen agintari edo funtzionarioak eskatzen dituenean.

-Tributu arloko arautegia interpretatzeko proposamenak prestatu eta bertan parte hartzea.

-Fundazioei haien tributu araubidea aplikatzeko ebazpen proposamenak prestatzea.

-Fundazioei eta zergetarako horiekin parekaturiko entitateei tributu arloko arautegia aplikatzearen ondoriozko jarduketak, hala nola, Ekonomia eta Ogasun Departamentua jakinarazi beharra betetzen dutela begiratzea edo udalei ordaintzeko proposamenak prestatzea (herrietako tributuetan zerga onura berak entitate horiei aplikatzearen ondoriozkoak).

-Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko eta Administratiboaren ordezko kide izatea.

-Indarra duten xedapenek edo Zerbitzuko zuzendariak haren esku uzten dituzten gainerako eginkizunak.

61. artikulua. Tributu Sistemaren Analisi eta Garapenerako Atalaren eginkizunak.

Tributu Sistemaren Analisi eta Garapenerako Atalak eginkizun hauek ditu:

-Tributu arloko xedapenetarako proiektu eta aurreproiektuak prestatzea.

-Tributu arloko xedapenak onesteko aginduzko txostenak prestatzea. Zerga politikaren arloko proposamenak, neurri fiskal instrumentalak eta zergei buruzko aurreproiektu eta proiektu arau-emaileak idazteko irizpideak prestatzea.

-Zergak aitortzeko ereduei buruzko arauak eta aurkezteko modalitateei buruzkoak prestatzea.

-Erakunde autonomoak zerga arloan emandako arautegia tramitatu eta jarraipena egitea, aldarrikatu eta argitaratu arte.

-Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko eta Administratiboaren ordezko kide izatea.

-Indarra duten xedapenek edo Zerbitzuko zuzendariak haren esku uzten dituzten gainerako eginkizunak.

62. artikulua. Tributuen arloko Dokumentazio eta Zabalkunderako Atalaren eginkizunak.

Tributuen arloko Dokumentazio eta Zabalkunderako Atala.

-Tributu arloko arautegi eta argitalpenak begiratu eta zabaltzea, zergadunen artean eta erakunde autonomoaren barruan. Erakunde autonomoko organo eta unitateekin parte hartzea eta elkarlanean aritzea, arlo horiei loturiko proiektuak garatzen.

-Erakunde autonomoarentzat interesgarriak diren arautegi, epai eta kontsultak bildu, sistematizatu eta hedatzea.

-Nafarroako Zerga Ogasunaren liburutegia eratu, mantendu eta kudeatzea.

-Nafarroako Zerga Ogasunari atxikitako langileen Prestakuntza Plana egin eta gauzatzen parte hartzea, gainerako zerbitzuekin koordinatuta.

-Indarra duten xedapenek edo Zerbitzuko zuzendariak haren esku uzten dituzten gainerako eginkizunak.

III. TITULUA. ONDAREA, LANGILEAK ETA ARAUBIDE JURIDIKOA

I. KAPITULUA. Ondarea, baliabideak, aurrekontuak eta kontrola

63. artikulua. Ondarea.

Nafarroako Ondareari buruzko apirilaren 4ko 14/2007 Foru Legearen arabera, honakoak dira Nafarroako Zerga Ogasunaren ondarearen osagaiak: Nafarroako Ondarekoak diren ondasun eta eskubide guztiak, erakundeari bere helburuak betetzeko atxikitzen zaizkionak; ondare horren ondasun direnez gero dagozkien jatorrizko kalifikazio juridikoa mantenduko dute, hori guztia delako foru legearen 71. eta hurrengo artikuluen norainokoaz.

64. artikulua. Baliabide ekonomikoak.

Honako baliabide hauek osatuko dute Nafarroako Larraldietako Agentziarenak:

a) Eskura jarritako ondasun eta eskubideak.

b) Ondasun eta eskubide horien ondoriozko produktu eta errentak.

c) Kobratzen ahal dituzten ohiko eta ohiz kanpoko dirusarrerak, arautzen dituzten xedapenen arabera.

d) Transferentziak, ohikoak edo kapitalekoak, Nafarroako Foru Komunitateko aurrekontu orokorretan esleiturik dauzkatenak.

e) Administrazioen edo entitate publikoen dirulaguntzak, ohikoak edo kapitalekoak.

f) Entitate pribatuen eta partikularren dohaintzak, utziak eta bestelako ekarpenak.

g) Jaso dezakeen beste edozein baliabide.

65. artikulua. Aurrekontuen araubidea.

1. Nafarroako Zerga Ogasunaren kudeaketa Ekonomia eta Ogasun Departamentuko aurrekontuarekin batera Nafarroako Aurrekontu Orokorretan sarturik dagoen urteko aurrekontuaren araubidearen mende dago.

2. Aurrekontuen egitura, sarrera eta irteeren sailkatzeari eta hauen zehaztasun-mailari dagokienean, Nafarroako Gobernuko aurrekontu orokorretarako ezarritako arau eta erregelei egokituko zaie, aurrekontu orokor hauen barnean egonen baitira.

3. Nafarroako Aurrekontu Orokorretarako arau orokorrek zuzenduko dituzte aurrekontu hauen likidazio eta exekuzioa.

66. artikulua. Esku-hartzeen araubidea.

Nafarroako Zerga Ogasunaren kudeaketa ekonomikoa -kontzeptu horretan egintza, agiri eta espedienteetatik heldu diren eduki ekonomikoko ondasun eta eskubideak sartzen dira-, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak dituen era eta baldintza berberetan eramanen da, dela kontu-hartzailetza dela kontabilitatea.

67. artikulua. Kontabilitate araubidea.

1. Nafarroako Zerga Ogasuna kontabilitate publikorako araubidearen menean geldituko da, Foru Komunitatearen Administrazioak dituen era eta baldintza berberetan.

2. Kontuen ematea Nafarroako Kontu Orokorretarako aurrikusitakoaren arabera formalizatu, tramitatu eta ebatziko da.

II. KAPITULUA. Langileak

68. artikulua. Zerga Ogasuneko langileak.

1. Nafarroako Zerga Ogasuneko langileak:

a) Izendapen libreko zuzendaritza karguetan aritzen direnak.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario eta lan-kontratudunak, Nafarroako Zerga Ogasunari edo hori osatzen duten unitate organikoei atxikiak.

c) Erakunde autonomoko bereko lan kontratudunak.

2. Zuzendariak Gobernuak izendatuko eta kargutik kenduko dituela, foru dekretuen bidez, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak proposaturik.

69. artikulua. Zuzendaritzako langileen ordainsariak.

Nafarroako Gobernuak ezarriko ditu Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailearen eta zuzendarien ordainsariak, Nafarroako aurrekontuei buruzko foru legeetan jasoko direnak, Nafarroko Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 109. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

70. artikulua. Atalen mendeko unitate administratiboak.

Bulegoak edo ataletatik beherako beste administrazio unitate batzuk sortu, aldatu edo kentzea Ekonomia eta Ogasun kontseilariaren foru agindu baten bidez eginen da, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak proposaturik, aurretik funtzio publikoaren, antolamendu administratiboaren eta ekonomiaren arloetan eskumena duten departamentuek txostena emanda.

Sortzen diren unitate administratiboek bulegoek dituzten lansari osagarriak eta maila berbera izanen dituzte.

71. artikulua. Zenbait unitate administratibotako burutzak.

Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuari eta Zeharkako Tributuen eta Enpresa Handien Zerbitzuari atxikiriko unitate organikoetako burutzak Foru Komunitateko Administraziokoak eta haren erakunde autonomoetakoak diren edo haiei atxikita dauden funtzionarioek betetzen ahalko dituzte edo, bestela, zerbitzu horietako bakoitzari atxikitako lan-kontratudunek, kasuan-kasuan.

72. artikulua. Langileriaren arloko eskudantziak.

Zuzendari kudeatzaileari, zerbitzuetako, ataletako eta bulegoetako buruei edo ataletik beherako unitateetako buruei dagozkien eginkizunak galarazi gabe, beren kargura dauden langileei buruzko eskudantzia hauek izanen dituzte:

a) Absentismoa kontrolatzea eta ordutegiaren, dedikazioaren eta errendimenduaren inguruko beharkizunak betearaztea.

b) Unitateari atxikitako langileen baimen, lizentzia, opor eta joan-etorriak baimentzea.

c) Langileen komunikazioa eta partaidetza erraztu eta bultzatzea eta lan giroa, errendimendua eta produktibitatea sustatzea.

d) Bere unitateari atxikitako langileen jarduerak, lanak eta eginkizunak zuzendu eta koordinatzea.

III. KAPITULUA. Araubide juridikoa

73. artikulua. Egintza administratiboen araubide juridikoa

1. Nafarroako Zerga Ogasunaren egintza administratiboen araubide juridikoa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko VIII. Tituluko I. Kapituluan eskuarki erakunde autonomoendako ezartzen dena da, foru lege hartako bigarren xedapen gehigarrian tributu arloko prozedura administratiboei dagokienez eta zehapen araubideari dagokionez xedatua deusetan galarazi gabe.

2. Langile, kontratazio eta aurrekontuei buruzko egintza administratiboei dagokienez, Foru Komunitateko Administrazioko arautegi berariazkoari jarraituko zaio.

74. artikulua. Ebazteko gaitasuna.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 104.b) artikuluan xedaturikoarekin bat, ebazteko gaitasuna, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko zuzendari kudeatzaileari ez ezik, ondokoei ematen zaie, beren eskumenen esparruan: zuzendaritzei, zerbitzuei eta Zuzeneko Tributu, Zehapen eta Errekerimenduen Zerbitzuko, Zeharkako Tributuen eta Enpresa Handien Zerbitzuko, Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuko eta Dirubilketa Zerbitzuko atalei

75. artikulua. Errekurtsoak eta erreklamazioak.

1. Nafarroako Zerga Ogasuneko organoek tributu arloan ematen dituzten egintza eta ebazpen administratiboak Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Legean eta hori garatzen duten xedapenetan xedaturikoaren arabera inpugnatzen ahalko dira.

2. Aurreko 1. lerroaldean aipatzen ez diren egintza eta ebazpen administratiboen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Ekonomia eta Ogasun kontseilariari igorria.

76. artikulua. Defentsa juridikoa.

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 551.3 artikuluari jarraikiz, Nafarroako Zerga Ogasunaren ordezkaritza eta defentsa epaiketetan Nafarroako Gobernuko Aholkularitza Juridikoan aritzen diren letratuei dagokie, ordezkatu eta defendatzeko elkargoko abokatua izendatzen den kasuetan salbu.

Halaber, Nafarroako Gobernuaren Lege Aholkularitzak lege aholku ematen ahalko dio Nafarroako Zerga Ogasunari. Hori dena, Aholkularitza Juridikoa arautzen duen urtarrilaren 5eko 4/1984 Foru Dekretuan xedatu bezala.

.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa