(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

36/2013 FORU AGINDUA

36/2013 FORU AGINDUA, OTSAILAREN 6KOA, EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA ENPLEGUKO KONTSEILARIAK EMANA. HONEN BIDEZ PERTSONA FISIKOEN ERRENTAREN ETA ONDAREAREN GAINEKO ZERGAK KUDEATZEKO ZERBITZUAREN EGITURA BERRIA EZARTZEN DA, BULEGOEN MAILAN ETA ATALEN MAILATIK BEHERAGOKO UNITATE ADMINISTRATIBOEN MAILAN, ETA ZERGADUNARI LAGUNTZA ETA ARGIBIDEAK EMATEKO ZERBITZUAREN ETA ZUZENEKO TRIBUTU, ZEHAPEN ETA ERREKERIMENDUEN ZERBITZUAREN EGITURAK ALDATZEN DIRA

(2013ko 42. NAOn argitaratutako testua, martxoaren 1ean)

Atarikoa

Irailaren 3ko 119/2007 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak onetsi eta erakunde horren egitura organikoa ezarri zen.

Pertsona fisikoen errentaren eta ondarearen gaineko zerga kudeatu eta kontrolatzeko lanen eraginkortasuna hobetzearren, eginkizunen eta administrazioaren berrantolaketa prozesu bati ekin zaio, honako foru dekretu hauen bidez: urtarrilaren 11ko 1/2010 Foru Dekretua, martxoaren 21eko 17/2011 Foru Dekretua, abuztuaren 24ko 131/2011 Foru Dekretua eta abenduaren 12ko 125/2012 Foru Dekretua. Era berean, aldaketa horiek direla-eta komenigarria da ataletik beherako unitate administratiboetan berrantolaketa bat egitea Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuan, maila organiko hori ere egitura berriak ekarritako beharretara egokitzeko. Horrenbestez, bulegoak eta unitate administratiboak aldatu behar dira, atxikipenak eta eginkizunak aldatu, eta organigrama berri bat ezarriko da, unitate organiko bakoitzaren eginkizunak betetzeko egokiagoa.

Horrenbestez, abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean eta irailaren 3ko 119/2007 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuen 70. artikuluan esleitutako eskudantziak erabiliz, agindu dut:

1. artikulua. Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuaren egitura orokorra.

Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuaren egiturak honako unitate administratibo eta bulego hauek ditu:

a) Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuari atxikiak:

–Antolaketa Administratiboko Unitate Administratiboa.

b) Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Atal Tekniko eta Kontrolekoari atxikia:

–Pertsona Fisikoen Errentaren Zergari buruzko Aholku Teknikorako Bulegoa.

c) Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergetarako Kanpainaren Atalari atxikiak:

–Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako Kanpainako Entitate Laguntzaileen Unitate Administratiboa.

–Informazioa Kudeatzeko Unitate Administratiboa.

2. artikulua. Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuaren unitate administratiboen eginkizunak.

1. Antolaketa Administratiboko Unitate Administratiboak eginkizun hauek izanen ditu:

–Zerbitzuko unitate administratibo guztien eskumeneko dokumentu eta espediente guztiak jasotzea, erregistratzea, eskaneatzea, banatzea eta ixtea.

–Zergadunei aholkua eta argibideak ematea, izaera administratiboko kontsultei eta erreklamazioei dagokienez.

–Zerga arloko informazioa baliozkotzeko laguntza ematea.

–Zerbitzuari atxikitako unitate administratiboen funtzionamendurako behar diren bitarteko materialak koordinatzea eta kontrolatzea.

–Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.

3. artikulua. Pertsona Fisikoen Errentaren Zergari buruzko Aholku Teknikorako Bulegoaren eginkizunak.

Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Atal Tekniko eta Kontrolekoaren menpeko Pertsona Fisikoen Errentaren Zergari buruzko Aholku Teknikorako Bulegoak eginkizun hauek beteko ditu:

–Zerga arloko kontsultak eta ebazpenak tramitatzea, horiei buruzko ebazpen proposamena egitea eta zabalkundea egitea, eta gauza bera pertsona fisikoen errentaren eta ondarearen gaineko zergen arloko interpretaziorako irizpideei eta ebazpen jurisdikzionalei dagokienez ere.

–Onura fiskalei eta araubide bereziei buruzko espedienteak tramitatzea eta ebazpen proposamenak egitea.

–Zerbitzuko gainerako unitateei aholku ematea, baita zergadunei ere, Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuarekin koordinaturik.

–Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruz eskatzen zaizkion azterlanak eta proposamenak egitea.

–Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.

4. artikulua. Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergetarako Kanpainaren Atalari atxikitako unitate administratiboen eginkizunak.

1. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako Kanpainako Entitate Laguntzaileen Unitate Administratiboak honako eginkizun hauek ditu agindurik:

–Entitate laguntzaileen zerga arloko kontsultei erantzutea, organo eskudunek emandako irizpideekin bat.

–Beren eskumeneko zergekin loturik, entitate laguntzaileetako langileei eman beharreko ikastaroen antolaketa eta koordinazioa.

–Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergen gaineko eskuliburua prestatzea, baita prestakuntza ikastaroak emateko behar den materiala ere, zerbitzuko gainerako unitate administratiboekin batera.

–Aitorpenak egiteko behar diren dokumentazioaren eta programa informatikoen banaketa koordinatzea.

–Tributuen arloan garrantzitsuak diren dokumentazioa eta datuak egiaztatzea eta aztertzea, zerbitzuko gainerako unitateekin adosturik.

–Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.

2. Informazioa Kudeatzeko Unitate Administratiboak eginkizun hauek beteko ditu:

–Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenerako eredu ofizialak diseinatzea eta egitea, Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuko gainerako unitateekin elkarlanean.

–Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenak egitearekin lotutako aplikazio informatikoen prestaketa eta horien funtzionamendu egokia koordinatzea.

–Aitorpenak egiteko erabili beharreko informazioa gainbegiratzea.

–Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.

5. artikulua. Unitate administratiboa kentzea.

Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuari atxikitako Koordinazioko Unitate Administratiboa kentzen da.

6. artikulua. Bulegoa kentzea.

Zuzeneko Tributu, Zehapen eta Errekerimenduen Zerbitzuari atxikitako Kontrol Administratiboaren Bulegoa kentzen da.

Hari atxikitako langileak Oinordetzen eta Dohaintzen, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergen Atalaren menpe egotera igaroko dira.

7. artikulua. Jakinarazpenak Kudeatzeko Bulegoa Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuari atxikitzen zaio, eta eginkizun hauek beteko ditu.

–Nafarroako Zerga Ogasunari atxikitako organoek ematen dituzten egintza administratiboen jakinarazpenak prestatzea, gauzatzea eta kontrolatzea.

–Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.

Xedapen Gehigarria. Izendapenen berrespena.

Foru agindu honetan ezarritako egituraren arabera izen berari eusten dioten unitate organikoen izendapenak berresten dira, egin ziren baldintza beretan. Halaber, berresten da Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen Zergei buruzko Aholku Teknikorako Bulegoko buruaren izendapena. Bere eginkizunak betetzen jarraituko du, Pertsona Fisikoen Errentaren Zergari buruzko Aholku Teknikorako Bulegoko buru gisa.

Xedapen Indargabetzailea. Indargabetutako arauak.

Indarrik gabe utzi dira foru agindu honetan ezarritakoaren kontrakoak diren maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

Azken Xedapena. Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa