(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Ogasuna :
    • Arau orokorrak :
      • 144/1995 Foru Dekretua, ekainaren 26koa, Nafarroako lurralde aberastunaren erregistro fiskalaren informazioaren prezioak ezartzen dituena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

144/1995 Foru Dekretua, ekainaren 26koa, Nafarroako lurralde aberastunaren erregistro fiskalaren informazioaren prezioak ezartzen dituena

 

(1995eko  92 NAOn argitaratutako testua, uztailaren 24an)

Atarikoa

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistro Fiskalean erabiltzen diren teknika berriek, kostuen aldaketak eta produktu berriek beharrezko egiten dute apirilaren 20ko 89/1990 Foru Dekretua aldatu eta eguneratzea. Dekretu horren bidez Nafarroako Landa eta Hiri Aberastasunaren Erregistro Fiskalari dagokionez eman beharreko dokumentazioaren gaineko prezioak finkatu ziren.

Hori horrela, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamabosteko ekainaren hogeita seian hartutako Erabakiarekin bat, dekretatu dut:

1. artikulua

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistro Fiskalak eman beharreko dokumentazioaren edo informazioaren prezioak ezarri dira. Honakoak dira kontzeptuak eta prezioak:

A.-Informazio alfanumerikoa.

Euskarria: papera.

1. Hiri unitatearen balorazio orria: 100 pezeta.

2. Ondasunen orria, titular bakoitzeko: 100 pezeta.

3. Hiri unitatearen edo landa lurzatiaren titularren orria: 100 pezeta.

4. Probintziako katastroaren fotokopia: 100 pezeta.

5. Eraikuntzaren ezaugarriak biltzen dituen fitxaren fotokopia: 300 pezeta.

6. Titulartasuna agertzen duen fitxaren fotokopia: 100 pezeta. Zein lurralde esparrutakoak diren, horko toki entitateek soilik eskuratu ahalko dute.

7. Lurzatiaren zedula: 194 pezeta.

8. Jabeen zerrenda, balorazioa eta lurzatien zerrenda: 6.000 pezeta prozesuari hasiera ematea + 7 pezeta unitateko lehenbiziko 3.000 erregistroak + 5 pezeta unitateko hurrengo 3.000 erregistroak + 3 pezeta unitateko gainerako erregistroak.

9. Zerrenden bigarren kopiak: 15 pta/orria.

Euskarri informatikoa.

10. Jabeen zerrenda, balorazioaren eta lurzatien fitxategia: 6.000 pezeta prozesuari hasiera ematea + 7 pezeta unitateko lehenbiziko 3.000 erregistro + 5 pezeta unitateko hurrengo 3.000 erregistroak + 3 pezeta unitateko gainerako erregistroak. Datu pertsonalen kasuan, zein lurralde esparrutakoak diren, horko toki entitateei soilik emanen zaizkie.

B.-Informazio grafikoa.

Euskarria: papera.

DIN A‑4 eta DIN A‑3 fotokopia:

1. Probintziako katastroa: 300 pezeta.

2. Landa eta hiri lurzatiak: 300 pezeta.

3. Ortofoto birtindatua: 300 pezeta.

4. Krokis fitxa: 300 pezeta.

Kopia azografikoa, DIN A‑1 eta DIN A‑0:

5. Hiri edo landa lurzatien kopiak, eskala guztietan (paperean): 1.000 pezeta orri bakoitzeko.

6. Hiri edo landa lurzatien kopiak, eskala guztietan (poliesterrean): 3.000 pezeta orri bakoitzeko.

Jatorrizkoak, koloretan (euskarria: papera elektrostatikoa):

7. Landa lurzatiak, 1/5.000 eskala (A‑1): 2.000 pezeta.

8. Landa lurzatiak, 1/10.000 eskala (A‑1): 2.500 pezeta.

9. Hiri lurzatiak, 1/500 eskala (A‑1): 2.000 pezeta.

10. Hiri lurzatiak, 1/1.000 eskala (A‑1): 2.500 pezeta.

11. Laburpen planoa (hiriguneak) A‑1: 2.000 pezeta.

12. Laburpen planoa (ponentziak) A‑1: 1.500 pezeta.

13. Laburpen planoa (txikia) A‑3: 1.500 pezeta.

Jatorrizkoak, koloretan (euskarria, papera, tonu jarraitua, erresoluzio handia):

B.7tik B.13ra bitarteko ataletan ezarritako produktuak emanen dira, baldin badaude, eta adierazitako prezioaren doblean.

Jatorrizkoak, koloretan (euskarria: poliesterra):

14. Landa edo hiri lurzatiak (1/5.000 eta 1/500 eskalak) eta laburpen planoa A‑1: 6.000 pezeta.

15. Hiri lurzatia (1/1.000), A‑1: 8.000 pezeta.

C.-Informazio fotografikoa.

Anpliazio fotografikoak (euskarria, papera):

1. Kontaktoa, 24x24: 319 pezeta.

2. Anpliazioa, 50x50: 2.610 pezeta.

3. Anpliazioa, 50x60: 2.813 pezeta.

4. Anpliazioa, 70x70: 3.973 pezeta.

5. Anpliazioa, 70x80: 4.640 pezeta.

6. Anpliazioa, 90x80: 6.554 pezeta.

7. Anpliazioa, 100x100: 7.192 pezeta.

Anpliazio fotografikoak (euskarria, pelikula):

8. Diapositiba, 24x24: 1.102 pezeta.

9. Anpliazioa, 50x50: 4.437 pezeta.

10. Anpliazioa, 50x60: 4.640 pezeta.

C.11. Anpliazioa, 70x70: 7.076 pezeta.

12. Anpliazioa, 70x80: 7.656 pezeta.

13. Anpliazioa, 90x80: 10.788 pezeta.

14. Anpliazioa, 100x100: 11.542 pezeta.

15. Argazki fitxaren kopia: 500 pezeta.

Ortofotografia.

1. Bigarren jatorrizkoa (euskarri iraunkorra), A‑1: 8.800 pezeta.

2. Bigarren jatorrizkoa (argazkitarako papera), A‑1: 5.100 pezeta.

3. Lurzatiak ortofotografian sartzea + 24.800 pezeta/orria.

E.-Gaurkotze grafikoa.

1. Landa edo hiri lurzatiak: orriko 3.000 pezetako kostua gehitu behar zaio.

E.-Euskarri informatikoa.

1/500 eta 1/5.000 orrietan, diskettetan eta zintan ematen da.

F.1. Microstation formatoa (DGN):

10.000 pezeta lehenbiziko orria.

3.000 pezeta hurrengo orriak.

2. D.W.G. formatoa:

15.000 pezeta lehenbiziko orria.

8.000 pezeta hurrengo orriak.

G.-Datu bankuarekin lotzea.

1. Lotura: 50.000 pezeta.

2. Hileroko kuota, informazio bolumenaren arabera:

1etik 10.000 erregistrora bitarte: 10.000 pezeta/hilabetea.

10.000tik 80.000 erregistrora bitarte: 20.000 pezeta/hilabetea.

80.000 erregistrotik gora: 40.000 pezeta/hilabetea.

(Hiri unitate, landa azpilurzati edo lurzati bakoitza erregistro bat da).

2. artikulua

Informazioa eskatzailearen iritziaren arabera multzokatuz prozesatzea eskatzen duen informazio estatistikoa, programazio berezirik behar ez baldin badu, eskatzeko tarifa honakoa da:

1etik 10.000 erregitrora bitarte: 29.000 pezeta.

Gainerako erregistroak: 0,50 pezeta/erregistroa.

3. artikulua

1. eta 2. artikuluetan aipatutako prezioei gehituko zaie Balio Erantsiaren Zergari dagokion kuota.

4. artikulua

Nafarroako toki entitateek ehuneko 50eko murrizketa izanen dute haien lurralde esparruari buruzko informaziorako, euskarri informatikoa duen horretarako, 1. artikuluan finkatutako prezioetan, eskaera ofiziala eginik eta entitatearen erabilerarako luzatzen denean.

5. artikulua

Urtero, etenik gabe, erabiltzaile berak euskarri informatikoan eskatzen duen informazioaren prezioak bigarren urtetik aurrera ehuneko 70eko murrizketa izanen du.

6. artikulua

Prezio hauek ez dira aplikatuko informazioa eskaera ofizialaren ondorioz luzatzen bada Nafarroako Gobernuaren Departamentuen erabilerarako.

Azken Xedapenetan Lehenbizikoa

Ekonomi eta Ogasun kontseilariari ahalmena ematen zaio Foru Dekretu hau garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Azken Xedapenetan Bigarrena

Foru Dekretu honek indarra hartuko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa